Jen­dar­meek 4 gaz­te atxi­lo­tu dituz­te Lapur­din eta Nafa­rroa Beherean

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugimendua 

Gaur goi­zal­dean jen­dar­meek Jean Fra­nçois Magis, Haitz Agi­rre­ba­rre­na, Teo Salo­mon eta Alex Feld­man atxi­lo­tu dituz­te Lapur­din eta Nafa­rroa Behe­rean, 2013ko aza­roan “EH ez da sal­gai!” mar­go­ke­ta zeu­kan Itsa­su­ko biga­rren etxe­bi­zitza bat erretzea lepo­ra­tu­ta. Atxi­lo­ke­ta honen aurrean Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak zera adie­ra­zi nahi du:

1. Gure Mugi­men­duak atxi­lo­tuei elkar­ta­su­na hela­ra­zi nahi die eta beraien bereha­la­ko aska­ta­su­na exijitzen du. Era berean fran­tziar zein espai­niar indar arma­tu oku­patzai­leek Eus­kal Herri­tik alde egin deza­ten exijitzen du: Jen­dar­me­ria, Poli­zia Fran­tse­sa, Poli­zia Espai­no­la, Guar­dia Zibi­la, Poli­zia Auto­no­mi­ko eta Foral Espai­no­lak… Txa­kur ber­be­rak lepo­ko ezber­di­ne­kin. Haien fun­tzioa abe­ratsen intere­sak defen­datzea da Lan­gi­le­ria­ren kal­te­ra­ko, bio­len­tzia­ren bidez Herria zapal­du­ta man­ten­tzen dute­la­rik. ALDE HEMENDIK!

2. Gakoa ez da Itsa­su­ko ekin­tza nork buru­tu duen, gakoa da zer­ga­tik nor­bai­tek bere burua behar­tu­ta iku­si duen bere aska­ta­sun per­tso­na­la jokoan jar­tzen horre­la­ko ekin­tza bat burutzen. Eran­tzu­na erre­za da: Eus­kal Herria­ri subira­no­ta­sun eko­no­mi­koa lapur­tzen dio­te­nak, eus­kal gaz­te­ria­ren etor­ki­zu­na bahitzen dute­nak Eus­kal Herria abe­ratsen opor-leku bihur­tzen ari diren ber­be­rak dire­la­ko, etxe­bi­zitza horiek eros­ten duten ber­be­rak dire­la­ko. Hor­taz, Itsa­su­ko ekin­tza hura ez da inoren eran­tzu­ki­zu­na, Eus­kal Herria arpi­latzen ari dire­ne­na izan ezik. Gataz­ka­ren gakoak (subira­no­ta­sun eko­no­mi­ko eta nazio­na­la) kon­pon­tzen ez diren bitar­tean nahi ditu­gun sasi irten­bi­de guz­tiak bila ditza­ke­gu, bai­na ez da bene­ta­ko bake­rik egon­go jus­ti­zia eza­rri arte. Gaur inoiz baino oze­na­go oihu­ka­tu­ko dugu: EH EZ DA SALGAI!

3. Soi­lik AMNIS­TIAk, soi­lik INDE­PEN­DEN­TZIAk eta SOZIA­LIS­MOAk ber­ma­tu­ko dute ekin­tza horre­ga­tik ezta Eus­kal Herria­ren ASKA­TA­SU­NA­ren alde borro­katzea­ga­tik inor gehia­go ez kar­tze­la­ratzea, eta hau lor­tze alde­ra anto­la­kun­tza eta borro­ka dira bidea.

JO TA KE IRABAZI ARTE!

ATXILOTUAK ASKATU!

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *