Bake­tuak nahi zai­tuz­te Jau­nak /​Paci­fi­ca­dos os quie­re el señor- Petri Rekabarren

Herri zapal­duen his­to­ria­tik ira­kas­pe­nak ate­ra behar dira beti. Nick Sekunda‑k idatzi­ta­ko Per­sia­ko arma­da Kris­to aurre­ko 560. eta 330. urte bitar­tean (Edi­cio­nes del Pra­do, Ospray Mili­tary bil­du­ma, 38. zbk, Madril 1994, 23. orr.) idaz­la­nean jaso­ta­koa­ren ara­be­ra, Per­sia­ko inpe­rioak geroz eta zail­ta­sun han­dia­goak zituen tro­pa mer­tze­na­rio era­gin­ko­rrak kon­tra­tatze­ko, honatx zergatia:

Mer­tze­na­rio gisa erre­klu­tatze­ko modu­ko biz­tan­le­ria-kopu­rua ez zen han­dia. Per­siar poli­ti­ka­ri jarrai­ki, inpe­rio­ko nazio­rik gehie­ne­tan gaz­teei ez zitzaien ins­truk­zio mili­ta­rrik ema­ten aspal­dian. Adi­bi­dez, Lidia kon­kis­ta­tu ondo­ren, gaz­teei begi­ra­ko ins­truk­zio mili­tar-mota guz­tiak deu­sez­ta­tu egin zituz­ten, eta han­dik oso den­bo­ra gutxi­ra, Lidia­koen jite iraul­tzai­lea gal­du egin zen erabat.
Har­ta­ra, inpe­rioa­ren aur­ka jo nahi iza­nez gero, zer egin jakin gabe ibi­li­ko ziren. Horre­ga­tik, mer­tze­na­rio­rik gehie­nak orain­dik «aske» ziren herrie­tan erre­klu­ta­tu ohi ziren. Antzi­na gizar­te askea iza­tea gaz­teei zuzen­du­ta­ko nola­bai­te­ko ins­truk­zio mili­ta­rra edu­kitzea­ren sino­ni­motzat jotzen zen.

Gaur egun­go «gataz­kak kon­pon­tze­ko tal­deen» len­goaian, oraintxe ospe arti­fi­zial han­dia dute­nak Eus­kal Herrian, per­siar tak­ti­ka zaha­rra­ri «bake­ra­ko hez­kun­tza» dei die­zaio­ke­gu, bai­na psi­ko­lo­gi­ko­ki eta fisi­ko­ki zapal­kun­tza eta injus­ti­zia­ren aur­ka­ko auto­de­fen­tsa­ren esku­bi­de eta beha­rra ezgaitze­ko pro­ze­sua da. Per­sia­ko inpe­rioak ez zuen inola­ko «baketze» modu berri­rik asma­tu men­pe­ko herrie­tan, bai­zik eta mutil gaz­teei era­gin­kor­ta­sun han­di­ko «bake­ra­ko hez­kun­tza­ko» mol­deak ezar­tze­ra muga­tu zen, aspal­di­da­nik sis­te­ma patriar­ka­lak ema­ku­meen kon­tra era­bi­li­ta­ko ber­be­rak: armen tre­ba­kun­tza debe­katzea eta, bere­zi­ki, haien buruan «umil­ta­su­na eta pazien­tzia» txertatzea.
Ema­ku­meen aska­pe­na­ren his­to­riak era­kus­ten digun beza­la, lehe­nik, euren erre­sis­ten­tzia-gai­ta­su­na ez da inoiz agor­tu eta, biga­rre­nik, inda­rra har­tu dute arma ari­na­goak eta hil­ga­rriak garatzean eta, batez ere, kar­tze­la fami­lia­rra­ren barro­teak apur­tzean, «bizitza publi­koa» dei­tu­ri­koan era­bat inte­gra­tu­ta daudelarik.

Maquia­ve­lok 1513an idatzi zuen bera­ren libu­ru­rik gore­na, Prin­tzea, non herrien erre­sis­ten­tzien ira­kas­pe­nak har­tu zituen kon­tuan, bai eta, elka­rren segi­da­ko «bake­ra­ko hez­kun­tzak» gain­ditze­ko era­kutsi­ta­ko gai­ta­su­na ere, ziur­ta­sun his­to­ri­ko osoz zera adie­ra­zi zuen. «suitza­rrak oso askeak dira, beraien armak dauz­ka­te­la­ko». Izan ere, suitzar behar­tsuen eta esplo­ta­tue­nek era­kutsi zuten aska­ta­sun kan­to­na­la­ren alde­ko mai­ta­su­na, eta ezetza eman zio­ten Aus­tria­ko noble­zia­ren zer­gak ordain­tzea­ri 1240ko matxi­na­dan, odo­lez zapal­dua: dena dela, inoiz ez zio­ten uko egin arme­tan tre­ba­tu eta era­bil­tzea­ri, harik eta aska­ta­su­na lor­tu arte men­de-erdi beran­dua­go, ordu­tik gaur egu­ne­ra arte eutsi diotelarik.
Hala eta guz­tiz ere, herrien aska­ta­su­ne­ra­ko gau­za­rik oke­rre­na edo kal­te­ga­rrie­na ez datza armak edu­kitze­ko debe­kuan, bai­zik eta armak era­bil­tze­ko esku­bi­dea­ren kon­tzien­tzia deu­sez­tatzean, auto­de­fen­tsan aritze­ko beha­rrez­ko iriz­ten dio­te­nean; esku­bi­dea­ren kon­tzien­tzia hori da, gero­ra, altxa dai­te­keen edo­zein mota­ta­ko erre­sis­ten­tzia akti­boa­ren oina­rria, hala beha­rrez­kotzat joz gero.

