[Eusk/​Cast] Egia beti iraul­tza­lea da /​La ver­dad siem­pre es revo­lu­cio­na­ria- Petri Rekabarren

Gramsci‑k bere egin zuen «egia beti iraul­tzai­lea dela» dioen R. Rolland-en apo­teg­ma. Izan ere, esa­ku­ne horre­tan, gutxie­nez, hiru fun­tsez­ko ezta­bai­da­gai ager­tzen zaiz­ki­gu: lehe­nik, zer ote da egia?; biga­rre­nik, zer­ga­tik da beti iraul­tzai­lea?; eta, azke­nik, nola­ko garran­tzia du horre­la­ko haus­nar­ke­tak gaur egun­go bal­din­tza­pe­tan? Aipa­tu esa­ku­nea apo­teg­matzat jo badu­gu ere, egia esan, hori baino kon­tzep­tu mamitsua­goa da, ale­gia, eza­gutza­ren teo­ria mar­xis­ta­ren oina­rriz­ko prin­tzi­pioa, bai eta, bero­rri atxi­ki­ta­ko eti­ka­re­na ere. R. Rolland-ek Lite­ra­tu­ra­ko Nobel saria jaso zuen 1915ean, hasie­ra batean Nietz­sche-ren era­gin­pean jar­dun eta gero­xea­go sozia­lis­mo demo­kra­ti­ko eta bake­za­lea­ren alde­ra egin bazuen ere, bene­ta­ko garran­tzia aitor­tu zion 1917ko iraul­tza boltxe­bi­kea­ri. Ez dugu ezta­bai­da­tu­ko R.
Rolland-en eti­ka neo­kan­tia­rraz eta goi-kla­se­ko erro­man­ti­zis­moz, hala ere, bere esa­ku­neak egia­ren ara­zoa­ri bete-betean hel­tzen dio­la esan beha­rra dago.

Horre­ta­ra, beti bere­bi­zi­ko garran­tzia izan duen ara­zoa dugu hori, are gehia­go gaur egun­go Eus­kal Herrian, zei­ne­tan egia ekoiz­te­ko antzi­na­ko prak­ti­ka kolek­ti­boa (indar han­di­koa) nekez berres­ku­ratzen ari den, izan ere, nor­ma­li­za­zio ideo­lo­gi­koak bere horre­tan dirau eta, horrez gain, zen­bait mai­la­tan sen­do­tu egin da, hau da, orain gutxi­ra arte oso modu argian arbuia­tu­ri­ko ideo­lo­gia bur­ge­sa­ren osa­gaien onar­pen ez-kri­ti­koa egi­ten da. Ildo horre­tan, egia ekoiz­ten ez duten hiru ohi­ko era dau­de, eta iku­si­ko dugu­nez, bada den­bo­ra horie­ta­ko bat bar­ne­ra­tu egin dela ezker aber­tza­le kla­si­ko eta his­to­ri­ko­ko sek­to­re batzue­tan, bes­te bi ohi­ko erak, bur­ge­sak diren hei­nean, ideo­lo­gia bur­ge­sa­ren korron­te oro­ko­rrak dire­la­rik, ale­gia, bata, argi eta gar­bi erreak­zio­na­rioa eta bes­tea, ustez pro­gre­sis­ta dena, ala­bai­na, haren azken mui­nean, egia eta ideo­lo­gia kon­tra­ja­rriak dira. Ekin die­zaio­gun hasieratik.

Egia ara­zo bila­katzen da, zer­ga­tik? Egiaz­koak gau­zen erra­di­kal­ta­su­na era­kus­ten digu­la­ko estal­ki­rik gabe eta modu gordinean.
Lenin-ek aipa­tu­ta­koa­ren ara­be­ra, errea­li­ta­tea bera bezain erra­di­ka­lak izan behar dugu. Bes­te modu bate­ra esan­da, esplo­ta­zioa gain­ditze­ko ondo eza­gu­tu behar da, edo teo­ria iraul­tzai­le­rik gabe ez dago prak­ti­ka iraultzailerik.
Egia­ren kon­tzep­tua fun­tsez­ko da, bai egia­ren pre­mia­ri dago­kio­nez, bai eta, pra­xi iraul­tzai­le gisa­ko egia­ri dago­kio­nez ere. Funts-fun­tsean esan­da, mate­ria alda­ko­rra­ren eta giza ekin­tza­ren arte­ko bat etor­tzea dugu egia, edo, bes­te era bate­ra, pen­tsa­men­du­ko egiaz­koa­ren kon­trae­sa­nen isla da, aha­lik eta zehatze­na; aipa­tu islak, ekin­tza bidez, egiaz­koa eral­datzeaz gain, batez ere, lehe­na­go ez zeu­den bes­te egiaz­ko gau­za batzuk sor­tu, erai­ki eta ekoiz­tu egi­ten ditu, egiaz­ko gau­zak dire­la­rik. Egia beti da kon­kre­tua eta objek­ti­boa, dia­lek­ti­ko­ki abso­lu­tua erla­ti­boa­re­kin erla­zio­natzen due­la­ko. Hori dela eta, egia da gogoa­ren pro­ze­suan dagoen aska­ta­su­na, hala­ber, pre­mia­ren eta zapal­ke­ta­ren gain­ditze kon­tzien­te gisa­ko aska­ta­su­na dugu egia. Indar iraul­tzai­lea da dog­ma­re­kin eta men­de­ta­su­na­re­kin tal­ka egi­ten duen pen­tsae­ra-meto­do zien­ti­fi­ko eta kri­ti­koa, hala­xe ger­tatzen da egia­ren kasuan, meto­do bere­tik era­tor­tzen baita.

Ideo­lo­gia bur­ge­sa­ren korron­te aniz­koitzak egia­ri buruz­ko teo­ria mar­xis­ta honen aur­ka dau­de, hemen bi blo­ke han­di­tan banatzen ditu­gu: bata, erreak­zio­na­rioe­na, orain­go hone­tan jorra­tu­ko ez dugu­na; eta, bes­tea, «pro­gre­sis­ta». Nola edo hala, biek ala biek oina­rriz­ko iriz­pi­de bat baz­ter­tu edo ezez­tu egi­ten dute, hau da, egia gai dela egiaz­koa eza­gu­tu eta eral­datze­ko. Ideo­lo­gia bur­ge­saz ari gara, ez, ordea, pen­tsae­ra zien­ti­fi­ko­ko meto­doz, hori­xe bai­ta tek­no­zien­tziak apli­katzen due­na, modu kon­tra­ja­rrian eta oso muga­tuan, kapi­tal kons­tan­tean txer­ta­tu­rik dagoen ekoiz­pen-indar gisa, eta ezin­bes­te­koa dena lanin­da­rra ustiatzean aha­lik eta ekoiz­pe­nik gehie­na lor­tzea­rren. Beraz, tal­kan dau­de pen­tsae­ra arra­zio­na­la­ren gai­ta­sun askatzai­lea eta aha­lik eta las­te­rren ete­ki­nik han­die­na lor­tzea­ren alde­ko ideo­lo­gia mer­kan­ti­lis­ta, ondo­ren­go hon­da­me­nei erre­pa­ra­tu gabe, elkar jotze hori da pai­ratzen ari gare­na gure bizitza gaiz­toa­ren arlo guztietan.

Ideo­lo­gia bur­ge­sa­ren ber­tsio «pro­gre­sis­tak» topi­koz bon­bar­datzen gai­tu, hala nola, zen­bat «errea­li­ta­te» hain­bat «egia», «kris­ta­la­ren kolo­rea nola­koa, hala­ko ikus­pe­gia», horri «his­to­ria­ren amaie­ra» eta «kon­ta­ki­zun han­diak» gehitzen zaiz­kio, eta «komu­nis­moa­ren porro­ta­ren» ondo­rioz, mate­ria­lis­mo his­to­ri­koa­ren «ikus­pe­gi tota­li­zatzai­lea­ren» amaie­ra, hori dela eta, «gau­za jaki­na da» «gizar­te anitza» hamai­ka pus­ka­tan banan­du­rik, zati­ka­tu­ta eta saka­ba­na­tu­rik dagoe­la, hor­taz, maki­na bat eza­gue­ra barreia­tu eta zati­ka­tu behar eta, aldi berean, sor­ta­raz­ten ditu, «era muga­tuan» «zehar­ka­ko dis­kur­tso eta begi­ra­de­kin» erla­zio­na­tu­rik dau­de­nak. Horren ara­be­ra, zera ondo­rioz­ta dai­te­ke: bar­ne­ko kon­trae­sa­nez josi­ta­ko fun­tsez­ko bata­su­ne­ko oina­rrie­tan egi­tu­ra­tu­ta dagoen oso­ta­sun objek­ti­bo­rik ez dagoe­nez, bata­sun-oina­rria­re­kin kohe­ren­teak diren kan­po­ko era uga­ri­tan adie­raz­ten diren kon­trae­sa­nak, hain zuzen ere, edo bes­te era bate­ra esan­da, ekoiz­pen-ere­dua eta era­ke­ta eko­no­mi­koa eta sozia­la beza­la­ko kon­tzep­tuak balio­ga­beak dire­nez, kolo­re asko­ta­ri­ko kalei­dos­ko­pio itxu­ra­ga­bean bizi gara, zei­ne­tan «errea­li­ta­te» mor­do bat nora ezean eta modu inkohe­ren­tean dabi­len. Ondo­rio poli­ti­ko argia da: dagoe­ne­ko teo­riak ez du inola­ko fun­tzio­rik betetzen, edo betetzen badu ere, ape­nas exis­titzen da, kon­tua bai­ta mezu zaba­lak, oro­ko­rrak eta zehaz­ta­sun gutxi­koak egi­tea, aha­lik eta «sub­jek­tu» gehie­nak era­ka­rri eta bar­ne­ratze aldera.

Garran­tzi han­di­koa da kas­ta inte­lek­tua­la­ren pape­ra horre­la­ko tesien (ber)piztean, hala ere, zuzen­da­ritza poli­ti­koe­na are garran­tzi­koa­goa da, nahiz eta batzue­tan nekez bereiz dai­tez­keen era­bat, lotu­ra estuak eza­rri bai­ti­tuz­te poli­ti­ka erre­for­mis­ta­ri dago­kio­nez. Labur­bil­du­rik, erre­for­mis­mo­tik era­to­rri­ta­ko zuzen­da­ritza poli­ti­koek eli­ka­du­ra ideo­lo­gi­ko zehatza­ren beha­rra dute, atze­ra­ka doan egia teo­ri­koak utzi­ta­ko hutsu­neak betetze alde­ra: kas­ta inte­lek­tua­la dugu zere­gin horre­tan apro­po­se­na. Alde bate­tik, arris­ku erre­pre­si­boa des­ager­tuz doa­nez, sol­da­ta nahiz bizi-kali­ta­tea ziur­ta­tu­rik dauz­ka­te­la­ko, hola­ko jen­dea­ren­tzat bere­bi­zi­ko garran­tzia duena.
Bes­te­tik, lehen, haien erre­for­mis­moa zela eta, kri­ti­ka­tuak bazi­ren ere, orain zuzen­da­ritza poli­ti­koek onar­tu eta deitzen egi­ten die­te, eta euren nar­tzi­sis­mo-mai­lak gora egi­ten du. Azke­nik, ares­tian aipa­tu­ta­koak azkar­tu egi­ten du indus­tria poli­ti­ko eta kul­tu­ral bur­ge­sa­ren onar­tze-pro­ze­sua, izan ere, lehe­na­go gutxietsiak bazi­ren ere, orain «demo­kra­zia­ren alda­re­ra» dei­tuak izan dai­tez­ke, hau da, tele­bis­ta­ra eta pren­tsa­ra. Horre­ta­ra, sin­bio­sia ger­tatzen da erre­for­mis­moa­ren alde­ra biratzen duten zuzen­da­ritza poli­ti­koen eta inte­lek­tual erre­for­mis­ten artean, haien sol­da­ta-bal­din­tzek hobe­ra egi­ten dutelarik.

XIX. men­dea­ren erdiaz geroz­tik, ezker­tiar alder­diek ezta­bai­da­gai dute inte­lek­tua­len erre­for­mis­mo­ranz­ko berez­ko jau­gi­na: joe­ra logi­koa dugu hori, borro­ka iraul­tzai­lea­ren atze­ral­dian eta porro­tal­dian area­go­tu egi­ten dena, hala ere, ezke­rral­de­ra pix­ka bat bira deza­ke borro­ka iraul­tzai­lea­ren goral­dian. Marx-ek esan­da­koa­ren ara­be­ra, Erdi Aroan, Eli­zak gai­ta­sun-mai­la han­di­ko adi­men­tsuen koop­ta­zioa era­bi­li zuen meto­do gisa. Gero­ra, kapi­ta­lis­moak meka­nis­moak askoz ere era­gin­ko­rra­goak gara­tu zituen giza espe­ziea­ren domes­ti­ka­zioan –bes­teak bes­te, nor­be­ra­ren nar­tzi­sis­moa­ren gur­tza lotsa­ga­bea, dirua­ren men­pe dagoe­na eta, lan fisi­koa­ren aurrean, lan inte­lek­tua­la­ren baliz­ko nagu­si­ta­su­nean arre­ta jar­tzen due­na-. Indus­tria kul­tu­ra­la dugu inte­gra­zio­ra­ko bide­rik era­gin­ko­rre­ne­ta­ko bat, horre­kin bate­ra ikus­ki­zu­nen indus­tria eta apa­ra­tu aka­de­mi­ko zein uni­ber­tsi­ta­rioa daudelarik.

Kapi­ta­lis­moa­ri atxi­ki­ta­ko jakin­tza­ren mer­ka­tu­ratzeak gora egi­ten du Eus­kal Herria beza­la­ko zen­bait herri zapal­du­tan, bi arra­zoi­ren­ga­tik: alde bate­tik, eskual­de­ko bur­ge­siek eta bur­ge­sia auto­no­mis­tek egi­tas­mo sozio­po­li­ti­koak legi­ti­matze­ko interes eta pre­mia han­dia dute­la­ko, xede horre­ta­ra­ko inte­lek­tua­len sol­da­ta­pe­kotzez baliatzen dira zuze­nean nahiz zehar­ka, lagun­tza pri­ba­tuen, enpre­sa­ria­len eta diru-lagun­tza publi­koen bitar­tez, bai eta, poli­ti­ko iraul­tzai­le ohien eros­ke­taz ere; eta bes­te­tik, esta­tu oku­patzai­leek pre­mia bera jasa­ten dute­la­ko ere, batez ere, eus­kal nor­ta­su­na­ren aur­ka­ko gerra kul­tu­ral luzeak behin eta berriz hiz­kuntz des­ber­din­ta­sun kua­li­ta­ti­boa­re­kin tal­ka egi­ten due­la iku­si­ta eta, aldi berean, bar­ne­ko osa­gai komu­ni­ta­rio eta pro­gre­sis­tak oina­rritzat har­tu­rik, iden­ti­ta­te kolek­ti­boa (ber)eraikitzeko herri-estra­te­gia irmoa­re­kin tal­ka egi­ten due­la iku­si­ta. Esta­tu oku­patzai­leek mota des­ber­di­ne­ta­ko kola­bo­ra­zio­nis­ta inte­lek­tua­lez baliatzen dira pre­mia tak­ti­ko edo/​eta estra­te­gi­koen ara­be­ra, bai­na orain­goan ez dugu prak­ti­ka hori aztertuko.

Inte­lek­tua­len sol­da­ta­pe­kotzez gain, sis­te­ma bur­ge­sak zuzen­da­ritza poli­ti­ko «pro­gre­sis­ta» asko inte­gra­tu egi­ten ditu bera­riaz­ko meto­doen bitar­tez -«nor­mal­ta­sun sozial» hutsa­la, erru­ti­na par­la­men­ta­rio eta ins­ti­tu­zio­na­la, koop­ta­zioa, ustel­ke­ria eta nepo­tis­moa, esplo­ta­zioa­ren errea­li­ta­tea estal­tzen duen fik­zio demo­kra­ti­koa, bide iraul­tzai­lea­ren agor­tze-sen­tsa­zioa urte­ta­ko borro­ka­ren ostean eta, itxu­raz, ezer kua­li­ta­ti­bo­rik lor­tu gabe, eten­ga­be­ko erre­pre­sio selek­ti­bo eta oro­kor­tua­ren era­gin etsi­ga­rriak nahiz bel­dur­ga­rriak eta abar‑, beraz, den­bo­ra pasa aha­la, «nor­mal­ta­sun giroa» beti­ko­tu eta bote­rea indar­tu egi­ten da. Bes­te tes­tu batzue­tan azter­gai izan ditu­gu eus­kal­du­non bal­din­tza bere­ziak: ¿Qué pue­de apor­tar­nos el «¿Qué hacer?» de Lenin?; Lenin, Txa­bi, Arga­la, la actua­li­dad del V Bil­tzar, eta ¿Acep­ta EH Bil­du la repre­sión “pro­por­cio­na­da”?, horie­tan adie­ra­zi dugu zer­ga­tik inde­pen­den­tis­mo sozia­lis­tak motel­du duen egia­ren ekoiz­pe­na neu­rri han­di batean, era­ba­te­ko gel­ditzea­re­kin, bai­ta bere arlo zehatz batzue­tan ere. Egoe­rak txa­rre­ra egi­ten du, ezker aber­tza­le his­to­ri­ko­tik, EH Bil­du eta Amaiur tal­deen subira­no­ta­sun erre­for­mis­ta­re­kin osa­tu­ri­ko alian­tza­ra pasatzean.

Hortxe har­tu behar dugu abia­pun­tua eus­kal blo­ke sobe­ra­nis­ta eta inde­pen­den­tis­ta­ren bar­nean ger­tatzen ari den atze­ra­ka­da uler­tze alde­ra, egia ekoiz­te­ko gai­ta­su­na­ri dago­kio­nez. Hurren­go lerroe­ta­ko tes­tua argitze­ko, hona­ko gal­de­ra hau egin­go dio­gu gure burua­ri: zer da egia ekoiz­tea? Bada, abe­ras­te teo­ri­koa eta kon­trae­san sozia­len mugi­men­dua errit­mo berean man­ten­tzea. Bal­din eta egiaz­koa mugitzen bada, pen­tsae­rak abia­du­ra berean mugi­tu beha­rra dau­ka, eta bal­din eta egiaz­koa kon­trae­san­ko­rra bada, pen­tsae­rak kon­trae­san horren kon­tzien­tzia kri­ti­koa izan beha­rra dau­ka. Alde nega­ti­boa­ren alde­tik iku­si­ta: teo­ria para­li­za­tu egi­ten da eta, behin zahar­ki­tuz gero, uzten dio egia ekoiz­tea­ri, egiaz­ko kon­trae­sa­nen mugi­men­dua, aldiz, inoiz gel­ditzen ez dela­ko, eta aurre­ratze horrek deu­sez­ta­tu egi­ten du dog­ma balio­ga­be bihur­tu­ta­ko egia esta­ti­koa. Egiaz­koa mugi­tu egi­ten da, pen­tsae­ra, ordea, gel­ditzen da era­bat: bien arte­ko tar­tea han­dia­go­tu egi­ten da, eta kla­se men­pe­ratzai­lea­ren eskain­tza ideo­lo­gi­koek betetzen dituz­te errea­li­ta­te berria­ren eta teo­ria zaha­rra­ren arte­ko goranz­ko hutsu­nea; aipa­tu eskain­tzak erre­for­mis­mo ire­ki eta erra­di­ka­le­tik (itxu­raz) auto­ri­ta­ris­mo trin­koa­ren harriz­ko blo­ke­rik ñimi­ñoe­ne­ra doaz. Ares­tian aipa­tu dugun beza­la, fun­tsez­ko mui­nean iku­si­rik, egia eta ideo­lo­gia anta­go­ni­koak dira. Orain zera dio­gu: bal­din eta teo­ria iraul­tzai­leak (kapi­ta­lis­moa­ren kon­trae­san askae­zi­nak era­kus­ten dituen egia kri­ti­koa) duen zere­gi­na betetzen ez badu, ideo­lo­giak berak ordez­ka­tu egi­ten du.

Blo­ke sobe­ra­nis­ta-inde­pen­den­tis­ta­ren azke­nal­di­ko doku­men­tu ofi­zia­lak ira­ku­rriz gero, gara­pen teo­ri­ko eta kon­tzep­tual sis­te­ma­ti­ko­rik ez dute­la ikus deza­ke­gu edo, nola­nahi ere, aipa­men ahu­le­gia­ren bat, bes­teak bes­te, Eus­kal Herri­ko Esku­bi­de Sozia­len Kar­ta; EH Bil­du: 150 neu­rri lan­ga­be­zia eta pobre­zia­ri aurre egi­te­ko, Euro­pa­ko Par­la­men­tu­ra­ko Hau­ta­gaitza­ren Mani­fes­tua: Herriek Era­ba­ki; eta Eus­kal Herria Bidean. Alde bate­ra utzi dugu tes­tu-zerren­da luze bat, hala nola, elka­rriz­ke­tak, arti­ku­luak eta iritzi per­tso­na­lak. Haie­ta­ko batzuk libu­rux­ka-for­ma­tuan argi­ta­ra­tuak eta zabal-zabal sus­ta­tuak, ildo bera­ri eutsiz, «subira­no­ta­sun enpre­sa­rial» modu­ko bati buruz dema­go­gia edo esta­tu­ko ordez­ka­ri baten (Egi­gu­ren) diba­ga­zio xele­break bar­ne dire­la­rik. Hala­ber, ez dugu sar­tu bes­te heda­bi­de batzuen edu­ki­rik, ez eta, Sor­tu­ren ata­ri elek­tro­ni­koe­ta­ko­rik ere, bai, ordea, EH Bil­du­ren egi­tu­ra­ke­ta­ri buruz­ko, Sor­tu­ren fun­tzioei buruz­ko eta dato­zen udal eta foru hau­tes­kun­deei buruz­ko doku­men­tuak, orain­tsu aur­kez­tu­ta­koak «ezta­bai­da­gai» gisa. «Ezta­bai­da­gai» komatxo artean ipi­ni dugu, izan ere, fun­tsez­ko emaitzak Gara‑k aurre­ra­tu zituen pasa den 2014ko uztai­la­ren 27ko alean, «Nes­sun dor­ma!» arti­ku­luan, hain zuzen ere.

Tes­tu eta iritzi horie­tan tar­te­ka ager­tzen diren ñabar­du­ra-alde txi­kiak saihes­ten ditu­gu, izan ere, difu­sio zaba­le­koak dira eta ape­nas egi­ten dio­te aurre kri­ti­ka teo­ri­koa­ri, aldiz, ate­ra ditza­ke­gu hona­ko fun­tsez­ko omi­sio hauek: ez dira oina­rritzen mun­du­ko kapi­ta­lis­moa­ren defi­ni­zio batean, hau da, ez da jasotzen ekoiz­pen kapi­ta­lis­ta-modua­ren ingu­ru­ko inola­ko aipa­men erra­di­ka­lik errea­li­ta­tea­ren egi­tu­ratzai­lea­ren modu gisa, ez eta, eus­kal era­ke­ta eko­no­mi­ko eta sozia­la­re­na ere objek­ti­bo­ki, edo Eus­kal Herria XXI.
men­dea­ren hasie­ran. Ez dira sar­tzen ekoiz­pen-inda­rren jabetza pri­ba­tua­ren sako­ne­ko ara­zoan, hau da, saihes­ten dute inde­pen­den­tis­mo sozia­lis­ta­ri arna­sa ema­ten dion gal­de­ra: nore­na da Eus­kal Herria? Bote­re-egi­tu­rak zehaz­tu gabe uzten dituz­te, hau da, esta­tu oku­patzai­leak eta era­gi­le kola­bo­ra­zio­nis­tak ape­nas ager­tzen dira tes­tue­tan, edo ez dira aipatzen. Ez dute gizar­te-kla­seei buruz­ko zehaz­ta­pe­nik egi­ten, ez eta, euren interes anta­go­ni­koei buruz­ko­rik ere, hau da, goi-bur­ge­sia fran­ko-espai­nia­rra, eskual­de­ko bur­ge­sia ertai­nak eta bur­ge­sia ertain auto­no­mis­tak, bur­ge­sia txi­ki pobre­tuak eta herri lan­gi­le zapal­dua. Ez dute herri lan­gi­lea­ren kon­ple­xu­ta­su­na­ri buruz­ko zehaz­ta­pe­nik egi­ten, pro­gra­ma zehaz­tu­ga­be bat gau­zatze­ko gai den sub­jek­tu kolek­ti­boa izanik.
Ez dute inola­ko elka­rre­kin­tza­rik ezar­tzen hel­bu­ru his­to­ri­koen, horiek lor­tze­ko estra­te­gia­ren eta estra­te­gia gau­zatze­ko tak­ti­ken artean, hau da, logi­ka his­to­ri­ko­rik ez dago. Ez da garatzen sozia­lis­mo eta nazio-inde­pen­den­tzia­ren arte­ko dia­lek­ti­ka, are gaiz­kia­go, «sozia­lis­mo» hitza ape­nas ager­tzen da.

Hala­ko omi­sioak egi­tea uler­tze­ko modu­ko kon­tua dela esan­go da, ezker aber­tza­le kla­si­koak ezin bai­te­za­ke estra­te­gia erra­di­kal bat inpo­sa­tu gai­ne­ra­ko indar erre­for­mis­tei, haie­kin «alian­tza estra­te­gi­koa» eza­rri­ta bai­tu. Aitza­kia hori argu­dio ego­kia izan­go litza­te­ke, bal­din eta ezker aber­tza­le his­to­ri­koak une hone­tan estra­te­gia iraul­tzai­lea izan­go balu, jen­dau­rrean jaki­te­ra eman­go balu, hari buruz­ko azal­pe­nak eman­go bali­tu mili­tan­tzia han­dia­ren aurrean eta neu­rri tak­ti­koe­tan gor­puz­tu­ko balu. Etor­ki­zu­na­ri begi­ra­ko ikus­pe­gi hori edu­ki­ko balu, alia­tu jakin batzue­kin aldi­be­re­ko poli­ti­ka era­bil leza­ke… «leu­na­goa», erra­di­kal­ta­sun-mai­la txi­kia­go­koa, etsen­plua­ren bidez, herri-sek­to­re zalan­tza­tiak eta naha­siak era­ka­rri eta ira­baz­tea­rren, neu­rri erra­di­ka­la­goak eta akti­boa­goak gara­tu behar dire­la fro­ga­tuz. Era berean, poli­ti­ka tak­ti­koa uda­le­tan, aldun­die­tan eta aba­rre­tan, mili­tan­tziak bere­ga­na­tu­ri­ko estra­te­giak jus­ti­fi­katzen due­na. Apli­katze-auto­no­mia duen poli­ti­ka tak­ti­koa, bai­na, azken batean, ezke­rra­ren estra­te­gia oro­ko­rra­ren menpekoa.

Ala­bai­na, ez dago horre­la­ko estrategiarik.
Zehaz­kia­go: zer da estra­te­gia bat gaur egun­go Eus­kal Herrian? Bada, ikus­mol­de teo­ri­koa, epe ertai­nean eta luzean, prak­ti­ka­ra ego­kitzea da, gure herria­ren egi­tu­raz­ko kon­trae­sa­nei buruz­ko azter­lan zorrotza egin ondo­ren, eten­ga­be (bir)landu beha­rre­ko lan­ke­ta teo­ri­koa eta, sis­te­ma kapi­ta­lis­ta­ren garran­tziz­ko alda­ke­ten aurrean, berraz­ter­tua izan behar due­na. Esku­ra­ga­rri dau­den doku­men­tuak ain­tzat iza­nik, ezker aber­tza­leak ez dau­ka ikus­mol­de teo­ri­ko-estra­te­gi­ko­rik, zei­ne­tan bereha­la­ko tak­ti­kak hel­bu­ru his­to­ri­ko bate­ra­ezi­ne­kin lotzen dituen. Aurre­ko «ezta­bai­dan» onar­tu­ri­ko ildoan ez dago estra­te­gia teo­ri­ko-poli­ti­ko­rik, ira­ga­na­ri uko egi­te­ko tesi hutsak bai­zik, inola­ko oina­rri teo­ri­ko eta his­to­ri­ko­rik gabe­koak, eta oina­rri neo­kan­tia­rrak dituz­ten prin­tzi­pio erre­for­mis­ten dekla­ra­zioak, eufo­ria barre-era­gi­lea sor­tuz espai­niar eta fran­tses esta­tue­tan, eta nahas­ke­ta min­ga­rria aber­tza­leen mili­tan­tzia iraul­tzai­lea­ren barnean.

Ezi­nez­koa da estra­te­gia teo­ri­ko-poli­ti­koa garatzea goi­ko lerroe­tan azal­du­ta­ko egia­ren teo­ria kon­tuan har­tu gabe, beraz, hala­beha­rrez, kas­ta inte­lek­tual eta aka­de­mi­koa­ren eta aban­goar­dia­ko alder­di iraul­tzai­lea­ren arte­ko erla­zioen ara­zo­ra itzu­la­raz­ten gai­tu. Bal­din eta aban­goar­dia­ko alder­di iraul­tzai­le­rik ez bale­go, edo ahul­du­rik nahiz mutu­tu­rik izan­go balitz, inte­lek­tua­lis­mo pro­gre, posi­ti­bis­ta eta post­mo­der­noa­ri atxi­ki­ta­ko joe­ra erre­for­mis­tak inpo­sa­tu egi­ten dira. Ikus ditza­gun adi­bi­de pare bat: alde bate­tik, udal-kan­pai­na­ren zehaz­ta­su­nen ingu­ru­ko ezta­bai­dan par­te har­tze­ko EH Bil­du­ren jen­dau­rre­ko deial­dia «hiri­tar­ta­su­na­ren» barruan kokatzen da, nazio- eta kla­se-aska­pe­ne­ra­ko borro­ka estal­tzen duen topi­ko bur­ge­sa dugu hori, eta lehen pau­soa da, ondo­ren uko egi­te­ko; bes­te­tik, EH Bil­du­ko indar sozial­de­mo­kra­te­ta­ko ordez­ka­ri baten adie­raz­pe­ne­tan (Pode­mos) Ahal Dugu-rekin akor­dio bat edo bes­te gau­zatze­ko auke­ra plan­te­atzen zen, horrek gal­de­ra era­ba­ki­ga­rri­ra itzu­la­raz­ten gai­tu: ba ote dago kolek­ti­bo erre­for­mis­te­kin akor­dio tak­ti­koak inte­gratzen dituen estra­te­gia teo­ri­ko-poli­ti­ko­rik? Horra hor Ahal Dugu: Sor­tu­ko mili­tan­tzia­ren zati­rik han­die­nak akor­dio tak­ti­koak gau­zatze­ko auke­ra dagoe­la jakin zuen pren­tsa­ren bitar­tez, nahiz eta Sor­tu eratze­ko ezta­bai­da­ren oina­rri estra­te­gi­ko eta teo­ri­ko­rik ez egon, ia bi urtez argi­ta­ra­tu gabe izan ondoren.

Azken finean, ezker aber­tza­le his­to­ri­koak ez dau­ka, ofi­zial­ki erre­for­mis­tak diren era­kun­de eta tal­dee­ki­ko alian­tza tak­ti­koak gau­zatzea ahal­bi­de­ratzen duen ikus­mol­de teo­ri­ko-estra­te­gi­ko­rik, kasu­ra­ko, EA, Ara­lar eta Alter­na­ti­ba, batez ere, kri­si sis­te­ma­ti­ko­ko une his­to­ri­ko hone­tan, ika­ra­ga­rri larria mun­du osoan eta lehen­dik inoiz iku­si ez dena. Hona­ko tes­tu honen ikus­pun­tua­ren ara­be­ra, aipa­tu estra­te­gia iraul­tzai­lea sor­tze­ko, ezta­bai­da­gai izan behar diren pre­miaz­ko gutxie­ne­ko pun­tuak ez dira jasotzen goi­ko lerroe­ta­ko doku­men­tue­tan, era onu­ra­ga­rrian esan­da, hona­ko hauek ditugu:

Lehe­nik, gaur egun­go mun­du­ko kapi­ta­lis­moa­ren, bere fun­tsez­ko kon­trae­sa­nen eta ager­tzear nahiz ezku­tu­ko kon­trae­sa­nen area­gotzea­ren zehaz­ta­pe­na egi­tea. Biga­rre­nik, zehaz­tea nola gau­zatzen den oraintxe kapi­ta­lis­mo mota hori Eus­kal Herrian eta eus­kal era­ke­ta eko­no­mi­ko eta sozia­lean. Hiru­ga­rre­nik, nore­na den Eus­kal Herria eta zein kla­se sozial den bera­ren jabea zehaz­tea, ale­gia, ekoiz­pen-inda­rren jabetza­ren kon­tua xehatzea.
Lau­ga­rre­nik, bote­rea­ren, esta­tu oku­patzai­leen eta era­gi­le kola­bo­ra­zio­nis­ten egi­tu­ra­ke­ta­ren zehaz­ta­pe­na egi­tea. Bos­ga­rre­nik, kla­se sozial anta­go­ni­koen, goi-bur­ge­sia fran­ko-espai­nia­rra­ren, eskual­de­ko bur­ge­sia ertai­nen nahiz bur­ge­sia ertain auto­no­mis­ten, bur­ge­sia txi­kien, herri lan­gi­lea­ren eta lan­gi­le­ria­ren zehaz­ta­pe­na egi­tea. Sei­ga­rre­nik, herri lan­gi­lea­ren eta gure­kin bat egin behar duten sek­to­re ez-pro­le­ta­rioen kon­ple­xu­ta­su­na­ren zehaz­ta­pe­na egitea.
Zaz­pi­ga­rre­nik, hel­bu­ru his­to­ri­koak eta tak­ti­ka zehatzak lotzen dituen estra­te­gia­ren zehaz­ta­pe­na egi­tea. Zor­tzi­ga­rre­nik, sozia­lis­moa­ren eta nazio-inde­pen­den­tzia­ren arte­ko dia­lek­ti­ka­ren gara­pe­na egi­tea, eta sozia­lis­mo inde­pen­den­tis­ta­ren oina­rriz­koa­ren xeha­pe­na egi­tea. Bede­ratzi­ga­rre­nik, inde­pen­den­tis­mo sozia­lis­ta­ren estra­te­gia inter­na­zio­na­lis­ta­ren zehaz­ta­pe­na egi­tea. Azke­nez, hamar­ga­rre­nik, aurre­ti­ko bede­ratzi pun­tuak garatze­ko beha­rrez­ko den aban­goar­dia­ko anto­la­ke­ta-mol­dea­ren zehaz­ta­pe­na egitea.

Egia beti iraul­tzai­lea da, hamar pun­tu horien bar­ne­ra sar­tzen dela­ko, ikus­pe­gi teo­ri­ko-estra­te­gi­koan labur­bil­tzen ditue­la­ko eta egu­ne­ro­ko prak­ti­ka­ra era­ma­ten due­la­ko mili­tan­te komu­nis­tez osa­tu­ri­ko era­kun­de baten bidez –horre­xe­ga­tik, inde­pen­den­tis­tak dire­nak- dituz­ten gai­ta­sun eti­ko eta poli­ti­koak, pres­ta­kun­tza teo­ri­koa, espi­ri­tu kri­ti­koa eta eus­kal, nazio- edo kla­se-auto­kon­tzien­tzia dire­la eta, per­tso­na­rik tre­ba­tue­nen artean auke­ra­tuak direnak.

Pre­mia larri horiek zehaz­tu gabe ezker aber­tza­le his­to­ri­koak den­bo­ra alfe­rrik gal­tzen duen bitar­tean, inpe­ria­lis­mo fran­ko-espai­nia­rrak nahi­koa den­bo­ra eta eki­men edu­ki­ko ditu esku­ra bere estra­te­giak ezar­tze alde­ra, beti ere, Eus­kal Herrian koka­tu­rik dau­den bur­ge­sien lagun­tza zuzen edo zeharkakoarekin.

Petri Reka­ba­rren

2014ko abuz­tua­ren 14an


Cas­te­llano

Grams­ci tomó de R. Rolland el apo­teg­ma de que «la ver­dad siem­pre es revo­lu­cio­na­ria». Con esta fra­se se nos pre­sen­tan, cuan­to menos, tres deba­tes fun­da­men­ta­les: uno, ¿qué es la ver­dad?; otro, ¿por qué siem­pre es revo­lu­cio­na­ria?; y, por últi­mo, ¿qué impor­tan­cia tie­ne esta refle­xión en las actua­les con­di­cio­nes? Hemos defi­ni­do como apo­teg­ma a esta fra­se, cuan­do en reali­dad es más que eso, es un prin­ci­pio ele­men­tal de la teo­ría mar­xis­ta del cono­ci­mien­to, y de su éti­ca inhe­ren­te. R. Rolland fue pre­mio Nobel de lite­ra­tu­ra en 1915, ini­cial­men­te influen­cia­do por Nietz­sche avan­zó pron­to a un socia­lis­mo demo­crá­ti­co y paci­fis­ta que no le impi­dió reco­no­cer la impor­tan­cia de la revo­lu­ción bol­che­vi­que de 1917. Sin entrar aho­ra en el deba­te sobre la éti­ca neo­kan­tia­na de R. Rolland y de su roman­ti­cis­mo de cla­se rica, sí hay que decir que su fra­se da en el cen­tro del pro­ble­ma de la verdad.

Pro­ble­ma siem­pre deci­si­vo, pero más aho­ra mis­mo en Eus­kal Herria, en don­de está cos­tan­do mucho vol­ver a recu­pe­rar la anta­ño poten­te prác­ti­ca colec­ti­va de pro­duc­ción de ver­dad, mien­tras que toda­vía resis­te y en cier­tos nive­les inclu­so se for­ta­le­ce la nor­ma­li­za­ción ideo­ló­gi­ca, es decir, la acep­ta­ción acrí­ti­ca de com­po­nen­tes de la ideo­lo­gía bur­gue­sa recha­za­dos explí­ci­ta­men­te has­ta no hace mucho. Como vere­mos, en sec­to­res de la izquier­da aber­tza­le clá­si­ca, his­tó­ri­ca, ha pene­tra­do des­de hace un tiem­po una de las tres for­mas habi­tua­les de no pro­du­cir ver­dad, sien­do las otras dos sen­das corrien­tes gene­ra­les de la ideo­lo­gía bur­gue­sa en cuan­to tal: la abier­ta­men­te reac­cio­na­ria y la supues­ta­men­te pro­gre­sis­ta, pero en su esen­cia últi­ma, ver­dad e ideo­lo­gía son opues­tas. Empe­ce­mos des­de el principio.

¿Por qué la ver­dad es un pro­ble­ma? Por­que nos des­cu­bre sin tapu­jos, cru­da­men­te, lo radi­cal de las cosas. Lenin dijo una vez que hay que ser tan radi­cal como radi­cal es la reali­dad. O dicho de otro modo, para supe­rar la explo­ta­ción hay que cono­cer­la, o sin teo­ría revo­lu­cio­na­ria no hay prác­ti­ca revo­lu­cio­na­ria. El con­cep­to de ver­dad es cru­cial tan­to en su face­ta de nece­si­dad de la ver­dad, como en la de la ver­dad como pra­xis revo­lu­cio­na­ria. Dicho muy esen­cial­men­te, la ver­dad es la con­cor­dan­cia entre la mate­ria en cam­bio y la acción huma­na, o si se quie­re, es el refle­jo lo más exac­to posi­ble de las con­tra­dic­cio­nes de lo real en el pen­sa­mien­to, refle­jo que median­te la acción no solo trans­for­ma lo real sino que, sobre todo, crea, cons­tru­ye, pro­du­ce otras cosas reales que antes no exis­tían y que son cosas ver­da­de­ras. La ver­dad siem­pre es con­cre­ta y obje­ti­va por­que rela­cio­na dia­léc­ti­ca­men­te lo abso­lu­to con lo rela­ti­vo. Es por esto que la ver­dad es la liber­tad en pro­ce­so de sí mis­ma, la liber­tad como supera­ción cons­cien­te de la nece­si­dad y de la opre­sión. Dado que el méto­do cien­tí­fi­co-crí­ti­co de pen­sa­mien­to es una fuer­za revo­lu­cio­na­ria que cho­ca con el dog­ma y la sumi­sión, por eso mis­mo tam­bién lo es la ver­dad que sur­ge de ese método.

Con­tra esta teo­ría de la ver­dad, la mar­xis­ta, se opo­nen las múl­ti­ples corrien­tes de la ideo­lo­gía bur­gue­sa que aquí pode­mos divi­dir en dos gran­des blo­ques: uno, el más reac­cio­na­rio que no vamos a desa­rro­llar aho­ra; y, otro, el «pro­gre­sis­ta». De una u otra for­ma, ambos supri­men o nie­gan el cri­te­rio bási­co de que la ver­dad pue­de cono­cer y trans­for­mar lo real. Habla­mos de ideo­lo­gía bur­gue­sa, no de méto­do de pen­sa­mien­to cien­tí­fi­co apli­ca­do con­tra­dic­to­ria y muy limi­ta­da­men­te por la tec­no­cien­cia como fuer­za pro­duc­ti­va inser­ta en el capi­tal cons­tan­te y vital para lograr la máxi­ma pro­duc­ti­vi­dad posi­ble de la explo­ta­ción de la fuer­za de tra­ba­jo. El cho­que entre el poten­cial libe­ra­dor del pen­sa­mien­to racio­nal y la ideo­lo­gía mer­can­ti­lis­ta del máxi­mo bene­fi­cio en el menor tiem­po posi­ble y sin repa­rar en los desas­tres pos­te­rio­res, este cho­que lo sufri­mos ya en todas las face­tas de nues­tra malvivencia.

La ver­sión «pro­gre­sis­ta» de la ideo­lo­gía bur­gue­sa nos bom­bar­dea con tópi­cos como el de que exis­ten tan­tas «ver­da­des» como «reali­da­des dife­ren­tes», ya que «todo depen­de del color del cris­tal con que se mira», lo que uni­do al «fin de la his­to­ria» y de los «gran­des rela­tos», al fin de la «visión tota­li­zan­te» del mate­ria­lis­mo his­tó­ri­co como con­se­cuen­cia del «fra­ca­so del comu­nis­mo», debi­do a esto, «es sabi­do» que la «socie­dad plu­ral» está mul­ti­di­vi­di­da, frag­men­ta­da y dis­per­sa, lo que requie­re y a la vez gene­ra múl­ti­ples cono­ci­mien­tos dis­per­sos y frag­men­ta­rios rela­cio­na­dos «fron­te­ri­za­men­te» con «dis­cur­sos y mira­das trans­ver­sa­les». De aquí se des­pren­de que al no exis­tir una tota­li­dad obje­ti­va estruc­tu­ra­da sobre bases con uni­dad esen­cial pre­ña­da de con­tra­dic­cio­nes inter­nas que se expre­san en múl­ti­ples for­mas exter­nas pero cohe­ren­tes con su base uni­ta­ria, o si se quie­re, al no ser váli­dos los con­cep­tos de modo de pro­duc­ción y de for­ma­ción eco­nó­mi­co-social, enton­ces ocu­rre que vivi­mos en un cali­dos­co­pio mul­ti­co­lor e infor­me en el que flo­tan a la deri­va de mane­ra incohe­ren­te tan­tas «reali­da­des» como se desee enu­me­rar. La con­clu­sión polí­ti­ca es cla­ra: la teo­ría ya no tie­ne fun­ción algu­na, o si la tie­ne es míni­ma, por­que se tra­ta de hacer men­sa­jes amplios, gene­ra­les, con poca con­cre­ción para que pue­dan atraer e incluir a cuan­tos «suje­tos» pudie­sen existir.

El papel de la cas­ta inte­lec­tual es muy impor­tan­te en el (re)surgimiento de estas tesis, pero aún es más impor­tan­te el de las direc­cio­nes polí­ti­cas, aun­que a veces es muy difí­cil sepa­rar­las total­men­te por los estre­chos lazos que lle­gan a esta­ble­cer en la polí­ti­ca refor­mis­ta. Dicho a gran­des ras­gos, las direc­cio­nes polí­ti­cas que deri­van al refor­mis­mo nece­si­tan de un sus­ten­to ideo­ló­gi­co pre­ci­so que relle­ne los vacíos deja­dos por la ver­dad teó­ri­ca en retro­ce­so: la cas­ta inte­lec­tual es la más apta para esa tarea. Por un lado, al ir des­apa­re­cien­do el ries­go repre­si­vo su suel­do y su cali­dad de vida van que­dan­do ase­gu­ra­das, lo que es muy impor­tan­te para esta gen­te. Por otro lado, al ser acep­ta­dos e inclu­so lla­ma­dos por las direc­cio­nes polí­ti­cas que antes les cri­ti­ca­ban por su refor­mis­mo, se ven recon­for­ta­dos en su nar­ci­sis­mo. Por últi­mo, lo ante­rior ace­le­ra el pro­ce­so de acep­ta­ción por par­te de la indus­tria polí­ti­co-cul­tu­ral bur­gue­sa, que antes los nin­gu­nea­ba y que aho­ra pue­de lla­mar­los al «altar de la demo­cra­cia»: la tele­vi­sión y la pren­sa. Se pro­du­ce así una sim­bio­sis entre las direc­cio­nes polí­ti­cas que giran al refor­mis­mo y la inte­lec­tua­li­dad refor­mis­ta que mejo­ra sus con­di­cio­nes salariales.

Las izquier­das vie­nen deba­tien­do la natu­ral pro­pen­sión de los inte­lec­tua­les al refor­mis­mo des­de media­dos del siglo XIX: es una ten­den­cia lógi­ca que se refuer­za en las fases de retro­ce­so y derro­ta de la lucha revo­lu­cio­na­ria, pero que pue­de girar rela­ti­va­men­te a la izquier­da en las fases de ascen­so. La coop­ta­ción de las men­tes poten­cial­men­te más capa­ci­ta­das fue un méto­do de la Igle­sia duran­te la Edad Media, tal como afir­mó Marx. Lue­go, el capi­ta­lis­mo desa­rro­lló meca­nis­mos mucho más efec­ti­vos ‑entre ellos el cul­to des­ca­ra­do al nar­ci­sis­mo indi­vi­dua­lis­ta depen­dien­te del dine­ro y cen­tra­do en la supues­ta supe­rio­ri­dad del tra­ba­jo inte­lec­tual sobre el físico‑, en la domes­ti­ca­ción de la espe­cie huma­na. La indus­tria cul­tu­ral es uno de los medios de inte­gra­ción más efi­ca­ces, uni­da a la indus­tria del espec­tácu­lo y al apa­ra­to aca­dé­mi­co y universitario.

La mer­can­ti­li­za­ción del saber inhe­ren­te al capi­ta­lis­mo se incre­men­ta en algu­nas nacio­nes opri­mi­das, como en Eus­kal Herria, por otras dos razo­nes: una, por­que las bur­gue­sías regio­na­lis­tas y auto­no­mis­tas están muy intere­sa­das y nece­si­ta­das, en legi­ti­mar sus diver­sos pro­yec­tos socio­po­lí­ti­cos para lo que recu­rren a la asa­la­ri­za­ción de inte­lec­tua­les direc­ta o indi­rec­ta, vía ayu­das pri­va­das, empre­sa­ria­les y sub­ven­cio­nes públi­cas, y a la com­pra de polí­ti­cos exre­vo­lu­cio­na­rios; y otra, por­que los Esta­dos ocu­pan­tes tam­bién sufren la mis­ma nece­si­dad, sobre todo cuan­do su lar­ga gue­rra cul­tu­ral con­tra la iden­ti­dad vas­ca cho­ca una y otra vez con la cua­li­ta­ti­va dife­ren­cia lin­güís­ti­ca y con una deci­di­da estra­te­gia popu­lar de (re)construcción de la iden­ti­dad colec­ti­va en base a sus com­po­nen­tes comu­ni­ta­rios y pro­gre­sis­tas inter­nos. Los Esta­dos ocu­pan­tes recu­rren a diver­sos tipos de cola­bo­ra­cio­nis­tas inte­lec­tua­les según sus nece­si­da­des tác­ti­cas y/​o estra­té­gi­cas, prác­ti­ca que no pode­mos estu­diar ahora.

