7 opo­si­to­res al TAV serán juz­ga­dos el pro­xi­mo jue­ves en Donos­tia por pro­tes­tar ante Urku­llu

[Eus­ka­ra]

URKULLUREN AURREAN AHTren AURKA PROTESTA EGITEAGATIK ZAZPI LAGUN EPAITUKO DITUZTE DATORREN OSTEGUNEAN DONOSTIAN:

Kon­tzen­tra­zioak dei­tu dira Donos­tian eta Iru­ñean:

Dato­rren oste­gu­nean, urta­rri­lak 29, AHTren aur­ka­ko zaz­pi ekin­tzai­le epai­tu­ko dituz­te eguer­di­ko 12etan Donos­tia­ko Epai­te­gian, hain zuzen ere joan den aza­roa­ren 5ean Urku­llu lehen­da­ka­ria­ren aurrean AHTren aur­ka pro­tes­ta egi­tea­ga­tik. Pro­tes­ta hura Donos­tia­ko Kur­saal jau­re­gian egin zen, Eus­ko Jaur­la­ritzak “25 urte jasan­ga­rri­ta­su­na­ren alde” izen­bu­ru­pean eta Urku­llu lehen­da­ka­ria buru zela anto­la­tu­ri­ko eki­tal­dian. Urku­llu hiz­ke­tan has­te­ra­koan AHTri des­obe­dien­tzia alda­rri­katzen duen Mugi­tu! mugi­men­du­ko 7 lagun esze­na­to­ki­ra igo eta “AHT JASANGAITZA” eta “EAJ HIPOKRITAK” zio­ten kar­te­lak era­kutsi zituz­ten azpie­gi­tu­ra erral­doi honen aur­ka kan­tak eta alda­rriak oihu­ka­tu zituz­ten bitar­tean. Lehen­da­ka­ria­ren segur­ta­sun zer­bitzuak azkar eta oso modu zaka­rrean bota zituen ekin­tzai­leak Kur­saa­le­tik. Jarraian, zaz­piak iden­ti­fi­ka­tuak izan ziren. Bada, ekin­tza horren­ga­tik Ertzain­tzak des­or­de­nu publi­koak era­gi­tea lepo­ra­tu­ta, Fal­ta-Epai­ke­ta egin­go da dato­rren oste­gu­nean AHTren aur­ka­ko 7 ekin­tzai­leen kon­tra. Hori dela eta, Ertzain­tza­ren sala­ke­ta­ren zen­tzu­ga­be­ke­ria eta AHTren aur­ka­ko opo­si­zioa­ren kri­mi­na­li­za­zioa sala­tu nahi dugu berri­ro: izan ere, gisa bere­ko hain­bat ekin­tza inon­go ondo­rio judi­zia­lik gabe­koak izan dira, Kur­saa­lean ber­tan 2014ko martxoa­ren 8an Mariano Rajoy Espai­nia­ko pre­si­den­tea­ren aurrean esku­bi­de sexua­len alde lau ema­ku­mek egin zuten pro­tes­ta kasu.

Hor­taz, epai­ke­ta salatze­ko eta epai­tuei sos­ten­gua adie­raz­te­ko kon­tzen­tra­zioa dei­tu du Mugi­tu! mugi­men­duak goi­ze­ko 11’30etan Donos­tia­ko Epai­te­gia­ren aurrean; ber­tan epai­tuek komu­ni­ka­bi­deei adie­raz­pe­nak egin­go diz­kie­te eta Urku­llu lehen­da­ka­ria­ren zal­diz­ko esta­tua ikus­ga­rri bat ere inau­gu­ra­tu­ko da, Urku­llu kasu hone­tan asto baten gai­nean iru­di­ka­tu­ko due­na “URKULLU ASTOAREN GAINETIK JEITSI HADI!” goi­bu­rua­re­kin. Hala­ber, Iru­ñea­ko jubi­la­tuen Sasoia Elkar­teak dei­tu­ta, nafar hiri­bu­ru­ko Foru Monu­men­tuan bes­te elka­rre­ta­ratze bat egin­go da oste­gu­nean eguer­di­ko 1etan, epai­tu­ri­ko lagu­ne­ta­ko bat Sasoia elkar­te­ko kidea iza­nik.

Epai­ke­ta honen hari­ra, epai­tuek Kur­saa­lean egin beza­la, Mugitu!k ozen­ki sala­tu nahi du Eus­ko Jaur­la­ritzak bere burua harro­ke­riaz “jasan­ga­rri” gisa aur­kez­ten duen bitar­tean Eus­kal Herrian inoiz egin den azpie­gi­tu­ra­rik txi­kitzai­lee­na bul­tzatzen due­la. AHTak, ingu­ru­me­na gogor era­sotzea­re­kin bate­ra, balia­bi­deen xahu­ke­ta ika­ra­ga­rria dakar (mate­ria­la, ener­ge­ti­koa, eko­no­mi­koa), etor­ki­zu­nean guz­tion­tza­ko hipo­te­ka bat izan­go dela­rik. “Jasan­ga­rri­ta­su­na” egun­go gezu­rrik han­die­ne­ta­ri­koa da: balia­bi­deen xahu­ke­ta­ren, petro­lioa­ren gai­lu­rra­ren, alda­ke­ta kli­ma­ti­koa­ren eta, nola ez, azpie­gi­tu­ra txi­kitzai­le eta ezbeha­rrez­koen inpo­sa­ke­ta­ren aroan bizi gara. Azken horien artean AHTa dago. Hala ere, “jasan­ga­rri­ta­su­na­ren” leloa mar­kak, pro­duk­tuak eta, zer­ga­tik ez, poli­ti­ka­riak publi­zi­tatze­ko era­bil­tzen den itxu­ra­ke­ria ideo­lo­gi­koa­ren par­te iza­te­ra pasa da. Har­ta­ra, “HIPOKRESIA JASANGARRIA” salatzen zen Kur­saa­le­ko pro­tes­tan ekin­tzai­leek bota­ta­ko eskuo­rrian. Eta “zikin­ke­ria” ez da, Urku­lluk orduantxe gaiz­ki esan beza­la, lurre­tik jaso zuen eskuo­rri hura: zikin­ke­ria AHTa eta proiek­tu txi­kitzai­leak dira, zikin­ke­ria azpie­gi­tu­ra horien gai­ne­ko ezta­bai­da nola lapur­tu zuten da, zikin­ke­ria AHTri buruz egin­da­ko herri gal­de­ke­tak nola mes­pre­za­tu zituz­ten da, zikin­ke­ria proiek­tua­ren opa­ko­ta­su­na da, eta zikin­ke­ria erai­kun­tza-enpre­sen eta proiek­tua sus­ta­tu dute alder­di poli­ti­koen artean pas­te­la nola bana­tu duten da.

Mugitu!k argi­ta­ra­tu­ri­ko hona­ko video labu­rrean ikus dai­te­ke epai­tua izan­go den pro­tes­ta ekin­tza:

http://​mugi​tu​.blogs​pot​.com​.es/​2​0​1​4​/​1​1​/​m​u​g​i​t​u​-​i​n​t​e​r​r​u​m​p​e​-​e​l​-​d​i​s​c​u​r​s​o​-​d​e​.​h​tlm

MUGITU! MUGIMENDUA:

http://​mugi​tu​.blogs​pot​.com


_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​_​

[Cas­te­llano]

SIETE OPOSITORES AL TAV SERAN JUZGADOS EL PROXIMO JUEVES EN DONOSTIA POR PROTESTAR ANTE EL LEHENDAKARI URKULLU:

Con­vo­ca­das con­cen­tra­cio­nes en Donos­tia y en Iru­ñea

El pró­xi­mo jue­ves día 29 de enero, sie­te acti­vis­tas anti-TAV serán juz­ga­dos a las 12h en el Juz­ga­do de Donos­tia a raíz del acto de pro­tes­ta que se lle­vó a cabo el pasa­do 5 de noviem­bre ante el lehen­da­ka­ri Urku­llu. Dicha pro­tes­ta tuvo lugar duran­te un acto orga­ni­za­do por el Gobierno Vas­co en el Kur­saal bajo el lema “25 años de sos­te­ni­bi­li­dad” y que era pre­si­di­do por el lehen­da­ka­ri Urku­llu. Cuan­do éste tomó la pala­bra 7 miem­bros del movi­mien­to de des­obe­dien­cia al TAV Mugi­tu! acce­die­ron al esce­na­rio por­tan­do car­te­les con los lemas “TAV INSOSTENIBLE” y “PNV HIPOCRITAS” mien­tras ento­na­ban cán­ti­cos y lemas con­tra esta macro-infra­es­truc­tu­ra. El ser­vi­cio de segu­ri­dad del lehen­da­ka­ri des­alo­jó a los acti­vis­tas con gran cele­ri­dad, y algu­nos de ellos de muy malas mane­ras, sien­do des­pués iden­ti­fi­ca­dos. El pró­xi­mo jue­ves estas 7 per­so­nas serán pro­ce­sa­das en un Jui­cio de Fal­tas por des­ór­de­nes públi­cos incoa­do a raíz de la denun­cia de la Ertzain­tza. A este res­pec­to denun­cia­mos el sin­sen­ti­do de la denun­cia de la Ertzain­tza y la cri­mi­na­li­za­ción de la opo­si­ción al TAV, pues­to que la rea­li­za­ción de actos de pro­tes­ta simi­la­res, como fue el lle­va­do a cabo el 8 de mar­zo de 2014 en el mis­mo esce­na­rio del Kur­saal por cua­tro muje­res en defen­sa de los dere­chos sexua­les y repro­duc­ti­vos ante el Pre­si­den­te del Gobierno espa­ñol, Mariano Rajoy, no han sido obje­to de nin­gún encau­sa­mien­to.

Mugi­tu! con­vo­ca por tan­to una con­cen­tra­ción de denun­cia del jui­cio y de apo­yo a los impu­tados a las 11’30h ante el Juz­ga­do de Donos­tia, don­de los pro­ce­sa­dos rea­li­za­rán decla­ra­cio­nes a la pren­sa y se inau­gu­ra­rá una sun­tuo­sa esta­tua ecues­tre del lehen­da­ka­ri Urku­llu, mon­ta­do en este caso en un burro con el epi­gra­fe “¡URKULLU APEATE DEL BURRO!”. A su vez, el gru­po de jubi­la­dos Sasoia de Iru­ñea tam­bién lle­va­rá a cabo el mis­mo jue­ves una con­cen­tra­ción en la capi­tal nava­rra, a las 13h en el monu­men­to de los Fue­ros, habi­da cuen­ta de que entre los pro­ce­sa­dos se encuen­tra un miem­bro de Sasoia.

Con moti­vo de este jui­cio, Mugi­tu! vuel­ve a denun­ciar –como hicie­ron los pro­ce­sa­dos en el Kur­saal– que el Gobierno Vas­co se jac­ta de ser “sos­te­ni­ble” cuan­do sigue poten­cian­do la infra­es­truc­tu­ra más des­truc­ti­va del terri­to­rio de cuan­tas ha sufri­do este pue­blo. El TAV no solo afec­ta al medio natu­ral, sino que es un sumi­de­ro de recur­sos (mate­ria­les, ener­gé­ti­cos, eco­nó­mi­cos) y una hipo­te­ca futu­ra para todas las per­so­nas. La “sos­te­ni­bi­li­dad” es una de las gran­des men­ti­ras de nues­tro tiem­po: vivi­mos en la épo­ca del saqueo de los recur­sos, del pico del petró­leo, del cam­bio cli­má­ti­co, y por supues­to, de la impo­si­ción de infra­es­truc­tu­ras des­truc­to­ras e inne­ce­sa­rias, entre ellas el TAV. Sin embar­go, es tam­bién la épo­ca en la que la idea de “sos­te­ni­bi­li­dad” ha pasa­do a for­mar par­te del deco­ra­do ideo­ló­gi­co con el que se publi­ci­tan mar­cas, pro­duc­tos, y tam­bién, por qué no, polí­ti­cos. “HIPOCRESIA SOSTENIBLE” mani­fes­ta­ba por ello la octa­vi­lla lan­za­da en el Kur­saal. Y la “sucie­dad” no es –como mal indi­có Urku­llu al reto­mar la pala­bra– aque­lla octa­vi­lla que reco­gió del sue­lo, sino que sucie­dad son el TAV y los pro­yec­tos des­truc­ti­vos, sucie­dad es como usur­pa­ron el deba­te en torno al mis­mo, sucie­dad es cómo des­pre­cia­ron las con­sul­tas popu­la­res rea­li­za­das sobre el TAV, sucie­dad es la opa­ci­dad que rodea el pro­yec­to y sucie­dad es cómo se han repar­ti­do el pas­tel entre gran­des cons­truc­to­ras y aque­llos par­ti­dos polí­ti­cos pro­mo­to­res del mis­mo.

El vídeo de bre­ve dura­ción publi­ca­do por el movi­mien­to Mugi­tu! mues­tra el acto de pro­tes­ta obje­to de enjui­cia­mien­to:

http://​mugi​tu​.blogs​pot​.com​.es/​2​0​1​4​/​1​1​/​m​u​g​i​t​u​-​i​n​t​e​r​r​u​m​p​e​-​e​l​-​d​i​s​c​u​r​s​o​-​d​e​.​h​tlm

MUGITU! MUGIMENDUA

http://​mugi​tu​.blogs​pot​.com

Tex­to com­ple­to en: http://​www​.lahai​ne​.org/

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *