Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­dua­ren ira­kur­ke­ta Ibon Ipa­rra­gi­rre eus­kal pre­so poli­ti­koa­ren egoe­ra­ren aurrean

Ipa­rra Gal­du Baik pla­ta­for­ma zabal­tzen ari den infor­ma­zioa­ren ara­be­ra, Ibon Ipa­rra­gi­rre Onda­rru­ko pre­so poli­ti­koa­ren osa­sun egoe­ra oso larria da. Ibo­nek HIESA dau­ka C‑3 esta­dioan. Bere gai­xo­ta­su­na sen­dae­zi­na da eta ende­ka­pe­nez­koa. Bere gor­putza­ren defen­tsak 184tan dau­de, 500etik behe­ra egoe­ra kri­ti­kotzat har­tzen dela­rik. Gai­xo­ta­su­nak bur­mui­na­ri era­gi­ten dio eta ia ez du ikus­ten. Epi­lep­sia kapi­tu­luak ditu eta gai­ta­sun kog­ni­ti­boa gal­tzen ari da.

Gai­xo­rik egon arren Ibon dis­per­tsa­tu­ta man­ten­tzen dute eta FIES bizitza-erre­ji­me­na eza­rri­ta dau­ka. Gai­ne­ra, azken 10 hila­be­tee­tan lau jipoi jaso ditu pre­so sozia­len edo­ta kar­tze­la­rien par­te­tik. Hau guz­tia ez da kasua­la. Ibon bere mili­tan­tzia poli­ti­koa­ga­tik dago pre­so eta horren ondo­rioz apli­katzen ari zaiz­kion zigo­rra ere poli­ti­koa da.

Bule­go ero­soe­tan ego­ten diren txa­kur gor­ba­ta­du­nek era­ba­kitzen dituz­te Ibo­ni eta gai­non­tze­ko pre­so poli­ti­koei apli­katzen diz­kie­ten neu­rri anke­rrak, geroa­go epai­le txotxon­gi­lo batek, kasu hone­tan José Luis Cas­tro Anto­nio epai­le pre­ba­ri­katzai­le ospetsuak, kutsu lega­la ema­ten diz­kie­la­rik bule­go horie­tan har­tu­ta­ko erabakiei.

Bene­tan larria da pre­so poli­ti­ko gai­xoe­kin Espai­nia­ko esta­tua egi­ten ari dena. Iosu Uri­betxe­be­rria gal­du berri dugu kar­tze­lan bere gai­xo­ta­su­na ez zio­te­la­ko behar beza­la tra­ta­tu, eta atzo ber­tan Arkaitz Bellon bere zie­gan hilik ager­tu zene­ko lehe­nen­go urteu­rre­na izan zen. Ez gau­de gure guda­riak espetxean hil­tzen uzte­ko prest eta Ibon Ipa­rra­gi­rre eta pre­so gai­xo guz­tien aska­ta­su­na exijitzen dugu. Era berean Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak ez ditu egoe­ra honen eran­tzu­leak sei­na­la­tu gabe utzi­ko. PP, PSOE, PNV: zuek zare­te egoe­ra honen erru­dun nagu­siak eta ez zai­zue dohai­nik aterako.

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak anto­la­kun­tza­ra­ko eta borro­ka­ra­ko deia egi­ten du. Soi­lik anto­la­tu­ta­ko herriak lor ditza­ke borro­katzen dituen hel­bu­ruak. IBON ASKATU! PRESO GAIXOAK ETXERA!

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *