Era­soen aurrean, Gora Borro­ka Femi­nis­ta!- Elkartzen

Aza­roa­ren 25ean asko izan­go gara pan­kar­ta baten atzean zein egu­na­ri erre­pa­ra­tuz gogoe­ta egin­go dugu­nok. Per­tso­nak hai­na inter­pre­ta­zio egin­go diz­kio­gu egu­na­ri, ema­ku­meon mati­zak abe­ratsa­goak zihur, ema­ku­me iza­na­ga­ti­ko indar­ke­ria­rik jaso iza­na­ren espe­rien­tziak ema­na non­bait. Borro­ka femi­nis­tak indar­ke­ria sexis­ta, zapal­kun­tza patriar­ka­lak beha­rrez­ko duen tres­na beza­la ikus­ta­ra­zi iza­na­ri esker, gaur asko­ren­tza­ko, indar­ke­ria gizo­nez­ko batzuek ema­ku­me batzuen aur­ka­ko era­so iso­la­tuaz baino hara­ta­go­ko kon­tua da. Indar­ke­ria­ren iru­di­te­gia zabal­du zai­gu. Gure buruak indar­ke­ria­ren atza­pa­rre­ta­tik libre ikus­ten geni­tuen ema­ku­meon kon­tzien­tziak ere alda­tu dira. Fami­lia ins­ti­tu­zioa man­ten­tzea, sexuen arte­ko lana­ren bana­ke­ta, era­ba­ki gunee­ta­tik at ego­tea, kris­ta­lez­ko zabaiak eta abar… luzeak iru­di­katzen dute indar­ke­ria. Bai­na, bik­ti­ma pape­ra har­tze­tik urrun, eta beti ere borro­ka femi­nis­tak egin­da­ko lana­ri esker, errea­li­ta­tea­ren eza­gutza obje­ti­bo batek ema­ten duen irmo­ta­su­ne­tik, borro­ka­ra­ko gri­na piz­ten zaigu.

Mun­du sis­te­ma kapi­ta­lis­tak, gene­ro, kla­se, nazio eta natu­ra­ren esplo­ta­zioaz baliatzen da ete­kin metatze nahiean. Hel­bu­ru horre­tan sek­to­re publi­koa­ren alian­tza fun­tsez­koa da. Bien elkar­lan horre­tan ideo­lo­gia eta erre­pre­sioa oina­rriz­ko tres­na garran­tzitsua dira lan­gi­le kla­sea­ren alie­na­zioa ahal­bi­de­ratze­ko. Ezin ahaz­tu kapi­ta­lis­moak ideo­lo­gia patriar­ka­la due­la bere bai­tan eta hor­taz ema­ku­meok esplo­ta­zio bikoitza pai­ratzen dugu­la sis­te­ma kapi­ta­lis­ta­ren ofen­tsi­ba kupi­da­ga­be hone­tan, gene­ro eta kla­se esplo­ta­zioa ale­gia. Eus­kal Herrian gene­ro alian­tza bat ere egi­ten ari da. Kapi­ta­la­ri, pobre­zia fun­tsez­ko zaio eta lege kol­pez pre­ka­ri­za­tu­ta­ko gure jen­dar­te hone­tan, pobre­zian bizi den gizon baten­gai­tik 5 ema­ku­me bizi gara pobre­zian, base­rri­ta­rren artean bere­zi larria dela­rik. Hau da indar­ke­ria! Gene­ro zapal­kun­tza hone­taz baliatzen duen lan­gi­le kla­se­ko gizo­nak, bere kla­se­ko ema­ku­mee­kin bat egin beha­rrean bere gene­roa­re­kin egi­ten du alian­tza, gene­ro horren kideak kla­se ikus­pe­gi bate­tik bere etsaiak badi­ra ere.

Inde­pen­den­tzia eko­no­mi­ko­rik barik aska­ta­su­na eta inde­pen­den­tzia per­tso­na­la hitz hutsak baino ez dira eta. Izan sol­da­ta baxua­goak ditu­gu­la; izan lan pre­ka­rioa­goak ditu­gu­la; izan femi­ni­za­tu­ta­ko sek­to­reak ego­kitzen zaiz­ki­gu­la; izan gene­ro ikus­pe­gi­rik gabe­ko aurre­kon­tuak onar­tzen dire­la; izan ema­ku­meak gare­la pen­tsio ez kon­tri­bu­ti­boak jasotzen ditunak;izan ser­bitzu sozia­lak eta publi­koen murriz­ke­te­ta­tik era­tor­tzen diren lanak gure gain eror­tzen dira; izan kris­ta­lez­ko sabaia; oina­rriz­ko esku­bi­de sozia­lak ukatzen zaiz­ki­gu, ema­ku­meok sor­tu­ta­ko abe­ras­ta­sun ez kon­ta­bi­li­za­tua eta ez ordain­duaz jabetzen diren bitar­tean. Zer esa­nik ez mer­kan­tzia beza­la era­bil­tzen ditu­gun lan­gi­le kla­se­ko ema­ku­me migran­teen kolek­ti­boaz, sexu lanak eta zain­tzen kri­sia­ri era erraz batean ate­ratze­ko era­bil­tzen ditu­gu­nak eta egun hain kri­mi­na­li­za­tuak dau­de­nak. Sis­te­ma­ren oina­rri ema­ku­meon esplo­ta­zioa iza­ten jarrai­tu bitar­tean guga­na­ko indar­ke­ria nahi­taez­koa izan­go da esplo­ta­zio horrek berak, gugan indar­ke­ria era­bil­tze­ko gon­bi­da­pen baita.

Eus­kal Herrian lan eta bizi garen ema­ku­meok, gene­ro, nazio eta kla­se zapal­kun­tzak jasa­ten ditu­gu gai­ne­ra. Hor­taz argi dugu Eus­kal Herrian bizi gare­non buru­ja­betza­ren bidean, ema­ku­meon zapal­kun­tza oro­ren aur­ka lanean dihar­du­ten ema­ku­meen lana ezin­bes­te­koa izan eta izan­go dela. Hona gure apor­ta­zioa: Pre­ka­rie­ta­te eta pobre­zia egoe­re­kin bukatzea dugu hel­bu­ru, esku­bi­de sozia­len defen­tsa­ren bitar­tez eta lana­ren eta abe­ras­ta­su­na­ren bana­ke­ta­ren bitar­tez jen­dar­tea­ren eral­da­ke­ta bul­tza­tuz. Eza­rri­ta­ko egoe­ra zalan­tzan jarri behar dugu, kapi­ta­lis­moa gain­di­tu­ko duen jen­dar­te berri bat iru­di­ka­tuz. Azken finean urratsak ema­ten joa­tea lege-kol­pez pre­ka­ri­za­tu­ta­ko jen­dar­tea iza­te­tik esplo­ta­tu­ta­ko per­tso­na­rik izan­go ez den bate­ta­ra, gene­ro arte­ko ber­din­ta­sun harre­ma­ne­tan oina­rri­tu­ko dena, bes­te herrial­dee­ki­ko elkar­ta­sun harre­man inter­na­zio­na­lis­tak izan­go ditue­na eta dato­zen belau­nal­dien etor­ki­zu­na hipo­te­ka­tu­ko ez duena.
Bitar­tean bidai­la­gun gaituzue!

GORA BORROKA FEMINISTA!

Patri­zia Muñoz eta Iker Aroz­te­gi Elkar­tze­ne­ko kideak.
Eus­kal Herrian, 2014ko Aben­dua­ren 25ean

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on Facebook
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.