Esta­tuek nahiz eza­rri­ta­ko agin­ta­riek bere­bi­zi­ko intere­sa ager­tu dute beti herri zapal­duen eta lan­gi­leen «baketze men­ta­la­ren» ingu­ru­ko meto­do­rik one­nak garatze­ko. Horre­ta­ra, 1983. urte­ko hasie­ran, orain­dik PSOE­ren ZEN plan fama­tua­ren barruan disei­na­tu­ri­ko tak­ti­kak dau­de inda­rrean Hego Eus­kal Herrian, nahiz eta beran­dua­go bes­te batzuk eza­rri. Ala­bai­na, orain­go hone­tan ez gara gel­di­tu­ko espai­niar esta­tuak, XX. men­de­ko azken here­nean, eza­rri­ta­ko neu­rrie­tan, bai, ordea, erre­sis­ten­tzia­ren esku­bi­dea erre­fu­satzeek herri-kon­tzien­tzian duten ezta­bai­dae­zi­ne­ko era­gin nega­ti­boe­tan, gure herri zapal­duan, hain zuzen ere, sek­to­re zaba­len kon­fian­tza­pe­ko indar sozio­po­li­ti­koek erre­pi­katzen dituz­ten erre­fu­satzeak. Ezta­bai­dae­zi­na da EAJ eta Eus­ko Jaur­la­ritzak har­tu­ri­ko hain­bat era­ba­kik, hala nola, 1937. urtean, ita­liar inba­ditzai­leen aurrean erren­ditzea, hamar­ka­da bat beran­dua­go, men­de­bal­de­ko Piri­nioe­tan kan­to­na­tu­ri­ko indar arma­tua (txi­kia bai­na sin­bo­lis­mo han­di­koa) desegi­tea, ETA­ri sis­te­ma­ti­ko­ki aurre egi­tea, espai­niar inpo­si­zioak bata bes­tea­ren atze­tik onar­tzea eta abar, doze­na­ka mila eus­kal herri­tar ahul­du egin ditue­la men­tal eta psi­ko­lo­gi­ko­ki, aipa­tu­ri­ko aba­gu­ne bakoitzean erre­sis­ten­tzia­ren esku­bi­dea haien gain har­tze­ko prest baitzeu­den, nahiz eta une haie­tan ondo­rio guz­tie­kin prak­ti­ka­ra era­ma­te­ko auke­ra edo/​eta pre­mia zalan­tzan jarri.

Zen­bait des­ber­din­ta­sun badi­tu ere, gau­za bera esan deza­ke­gu Eus­ka­di eta Espai­nia­ko Alder­di Komu­nis­ta­ren poli­ti­ka­ren ingu­ruan, horra hor, 50eko hamar­ka­daz geroz­tik, «adis­ki­detze nazio­na­la­ren» ingu­ru­ko poli­ti­ka, borro­ka-memo­ria­ren eta gerri­llak era­kutsi­ta­ko herois­moa­ren defen­t­sa teo­ri­ko eta eti­koa alde bate­ra utziz era­bat eta, batez ere, 70eko hamar­ka­daz geroz­tik, arma­da fran­kis­ta­ren eta indar erre­pre­si­boen ingu­ruan dara­man poli­ti­ka, horri gehi­tu behar zaiz­kio sin­di­ka­tue­ta­ko, herri‑, gizar­te- zein auzo-mugi­men­due­ta­ko eta alder­dia­ren bar­ne­ko ezker mili­tan­tzia­ren purgak.
Hala­ber, haue­xek: hitzez PC baino erra­di­ka­la­goak ziren bes­te ezker­tiar batzuek, kasu bate­ra­ko ORT eta PT, monar­kia fran­kis­ta onar­tzea, PSOEk zen­tro-eskuin alde­ra nabar­men biratzea eta PC alder­diak eman­da­ko zar­ta­da poli­ti­ko-mora­la, «desilu­sioa» dei­tu­ri­koa sor­ta­ra­ziz, beran­du­xea­go, 80ko hamar­ka­da­ren biga­rren erdial­dean, Hegoal­de­ra heda­tu­ko zena EIA-EE alder­dia­ren eztan­da­ren bidez, horren tal­de batzuk espai­niar esta­tua­ren apa­ra­tuan inte­gra­tuz eta, zehar­ka, EAJ­ren buro­kra­zia­ren inguratzea.

Hala­ko amo­re ema­teek herri-kon­tzien­tzian era­gin­da­ko alde nega­ti­boak aha­lik eta modu­rik fida­ga­rrien azter­tzea izan da beti ezta­bai­da­gu­ne era­ba­ki­ga­rria ezker iraul­tzai­lea­ren­tzat. Oro har, jakin bada­ki­gu oso txa­rrak izan dire­la, eta zen­bait fak­to­rek zehaz­ten dute euren larri­ta­sun-mai­la, bes­teak bes­te, hona­ko hau nabar­men­tzen dugu: une haue­tan, ekaitze­tik onik irte­te­ko gai den indar sen­do eta anto­la­tua­ren exis­ten­tzia, herria­ri ger­tatzen ari dena­ren berri eman eta ata­ka­tik ate­ratze­ko hau­ta­bi­de kohe­ren­teak pro­po­satze­ko gai dena. 1937ko San­to­ña­ko erren­di­zioa­ren ondo­ren, eus­kal herri-inde­pen­den­tis­moak bazeu­kan inba­ditzai­le fran­kis­ten aur­ka­ko borro­ka­ri eus­te­ko nahi­koa indar anto­la­tu. 40ko hamar­ka­da­ren amaie­ra­ko azken tro­pen desegi­tea­ren ostean eta Hegoal­dean pasi­bo­ta­sun kol­dar­tua nagu­si iza­nik, bes­te indar baten enbrioia jaio­ko zen, den­bo­ra pasa aha­la, era­ba­ki­ga­rria izan­go zena: ETA. 60ko hamar­ka­dan, las­ter eto­rri­ko zen Eus­ka­di eta Espai­nia­ko PC alder­di erre­for­mis­ta­ren kon­tra­ko erreak­zioa, ETA­ren borro­ka­ren eta bes­te­la­ko era­kun­de iraul­tzai­leen uga­ritzea­ren bitar­tez, asko ETA­tik banan­duak, bai eta, PCtik bera­tik ere: mobi­li­za­zio klan­des­tino zabal hori exis­ti­tu ez balitz, nekez ger­ta­tu­ko zate­keen Eus­kal Herrian bizi­tu­ta­ko kla­se-borro­ka nazio­na­la, ordu­tik uga­ri­tu­ri­ko zar­ta­da erre­pre­si­bo latzei eus­te­ko gai­ta­su­nez hor­ni­tu zue­na. Eus­kal Aska­pe­ne­ra­ko Mugi­men­dua­ren eki­me­nek «desilu­sioa» gain­di­tu egin zuen, eta, 90eko hamar­ka­da­ren biga­rren erdial­de­tik gaur egu­ne­ra arte, erre­pre­sio bor­titza­ri eki­tea izan da esta­tua­ren eran­tzu­na. Berri­ro ere, herri lan­gi­leak tres­na poli­ti­ko eta teo­ri­ko anto­la­tua edu­ki zuen esku­ra, borro­ka­ren zati­rik mar­du­le­na plano estra­te­gi­koan zen­tra­li­za­tu ahal izateko.

Aipa­tu espe­rien­tzia-aldi luzea­ri aurre­ko garai­koa gehi­tu die­zaio­ke­gu, ale­gia, zehaz­ta­su­nez zehaz­ta­sun, Foru Erre­gi­men­pe­ko Eus­kal Herri­koa, eus­kal aska­ta­su­nen defen­t­sa for­malki ber­matzen zue­na, dena dela, aldi bakoitzean herriak tak­ti­ko­ki era­bi­li­ta­ko indar­ke­ria defen­tsi­boa ez da orain garran­tzitsue­na, hemen azal­tzen ari gare­na ezin­bes­te­ko aurre­bal­din­tza dela­ko: bali­te­ke, diren arra­zoiak dire­la, herriak «bake­tuen hez­kun­tza» jasotzea, N.
Sekunda‑k adie­ra­zi­ta­ko esa­nahi sako­nean, bali­te­ke horre­la­ko­rik ger­tatzea, hala­koe­tan «nor­ma­li­za­zio» horre­tan lagun­tzen duen poli­ti­ka osoa bir­plan­te­atu beha­rra dago. Are gehia­go, ara­zoa­ren garran­tzia iku­si­ta, beha­rrez­ko da aldi­ro-aldi­ro zer­ga­tiak azter­tzea, hala ezke­rra­ren huts egi­teak ote diren, nola ezker osoak edo bera­ren zati batek ildo poli­ti­ko baten hau­tua egin due­la­ko modu nabar­me­nean, hau da, herria­ren gogoz kon­tra, lehen inten­tzioak gain­ditzen dituen eta «baketze men­ta­lean» lagun­tzen duen hau­tu bat.

Bade­la den­bo­ra, ezker aber­tza­lea­ren zati batek nora­bi­de horre­ta­ko ildo poli­ti­koa­ri hel­du dio­la, bost ele­men­tu ditue­na ezau­ga­rritzat, lehe­nik, hel­bu­ruak soi­lik bide poli­ti­ko, demo­kra­ti­ko eta baketsuak era­bi­liz lor dai­tez­kee­la dio eten­ga­be; biga­rre­nik, alde bate­ra utzi ditu egi­tu­raz­ko indar­ke­riei buruz­ko erre­fe­ren­tzia prak­ti­ko eta teo­ri­ko guz­tiak, bai eta, indar­ke­ria objek­ti­boei eta iraun­ko­rrei buruz­koak ere, age­ri­koak nahiz ezku­tu­koak eta egu­ne­ro herri lan­gi­lea jotzen dute­nak; hiru­ga­rre­nik, neu­tra­lis­ta, asep­ti­ko eta «dis­tan­tzia­ki­dea» da borro­ka arma­tu defen­tsi­boa­ren urte luzeei buruz eta «bik­ti­men ara­zoa» dei­tu­ri­koa­ri buruz egi­ten duen inter­pre­ta­zio his­to­ri­koa; lau­ga­rre­nik, egi­tu­raz­ko indar­ke­ria irain­ga­rri eta injus­tua­ren aur­ka­ko pro­tes­ten kasuan, edo­zein kolek­ti­bok era­bil­tzen dituen erre­sis­ten­tzia-modu eta sala­ke­ta bor­titz guz­tiak kon­de­na­tu eta haiei muzin egi­ten die, eta, bos­ga­rre­nik, era­bat mutu­tu­rik gel­ditzen da herri-segur­ta­sun zibil eta demo­kra­ti­ko ere­dua jasotzen duten auto­de­fen­t­sa nazio­na­le­ra­ko pla­nen aurrean . Ikus ditza­gun banan-banan.

Lehe­nik, hel­bu­ruak soi­lik bide poli­ti­ko, demo­kra­ti­ko eta baketsuak era­bi­liz lor dai­tez­kee­la dio eten­ga­be. Indus­tri eta mehatze-kapi­ta­lis­moa­ren behin beti­ko aza­le­ratze indar­tsua XIX. men­de­ko amaie­ran ger­ta­tu zen, eta harrez geroz­tik, zapal­tzai­leen nahiz zapal­duen indar­ke­riak, elka­rre­kin­tza kora­pi­latsua­ren bidez, lotu­rik egon dira eus­kal­du­non bizitza sozio­po­li­ti­ko, eko­no­mi­ko eta kul­tu­ra­lean; har­ta­ra, ETA­ren borro­ka arma­tua, izan diren (diren eta bai ala bai izan­go diren) gataz­ka uga­ri­ren zatitxo bat bes­te­rik ez da, nahiz eta dagoe­ne­ko ETAk utzi dion borro­ka arma­tua­ri. Etor­ki­zu­ne­ko esa­nahi sako­nean ara­zoa uler­tze­ko balia­ga­rri den ikus­pun­tu horre­ta­tik, alde bakar bat, ñabar­du­ra­rik eta sal­bues­pe­nik gabe, bake­za­le­ta­su­nean era­bat itsu­tu­rik ego­teak nahas­me­na sorra­raz­ten dio mili­tan­tzia­ren zati han­di bati, ondoe­za bes­te bati eta eufo­ria, ordea, erre­for­mis­mo eta bur­ge­sia­ri. «Demo­kra­zia» eta «poli­ti­ka» bake­za­le­ta­sun ins­ti­tu­zio­na­la­re­kin pare­katzeak uga­ri­tu egi­ten ditu hola­ko sin­plis­mo idea­lis­ta­ren era­gin nega­ti­boak. Hori gutxi balitz, bere garaian pro­me­sak egin bazi­ren ere, «des­obe­dien­tzia zibi­la» eta «indar­ke­ria­rik gabe­ko ekin­tza» beza­la­ko aipa­men hutsak egi­teak, euren edu­ki erra­di­ka­la ape­nas gau­za­tua, alde bate­ko nahas­men eta frus­tra­zio han­dia­goa bes­te­rik ez dute era­gi­ten, sis­te­man, aldiz, eufo­ria sorra­raz­ten dute.

Biga­rre­nik, alde bate­ra utzi ditu egi­tu­raz­ko indar­ke­riei buruz­ko erre­fe­ren­tzia prak­ti­ko eta teo­ri­ko guz­tiak, bai eta, indar­ke­ria objek­ti­boei eta iraun­ko­rrei buruz­koak ere, age­ri­koak nahiz ezku­tu­koak eta egu­ne­ro herri lan­gi­lea jotzen dute­nak. Gutxi batzuk eta bereha­la­koak izan dira indar­ke­rien­ga­tik egin­da­ko sala­ke­tak, aurrez egin­da­ko agre­sio erre­pre­si­boen eran­tzun gisa egin dire­la­ko, oro har, atxi­lo­ke­tak izan dire­la­rik. Aza­le­ko eta bereha­la­ko sala­ke­tez ari gara, ger­tae­ra iso­la­tu eta ira­gan­ko­rre­ta­ra mugatzen bai­ti­ra, egu­ne­ro gure herriak pai­ratzen dituen egi­tu­raz­ko indar­ke­riak eta indar­ke­ria objek­ti­boak azter­tze­ko pro­gra­ma sis­te­ma­ti­ko batean txer­ta­tu­rik egon gabe. Egia da zen­bait kolek­ti­bok bera­riaz­ko indar­ke­rien kon­tra borro­katzen dute­la ‑patro­nal eta bur­ge­sa, patriar­kal eta hel­dua­ren kon­tra, arra­zis­ta, esta­tal eta aba­rra­ren kontra‑, ala­bai­na, ez dago eran­tzun dina­mi­ka nazio­nal batean denak koor­di­natzen dituen inola­ko egi­tas­mo­rik, soi­lik ikus­pe­gi teo­ri­ko-poli­ti­koan bada ere. Hola­ko­rik ez ego­teak, alde bate­tik, ahul­du egi­ten du indar­ke­ria zapal­tzai­lea­ren age­ri­ko bakar­ta­su­na­ren per­tzep­zioa, eta bes­te­tik, sen­do­tu egi­ten du bihotz zapal­tzai­le­dun kohe­ren­tzia­rik ez ego­tea­ren ideia, bai­zik eta elka­rren artean banan­du­ta­ko mikro-indar­ke­riak eta mikro-esplo­ta­zioak ego­tea­re­na. Ikus­pe­gi teo­ri­ko eta uni­ta­rioa ahul­tzen den hei­nean, asko­ta­ri­ko mikro-erre­sis­ten­tzien tesiak sen­do­tu egi­ten dira, elka­rren artean iso­la­tu­rik dau­de­nak, bai­na bake­za­le­ta­su­na­ren dog­mak elkar­tzen ditue­na, bes­tal­de, mikro-zapal­kun­tza iso­la­tuak amaitze­ko auke­ra ego­tea­ren ideia oro­kor­tu egin da, bes­te horren­bes­te mikro-mobi­li­za­zio iso­la­tuen bidez, horre­ta­ra, gai­len­du da Erro­ma­ko maxi­ma poli­íti­ko-mili­ta­rra: divi­de et vin­ces (zati­tu eta ira­ba­zi­ko duzu).

Hiru­ga­rre­nik, neu­tra­lis­ta, asep­ti­koa eta «dis­tan­tzia­ki­dea» da borro­ka arma­tu defen­tsi­boa­ren urte luzeei buruz eta «bik­ti­men ara­zoa» dei­tu­ri­koa­ri buruz egi­ten duen inter­pre­ta­zio his­to­ri­koa. Agian, hori­xe dugu oina­rri inde­pen­den­tis­ta zaba­len­gan kal­te­rik gehien egi­ten ari den «nobe­da­dee­ta­ko» bat, ez soil-soi­lik mili­tan­te­rik kon­tzien­tzia­tue­nen­gan. «Nobe­da­deak» dio­gu, izan ere, azken hiru bos­tur­te­koo­tan, azken irten­bi­de beza­la tak­ti­ka gisa era­bi­li­ta­ko indar­ke­ria defen­tsi­boa­ren ingu­ru­ko azal­pen teo­ri­ko eta eti­koa­ren makal­tzea antze­ma­te­ko modu­koa bazen ere, egiaz­koa da, bai­ta ere, azken urteo­tan, gai horri dago­kio­nez, ideo­lo­gia erreak­zio­na­rio-bur­ge­sa­ri aurre egi­te­ko kez­ka guz­tia des­ager­tu egin dela.
Bere­zi­ki, herria­ren aurrean zen­bait errea­li­ta­te, teo­ria eta prin­tzi­pio eti­ko azal­du ez iza­na, horiek gabe, lehe­na­go edo beran­dua­go, ideo­lo­gia bur­ge­sa­ren edo­zein adie­raz­pe­na gai­len­du egi­ten bai­ta. Indar­ke­ria defen­tsi­boa eba­luatzean, hone­la­koak dio­te: hun­ki­be­ra­ta­su­na­ri egin­da­ko eran­tzu­na zela, ez arra­zoi poli­ti­koa­ri, amo­rruak era­gin­da­ko erreak­zioak zire­la, ez arra­zio­nal­ta­su­na­re­nak eta «egoe­ra berri» hone­tan poli­ti­ka emo­zio­na­la egin beha­rrean, poli­ti­ka arra­zio­na­la izan behar dela, fal­tsua iza­nik, horre­la­koak dira eus­kal ezke­rra­ren zati batek gara­tu­ri­ko kon­tu­rik arris­kutsue­nak eta kal­te­ga­rrie­nak. Abe­rra­zio horri buruz­ko kri­ti­ka zorrotza egin­go dugu bes­te une batean, bes­te asta­ke­ria batzuen artean, mili­tan­te asa­si­na­tuen ome­nez­ko eta oho­rez­ko pla­kak ken­tze­ko seni­tar­te­koei egin­da­ko pre­sioak jus­ti­fi­katzen bai­ti­tu, hau da, oroi­me­na eta oho­rea, nazio zapal­duen bizi­rau­pe­ne­ra­ko fun­tsez­ko diren bi elementu.

Lau­ga­rre­nik, egi­tu­raz­ko indar­ke­ria irain­ga­rri eta injus­tua­ren aur­ka­ko pro­tes­ten kasuan, edo­zein kolek­ti­bok era­bil­tzen dituen erre­sis­ten­tzia-modu eta sala­ke­ta bor­titz guz­tiak kon­de­na­tu eta haiei muzin egi­ten die. Aurre­ko hiru pun­tue­tan beha­rrez­ko den korre­la­tua dugu hau, behin mai­la horie­ta­ra iritsiz gero, bake­za­le eta lega­lis­ta ez den auto­de­fen­t­sa oro­ren kon­tra egi­te­ko pau­soa fal­ta da bes­te­rik ez. Egin­da­ko kon­de­na- eta erre­fu­satze-zerren­da nahi­koa biri­bil eta adie­raz­ga­rri da, eta ez gara horre­kin luza­tu­ko, lau pun­tuen bar­ne-kohe­ren­tzia azter­tzea da orain garran­tzitsua –bai eta, iku­si­ko dugun bos­ga­rre­na­re­na ere‑, elka­rren beha­rra dute­la­ko. Ezin dai­te­ke bake­za­le izan, bal­din eta indar­ke­ria batzuk soi­lik onar­tzen badi­ra eta gai­ne­ra­koei muzin egi­ten bazaiz­kie; ezin dai­te­ke teo­ria iraul­tzai­lea arbuia­tu, bal­din eta inda­rrez­ko erre­sis­ten­tzia-prak­ti­ka batzuk onar­tzen badi­ra, hor kon­trae­san kon­po­ne­zi­na lego­kee­la­ko; eta ezin dai­te­ke neu­tral eta dis­tan­tzia­ki­de izan his­to­ria azter­tze­ra­koan, bal­din eta orain­dik zapal­kun­tza­ren aur­ka­ko indar­ke­ria-mota batzuk onar­tzen badi­ra. Gaur egun, geu­re oroi­men eta oho­rea­ren auto-anpu­tazioa jus­ti­fi­katzen duen ustez­ko «errea­lis­mo poli­ti­koak» ezin ditza­ke inda­rrez­ko pro­tes­ta-modu batzuk onar­tu baka­rrik, bes­te­la, non ote dago batzuen eta bes­teen arte­ko muga?

Bos­ga­rre­nik, era­bat mutu­tu­rik gel­ditzen da herri-segur­ta­sun zibil eta demo­kra­ti­ko ere­dua jasotzen duten auto­de­fen­t­sa nazio­na­le­ra­ko pla­nen aurrean. Aurre­ko pun­tu bakar batek ere ez luke kohe­ren­tzia bete­rik edu­ki­ko mutu­ta­sun publi­ko hori gabe, alde bate­tik, «orde­na­ren inda­rrak» dei­tu­ri­koen orain­go zere­gi­na­ri dago­kio­nez, eta bes­te­tik, gaur egun­go, pre­miaz­ko eta beha­rrez­ko alter­na­ti­ba zehatzei dago­kie­nez, bai eta etor­ki­zu­ne­ko alter­na­ti­ba oro­ko­rrei ere. Ira­ga­nean urte­ro anto­la­tu­ri­ko Alde Hemen­dik, Ospa Egu­na eta bes­te eki­men ber­din­tsue­ta­ko kan­pai­nak ia era­bat des­ager­tu­rik dau­de, dena dela, zen­bait herri-eki­me­nek hala­koak berres­ku­ratzea­ri ekin dio­te, ezker aber­tza­le «ofi­zia­lean» ger­tatzen ez dena. Hala ere, bereha­la­ko gal­de­ra sor­tzen da: nola­koa izan­go da indar oku­patzai­leak, Ertzain­tza eta Foru Poli­zia ordez­ka­tu­ko dituen segur­ta­sun-sis­te­ma demo­kra­ti­ko, nazio­nal eta inte­gra­la? Ostru­ka­ren poli­ti­kak ara­zoa gaiz­to­tu bes­te­rik ez du egi­ten, izan ere, esta­tuak eta eus­kal bur­ge­siak den­bo­ra ira­baz­ten dute herri-nahas­me­na­ren erdian. Ala­bai­na, kon­tu horre­tan herria­ren esku har­tze demo­kra­ti­koa ezin dai­te­kee­la uka­tu da mutu­ta­su­na­ri egin beha­rre­ko kri­ti­ka erra­di­ka­la, SOR­TU­ren oina­rriz­ko mili­tan­tzia jasan­da­ko mes­pretxu buro­kra­ti­ko bera­ren tra­tua­re­kin, due­la bi urte ingu­ru­ko ezta­bai­da­ren emaitza ofi­zia­la orain­dik jakin gabe dagoena.

Amaie­ra gisa: izan­go al du eus­kal herri lan­gi­leak Lidia­koek jasan­da­ko patu ber­be­ra, euren burua defen­da­tu nahi izan zute­nean, armen era­bi­le­ra eta aska­ta­su­na­ren ezin­bes­te­ko nozioa ahaz­tu­rik zeuzkatela?

Petri Reka­ba­rren

2014ko irai­la­ren 26a

Siem­pre es nece­sa­rio apren­der de la his­to­ria de las nacio­nes opri­mi­das. Nick Sekun­da en su obra El Ejér­ci­to Per­sa 560 – 330 A. C. (Edi­cio­nes del Pra­do, Col. Ospray Mili­tary, nº 38, Madrid 1994, p. 23) expli­ca por qué el impe­rio per­sa encon­tra­ba cada vez más difi­cul­ta­des para con­tra­tar tro­pas mer­ce­na­rias eficaces:

El con­jun­to de la pobla­ción del que podían reclu­tar­se estos mer­ce­na­rios no era muy gran­de. La mayo­ría de las nacio­nes del impe­rio hacía tiem­po que habían deja­do de pro­por­cio­nar ins­truc­ción mili­tar a sus jóve­nes, de acuer­do con la polí­ti­ca per­sa. Tras la con­quis­ta de Lidia, por ejem­plo, se anu­ló cual­quier tipo de ins­truc­ción mili­tar a sus jóve­nes, y en muy poco tiem­po los lidios per­die­ron todo espí­ri­tu de revuel­ta. Inclu­so en el caso de que­rer resis­tir­se al impe­rio no hubie­ran sabi­do cómo hacer­lo. Así pues, la mayo­ría de los mer­ce­na­rios ten­dían a reclu­tar­se de nacio­nes que toda­vía per­ma­ne­cían «libres». En la anti­güe­dad esta pala­bra se podía usar casi como sinó­ni­mo de cual­quier socie­dad que pro­por­cio­na­ra algu­na for­ma de ins­truc­ción mili­tar orga­ni­za­da a su juventud.

En los tér­mi­nos uti­li­za­dos actual­men­te por los lla­ma­dos «Gru­pos de reso­lu­ción de con­flic­tos», de tan­ta fama arti­fi­cial aho­ra mis­mo en Eus­kal Herria, podría­mos deno­mi­nar a la vie­ja tác­ti­ca per­sa como «edu­ca­ción para la paz», cuan­do en la reali­dad es el pro­ce­so de inca­pa­ci­ta­ción psi­co­fí­si­ca para el ejer­ci­cio del dere­cho y de la nece­si­dad a la auto­de­fen­sa con­tra la opre­sión y la injus­ti­cia. El impe­rio per­sa no des­cu­brió nin­gu­na nue­va for­ma de «paci­fi­ca­ción» sino que se limi­tó a apli­car a la juven­tud mas­cu­li­na de los pue­blos que explo­ta­ba las muy efi­ca­ces for­mas de «edu­ca­ción para la paz» emplea­das des­de tiem­pos remo­tos por el sis­te­ma patriar­cal con­tra las muje­res: prohi­bir­les no solo el apren­di­za­je de las armas sino incul­car­les, en espe­cial, «la humil­dad y la pacien­cia». La his­to­ria de la libe­ra­ción de la mujer mues­tra, pri­me­ro, que su capa­ci­dad de resis­ten­cia no ha sido nun­ca extin­gui­da y, segun­do, que se refuer­za con el desa­rro­llo de armas más lige­ras y mor­ta­les, sobre todo cuan­do rom­pe los barro­tes de la cár­cel fami­liar inte­grán­do­se ple­na­men­te en la lla­ma­da «vida pública».

Para cuan­do Maquia­ve­lo escri­bió su obra cum­bre, El Prín­ci­pe, en 1513, las lec­cio­nes de las resis­ten­cias de los pue­blos y de su capa­ci­dad para supe­rar las suce­si­vas «edu­ca­cio­nes para la paz» eran tales que pudo afir­mar con total cer­ti­dum­bre his­tó­ri­ca aque­llo de que «los sui­zos son muy libres por­que dis­po­nen de armas pro­pias». El pue­blo sui­zo más empo­bre­ci­do y explo­ta­do había demos­tra­do su amor por la liber­tad can­to­nal y su nega­ti­va a pagar impues­tos a la noble­za aus­tría­ca con la insu­rrec­ción de 1240, aplas­ta­da en san­gre: aún así nun­ca renun­cia­ron al apren­di­za­je y uso de las armas has­ta lograr la liber­tad medio siglo más tar­de, man­te­nién­do­la des­de enton­ces has­ta aho­ra. Sin embar­go, lo peor, lo más dañino para la liber­tad de los pue­blos, no radi­ca en la prohi­bi­ción de poseer armas sino en la anu­la­ción de la con­cien­cia de su dere­cho para hacer­lo, para prac­ti­car la auto­de­fen­sa cuan­do lo esti­me nece­sa­rio; con­cien­cia del dere­cho que es la base sobre la que pue­de levan­tar­se lue­go la resis­ten­cia acti­va en cual­quie­ra de sus for­mas, si se vie­ra nece­sa­rio hacerlo.

Los Esta­dos y pode­res esta­ble­ci­dos siem­pre han pres­ta­do sumo inte­rés en desa­rro­llar los mejo­res méto­dos de «paci­fi­ca­ción men­tal» de las nacio­nes opri­mi­das y de sus cla­ses tra­ba­ja­do­ras. Toda­vía siguen vigen­tes en Hego Eus­kal Herria tác­ti­cas dise­ña­das en el famo­so Plan ZEN del PSOE de comien­zos de 1983, aun­que más tar­de se apli­ca­ron tam­bién otras. Pero aquí no vamos a dete­ner­nos en las medi­das apli­ca­das por el Esta­do espa­ñol en el últi­mo ter­cio de siglo sino en los incues­tio­na­bles efec­tos nega­ti­vos que tie­nen para la con­cien­cia popu­lar los recha­zos del dere­cho a la resis­ten­cia reite­ra­da­men­te rea­li­za­dos por fuer­zas socio­po­lí­ti­cas que tie­nen la con­fian­za de amplios sec­to­res de la nación opri­mi­da. Es incues­tio­na­ble que la deci­sión del PNV y del Gobierno Vas­co de ren­dir­se a los inva­so­res ita­lia­nos en 1937, de des­man­te­lar una déca­da des­pués su peque­ña pero muy sim­bó­li­ca fuer­za arma­da acan­to­na­da en el Piri­neo Occi­den­tal, de opo­ner­se sis­te­má­ti­ca­men­te a ETA, de acep­tar las impo­si­cio­nes espa­ño­las una tras otras, etcé­te­ra, ha debi­li­ta­do men­tal y psi­co­ló­gi­ca­men­te a dece­nas de miles de vas­cos y vas­cas que en cada una de esas coyun­tu­ras sí asu­mían el dere­cho a la resis­ten­cia, aun­que duda­sen de la posi­bi­li­dad y/​o nece­si­dad de prac­ti­car­la con todas sus con­se­cuen­cias en esos momentos.

Con cier­tas varian­tes, otro tan­to tene­mos que decir de la polí­ti­ca del Par­ti­do Comu­nis­ta de Eus­ka­di y de Espa­ña con su polí­ti­ca de «recon­ci­lia­ción nacio­nal» des­de los años 50, con el aban­dono de toda defen­sa teó­ri­ca y éti­ca de la memo­ria de lucha y del heroís­mo de la gue­rri­lla, y sobre todo con su polí­ti­ca sobre el ejér­ci­to fran­quis­ta y las fuer­zas repre­si­vas des­de los 70, polí­ti­ca uni­da a las pur­gas de la mili­tan­cia de izquier­da de los sin­di­ca­tos, movi­mien­tos popu­la­res, socia­les y veci­na­les y del inte­rior del par­ti­do. La acep­ta­ción de la monar­quía fran­quis­ta por otras izquier­das ver­bal­men­te más radi­ca­les que el PC, como la ORT y el PT, por ejem­plo, y el osten­to­so giro al cen­tro dere­cha del PSOE, todo esto se sumó al maza­zo polí­ti­co-moral dado por el PC pre­ci­pi­tan­do en la segun­da mitad de los años 80 el lla­ma­do «des­en­can­to», que poco más tar­de ten­dría una expre­sión pro­pia en Hegoal­de a raíz del esta­lli­do de EIA-EE y de la inte­gra­ción de algu­nos de sus gru­pos en el apa­ra­to esta­tal espa­ñol e indi­rec­ta­men­te median­te el rodeo de la buro­cra­cia del PNV.

Para la izquier­da revo­lu­cio­na­ria siem­pre ha sido un pun­to deci­si­vo de deba­te cali­brar de la for­ma más fia­ble posi­ble los efec­tos nega­ti­vos de esas clau­di­ca­cio­nes sobre la con­cien­cia popu­lar. Se sabe que por lo gene­ral han sido desas­tro­sos, depen­dien­do su gra­ve­dad de varios fac­to­res entre los que des­ta­ca la exis­ten­cia en esos momen­tos de una sóli­da fuer­za orga­ni­za­da capaz de aguan­tar el tem­po­ral, expli­car al pue­blo lo que está suce­dien­do y pro­po­ner alter­na­ti­vas cohe­ren­tes para salir del ato­lla­de­ro. Tras la ren­di­ción de San­to­ña en 1937 el inde­pen­den­tis­mo popu­lar vas­co dis­pu­so de la fuer­za orga­ni­za­da sufi­cien­te para seguir con la lucha con­tra el inva­sor franquista.
Des­pués del des­man­te­la­mien­to de fina­les de los años 40 y en medio de la pasi­vi­dad aco­bar­da­da en Hegoal­de, sur­gió el embrión de otra fuer­za que lle­ga­ría a ser deci­si­va con el tiem­po: ETA. En los años 60 no se hizo espe­rar la reac­ción al refor­mis­mo del PC de Eus­ka­di y de Espa­ña con la lucha de ETA y con la pro­li­fe­ra­ción de otras orga­ni­za­cio­nes revo­lu­cio­na­rias, muchas de ellas escin­di­das de ETA pero tam­bién del mis­mo PC: sin esta amplia movi­li­za­ción clan­des­ti­na difí­cil­men­te hubie­ra podi­do dar­se la olea­da de lucha nacio­nal de cla­se que vivi­fi­có Eus­kal Herria capa­ci­tán­do­la para resis­tir los tre­men­dos maza­zos repre­si­vos que se mul­ti­pli­ca­ron des­de enton­ces. El «des­en­can­to» fue supe­ra­do por la acción del MLNV y el Esta­do res­pon­dió con el endu­re­ci­mien­to repre­si­vo total des­de la segun­da mitad de los años 90 has­ta aho­ra. De nue­vo, el pue­blo tra­ba­ja­dor dis­pu­so del ins­tru­men­to polí­ti­co y teó­ri­co orga­ni­za­do cen­tra­li­za­dor del grue­so de sus luchas en el plano estratégico.

A lo lar­go de esta pro­lon­ga­da expe­rien­cia a la que, con mati­ces, pode­mos aña­dir la ante­rior habi­da en la Eus­kal Herria del Régi­men Foral que garan­ti­za­ba for­mal­men­te la defen­sa de las liber­ta­des vas­cas, lo menos impor­tan­te aho­ra es el ejer­ci­cio popu­lar de la vio­len­cia defen­si­va tác­ti­ca­men­te en cada perío­do por­que lo que esta­mos expo­nien­do es una con­di­ción pre­via impres­cin­di­ble: si por las razo­nes que fue­ran el pue­blo pue­de estar sien­do «edu­ca­cio­nal­men­te paci­fi­ca­do» en el sen­ti­do pro­fun­do dado por N. Sekun­da, si esto pue­de estar ocu­rrien­do, enton­ces hay que replan­tear­se toda la polí­ti­ca que faci­li­ta esa «nor­ma­li­za­ción». Más aún, dada la impor­tan­cia del pro­ble­ma, es nece­sa­rio repa­sar cada deter­mi­na­do tiem­po si por erro­res de la izquier­da o por­que esta o una par­te de ella haya opta­do abier­ta­men­te por una línea polí­ti­ca que, al mar­gen de su volun­tad, des­bor­de las inten­cio­nes pri­me­ras y faci­li­te la «paci­fi­ca­ción men­tal» del pueblo.

Des­de hace algún tiem­po, una par­te de la izquier­da aber­tza­le lle­va en este sen­ti­do una línea polí­ti­ca carac­te­ri­za­da por cin­co cues­tio­nes: una, insis­tir en que sus obje­ti­vos pue­den lograr­se úni­ca­men­te median­te la acción polí­ti­ca, demo­crá­ti­ca y pací­fi­ca; dos, aban­do­nar toda refe­ren­cia prác­ti­ca y teó­ri­ca a las vio­len­cias estruc­tu­ra­les, obje­ti­vas y per­ma­nen­tes, sean visi­bles o invi­si­bles, que a dia­rio gol­pean al pue­blo tra­ba­ja­dor; tres, una inter­pre­ta­ción his­tó­ri­ca neu­tra­lis­ta y asép­ti­ca, «equi­dis­tan­te», de los lar­gos años de lucha arma­da defen­si­va y del lla­ma­do «pro­ble­ma de las víc­ti­mas»; cua­tro, con­de­nar y recha­zar toda for­ma de resis­ten­cia y denun­cia vio­len­ta prac­ti­ca­da por cual­quier colec­ti­vo en pro­tes­ta de la vio­len­cia estruc­tu­ral, ofen­si­va e injus­ta; y, cin­co, man­te­ner un mutis­mo abso­lu­to sobre el mode­lo de segu­ri­dad civil demo­crá­ti­ca y popu­lar inser­to en un plan de auto­de­fen­sa nacio­nal. Veá­mos­lo uno por uno.

Uno, insis­tir en que sus obje­ti­vos pue­den lograr­se úni­ca­men­te median­te la acción polí­ti­ca, demo­crá­ti­ca y pací­fi­ca. Des­de la irrup­ción defi­ni­ti­va del capi­ta­lis­mo indus­trial y mine­ro a fina­les del siglo XIX, la vida socio­po­lí­ti­ca, eco­nó­mi­ca y cul­tu­ral vas­ca ha esta­do uni­da a una enre­ve­sa­da inter­ac­ción de las vio­len­cias opre­so­ras y opri­mi­das; la lucha arma­da prac­ti­ca­da por ETA es solo una peque­ña por­ción de los múl­ti­ples con­flic­tos habi­dos, que siguen habien­do y que habrá sí o sí, aun­que ETA haya aban­do­na­do la lucha arma­da. Des­de esta pers­pec­ti­va, que es la úni­ca váli­da para com­pren­der el pro­ble­ma en su sig­ni­fi­ca­do pro­fun­do y de futu­ro, la insis­ten­cia uni­la­te­ral, abso­lu­ta, sin mati­ces ni excep­cio­nes, en el paci­fis­mo, solo aca­rrea des­con­cier­to en una par­te amplia de la mili­tan­cia, males­tar en otra y eufo­ria en el refor­mis­mo y en la bur­gue­sía. La iden­ti­fi­ca­ción de la «demo­cra­cia» y de la «polí­ti­ca» con el paci­fis­mo ins­ti­tu­cio­na­lis­ta, mul­ti­pli­ca los efec­tos nega­ti­vos de seme­jan­te sim­plis­mo idea­lis­ta. Por si fue­ra poco, las meras alu­sio­nes ver­ba­les a una «des­obe­dien­cia civil» y a una «acción no-vio­len­ta» que ape­nas se rea­li­zan en su con­te­ni­do radi­cal, pese a las pro­me­sas rea­li­za­das en su momen­to, no hacen sino aumen­tar el des­con­cier­to y la frus­tra­ción en una par­te, y la eufo­ria en el sistema.

Dos, aban­do­nar toda refe­ren­cia prác­ti­ca y teó­ri­ca a las vio­len­cias estruc­tu­ra­les, obje­ti­vas y per­ma­nen­tes, sean visi­bles o invi­si­bles, que a dia­rio gol­pean al pue­blo tra­ba­ja­dor. Las denun­cias de las vio­len­cias que se han hecho han sido muy con­ta­das e inme­dia­tis­tas por­que han res­pon­di­do a agre­sio­nes repre­si­vas pre­vias, a deten­cio­nes gene­ral­men­te. Han sido denun­cias super­fi­cia­les e inme­dia­tis­tas por­que se limi­tan al hecho ais­la­do y pasa­je­ro, sin estar inser­tas de un pro­gra­ma sis­te­má­ti­co de estu­dio de las vio­len­cias estruc­tu­ra­les y obje­ti­vas que pade­ce nues­tro pue­blo a dia­rio. Es cier­to que hay colec­ti­vos que luchan con­tra vio­len­cias espe­cí­fi­cas ‑patro­nal y bur­gue­sa, patriar­cal y adul­ta, racis­ta, esta­ta­les, etcétera‑, pero no hay nin­gún pro­yec­to de coor­di­nar­las en una diná­mi­ca nacio­nal de res­pues­ta aun­que sea en el plano teó­ri­co-polí­ti­co. Debi­do a esta ausen­cia, se debi­li­ta la per­cep­ción de la uni­ci­dad ele­men­tal de la vio­len­cia opre­so­ra y se for­ta­le­ce la creen­cia de que no exis­te una cohe­ren­cia de fon­do opre­sor sino peque­ñas micro-vio­len­cias y micro-explo­ta­cio­nes sepa­ra­das entre sí. Al debi­li­tar­se la visión teó­ri­ca uni­ta­ria se for­ta­le­cen las tesis de las múl­ti­ples micro-resis­ten­cias ais­la­das entre sí, pero uni­das por el dog­ma del paci­fis­mo, gene­ra­li­zán­do­se la creen­cia de que pue­de aca­bar­se con las micro-opre­sio­nes ais­la­das median­te otras tan­tas micro-movi­li­za­cio­nes ais­la­das: ha triun­fa­do así la máxi­ma polí­ti­co-mili­tar roma­na de divi­de y ven­ce­rás.

Tres, una inter­pre­ta­ción his­tó­ri­ca neu­tra­lis­ta y asép­ti­ca, «equi­dis­tan­te», de los lar­gos años de lucha arma­da defen­si­va y del lla­ma­do «pro­ble­ma de las víc­ti­mas». Tal vez esta sea una de las «nove­da­des» que más daño está hacien­do en amplios sec­to­res de las bases inde­pen­den­tis­tas, no exclu­si­va­men­te en su mili­tan­cia más cons­cien­te. Deci­mos «nove­da­des» por­que si bien era per­cep­ti­ble un debi­li­ta­mien­to en los tres últi­mos lus­tros de la expli­ca­ción teó­ri­ca y éti­ca de la vio­len­cia defen­si­va como for­ma tác­ti­ca inser­ta en el prin­ci­pio de mal menor nece­sa­rio, no es menos cier­to que en los últi­mos años ha des­apa­re­ci­do cual­quier preo­cu­pa­ción por con­tra­rres­tar la reac­cio­na­ria ideo­lo­gía bur­gue­sa al res­pec­to. En espe­cial no expli­car entre el pue­blo una serie de reali­da­des, teo­rías y prin­ci­pios éti­cos sin los cua­les ter­mi­na de impo­ner­se más tem­prano que tar­de la ideo­lo­gía bur­gue­sa en cual­quie­ra de sus expre­sio­nes. La for­ma más peli­gro­sa y dañi­na, ade­más de fal­sa, que ha desa­rro­lla­do una par­te de la izquier­da vas­ca en el momen­to de la eva­lua­ción de la vio­len­cia defen­si­va ha sido la de decir que res­pon­día a la emo­ti­vi­dad y no a la razón polí­ti­ca, a reac­cio­nes de ira y no de racio­na­li­dad, y que aho­ra, en esta «nue­va situa­ción», la polí­ti­ca ha de ser racio­nal y no emo­cio­nal. En su momen­to cri­ti­ca­re­mos radi­cal­men­te esta abe­rra­ción que jus­ti­fi­ca, entre otras bar­ba­ri­da­des, las pre­sio­nes a fami­lia­res de mili­tan­tes ase­si­na­dos para su con­sen­ti­mien­to para la reti­ra­da de pla­cas en su memo­ria y honor, dos fuer­zas deci­si­vas para la super­vi­ven­cia de toda nación oprimida.

Cuar­to, con­de­nar y recha­zar toda for­ma de resis­ten­cia y denun­cia vio­len­ta prac­ti­ca­da por cual­quier colec­ti­vo en pro­tes­ta de la vio­len­cia estruc­tu­ral, ofen­si­va e injus­ta. Este pun­to es un corre­la­to nece­sa­rio de los tres ante­rio­res por­que una vez lle­ga­dos a tales nive­les solo que­da el paso de opo­ner­se a cual­quier auto­de­fen­sa no paci­fis­ta y no legalista.
La lis­ta de con­de­nas y recha­zos es lo sufi­cien­te­men­te con­tun­den­te y sig­ni­fi­ca­ti­va como para alar­gar­nos en ella, ya que lo impor­tan­te aho­ra es ana­li­zar la cohe­ren­cia inter­na de los cua­tro pun­tos ‑y del quin­to que vere­mos- por­que se nece­si­tan mutua­men­te. No se pue­de ser paci­fis­ta acep­tan­do solo algu­nas vio­len­cias y recha­zan­do el res­to; no se pue­de des­pre­ciar la teo­ría revo­lu­cio­na­ria acep­tan­do algu­nas prác­ti­cas de resis­ten­cia vio­len­ta ya que exis­ti­ría una con­tra­dic­ción irre­so­lu­ble; y no pue­de pre­ten­der­se ser neu­tral y equi­dis­tan­te en la revi­sión de la his­to­ria si se siguen acep­tan­do algu­nas for­mas de vio­len­cia de res­pues­ta con­tra la opre­sión. El supues­to «rea­lis­mo polí­ti­co» actual que jus­ti­fi­ca la auto-ampu­tación de nues­tra pro­pia memo­ria y honor no pue­de ir acom­pa­ña­do de la acep­ta­ción de algu­nas for­mas de pro­tes­ta vio­len­ta por­que enton­ces ¿dón­de está el lími­te entre unas y otras?

Y quin­to, man­te­ner un mutis­mo abso­lu­to sobre el mode­lo de segu­ri­dad civil demo­crá­ti­ca y popu­lar inser­to en un plan de auto­de­fen­sa nacio­nal. Nin­guno de los cua­tro pun­tos ante­rio­res adqui­ri­ría su cohe­ren­cia ple­na sin este mutis­mo públi­co en lo tocan­te al papel de las lla­ma­das «fuer­zas del orden» en el pre­sen­te y a las alter­na­ti­vas con­cre­tas actua­les urgen­tes y nece­sa­rias así como a las gene­ra­les futu­ras. Las cam­pa­ñas del Alde Hemen­dik, del Ospa Egu­na, y otras idén­ti­cas, per­ma­nen­tes en el pasa­do, han des­apa­re­ci­do casi en su tota­li­dad aho­ra, a excep­ción de las recu­pe­ra­cio­nes que empie­zan a pro­li­fe­rar des­de ini­cia­ti­vas popu­la­res que no de la izquier­da aber­tza­le «ofi­cial». Pero la pre­gun­ta sur­ge al ins­tan­te: ¿qué sis­te­ma demo­crá­ti­co de segu­ri­dad nacio­nal inte­gral sus­ti­tui­rá a las fuer­zas de ocu­pa­ción, a la Ertzain­tza y a la Poli­cía Foral? La polí­ti­ca del aves­truz solo empeo­ra el pro­ble­ma por­que, mien­tras tan­to, el Esta­do y la bur­gue­sía vas­ca gana tiem­po en medio del des­con­cier­to popu­lar. Pero la crí­ti­ca radi­cal que hay que hacer al mutis­mo con­sis­te en que no pue­de negar­se al pue­blo su inter­ven­ción demo­crá­ti­ca en esta cues­tión, tra­tán­do­le con el mis­mo des­pre­cio buro­crá­ti­co que ha reci­bi­do la mili­tan­cia de base de Sor­tu, que sigue sin cono­cer ofi­cial­men­te el resul­ta­do del deba­te rea­li­za­do hace apro­xi­ma­da­men­te dos años.

Con­clu­yen­do: ¿sufri­rá el pue­blo tra­ba­ja­dor vas­co la mis­ma suer­te que el lidio, que cuan­do qui­so defen­der­se había olvi­da­do ade­más del uso de las armas, la impres­cin­di­ble noción de libertad?

Petri Reka­ba­rren

26 de sep­tiem­bre de 2014

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on Facebook
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.