Ade­más de la asa­la­ri­za­ción de los inte­lec­tua­les el sis­te­ma bur­gués inte­gra a bue­na par­te de las direc­cio­nes polí­ti­cas «pro­gre­sis­tas» median­te méto­dos espe­cí­fi­cos ‑ano­di­na «nor­ma­li­dad social», ruti­na par­la­men­ta­ria e ins­ti­tu­cio­nal, coop­ta­ción, corrup­ción y nepo­tis­mo, fic­ción demo­crá­ti­ca que ocul­ta la reali­dad de la explo­ta­ción, sen­sa­ción de ago­ta­mien­to de la vía revo­lu­cio­na­ria tras años de lucha que apa­ren­te­men­te no ha logra­do nada cua­li­ta­ti­vo, efec­tos des­mo­ra­li­za­do­res y ate­mo­ri­zan­tes de la repre­sión sos­te­ni­da, selec­ti­va y gene­ra­li­za­da, etcétera‑, de mane­ra que, con el tiem­po, va gene­ra­li­zán­do­se un «cli­ma de nor­ma­li­dad» que refuer­za al poder. Hemos ana­li­za­do en otros tex­tos -¿Qué pue­de apor­tar­nos el «¿Qué hacer?» de Lenin?; Lenin, Txa­bi, Arga­la, la actua­li­dad del V Bil­tzar, y ¿Acep­ta EH Bil­du la repre­sión «pro­por­cio­na­da»?- las espe­cia­les con­di­cio­nes vas­cas que expli­can por qué se ha ralen­ti­za­do mucho la pro­duc­ción de ver­dad por par­te del inde­pen­den­tis­mo socia­lis­ta, estan­cán­do­se total­men­te inclu­so en deter­mi­na­das áreas suyas. La situa­ción empeo­ra cuan­do pasa­mos de la izquier­da aber­tza­le his­tó­ri­ca a la alian­za for­ma­da con el sobe­ra­nis­mo refor­mis­ta de EH Bil­du y Amaiur.

Debe­mos par­tir de aquí para com­pren­der el retro­ce­so de la capa­ci­dad de pro­du­cir ver­dad que se está pade­cien­do en el blo­que sobe­ra­nis­ta e inde­pen­den­tis­ta vas­co. Para acla­rar lo que sigue, debe­mos pre­gun­tar­nos ¿qué es pro­duc­ción de ver­dad? Es man­te­ner el enri­que­ci­mien­to teó­ri­co al mis­mo rit­mo que el movi­mien­to de las con­tra­dic­cio­nes socia­les. Si lo real se mue­ve, el pen­sa­mien­to ha de mover­se a la velo­ci­dad de lo real, y si lo real es con­tra­dic­to­rio, el pen­sa­mien­to ha de ser la con­cien­cia crí­ti­ca de esa con­tra­dic­ción. Dicho en nega­ti­vo: la teo­ría se para­li­za y deja de pro­du­cir ver­dad cuan­do se anqui­lo­sa por­que, por el con­tra­rio, nun­ca se detie­ne el movi­mien­to de las con­tra­dic­cio­nes reales, avan­ce que anu­la la ver­dad está­ti­ca deve­ni­da en dog­ma inser­vi­ble. Lo real se mue­ve, el pen­sa­mien­to se estan­ca: la dis­tan­cia entre uno y otro aumen­ta, y ese vacío cre­cien­te entre la reali­dad nue­va y la vie­ja teo­ría es lle­na­do por ofer­tas ideo­ló­gi­cas de la cla­se domi­nan­te que van des­de un refor­mis­mo abier­to y radi­cal, en apa­rien­cia, has­ta el más dimi­nu­to blo­que pétreo de auto­ri­ta­ris­mo compacto.
Hemos dicho antes que, vis­tos en su esen­cia bási­ca, ver­dad e ideo­lo­gía son anta­gó­ni­cas. Aho­ra deci­mos que cuan­do la teo­ría revo­lu­cio­na­ria, la ver­dad crí­ti­ca que des­cu­bre las con­tra­dic­cio­nes irre­so­lu­bles del capi­ta­lis­mo, no cum­ple su tarea, enton­ces la ideo­lo­gía ter­mi­na ocu­pan­do su sitio.

Si lee­mos los más recien­tes docu­men­tos ofi­cia­les del blo­que sobe­ra­nis­ta-inde­pen­den­tis­ta vemos que se carac­te­ri­zan por la ausen­cia, o en todo caso por la extre­ma debi­li­dad, de un desa­rro­llo teó­ri­co y con­cep­tual sis­te­má­ti­co: Car­ta de Dere­chos Socia­les de Eus­kal Herria; EH Bil­du: 150 medi­das para hacer fren­te al paro y a la pobrez; Mani­fies­to de la can­di­da­tu­ra para las Elec­cio­nes al Par­la­men­to Euro­peo: Los Pue­blos Deci­den; y Eus­kal Herria Bidean. Hemos exclui­do de este lis­ta­do una exten­sa lis­ta de entre­vis­tas, artícu­los y opi­nio­nes per­so­na­les, algu­nas edi­ta­das en for­ma de libri­tos amplia­men­te pro­mo­cio­na­dos, que siguen la mis­ma tóni­ca, inclui­da la dema­go­gia sobre una espe­cie de «sobe­ra­nis­mo empre­sa­rial» o las estram­bó­ti­cas diva­ga­cio­nes de un repre­sen­tan­te del Esta­do: Egi­gu­ren. Tam­bién exclui­mos los con­te­ni­dos de otros medios de pren­sa, y del por­tal elec­tró­ni­co de Sor­tu, pero no los docu­men­tos recien­te­men­te pre­sen­ta­dos para «deba­te» sobre la estruc­tu­ra­ción de EH Bil­du, sobre la fun­cio­nes de Sor­tu y sobre las pró­xi­mas elec­cio­nes muni­ci­pa­les y fora­les. Entre­co­mi­lla­mos lo de «deba­te» por­que sus resul­ta­dos fun­da­men­ta­les ya han sido ade­lan­ta­dos en Gara el pasa­do 27 de julio de 2014 en el artícu­lo «Nes­sun dorma!».

Obvian­do las muy esca­sas dife­ren­cias de matiz que algu­nas veces apa­re­cen en estos tex­tos y opi­nio­nes amplia­men­te difun­di­das y que ape­nas se enfren­tan a la crí­ti­ca teó­ri­ca, sí pode­mos extraer de ellos las siguien­tes ausen­cias fun­da­men­ta­les: no se sus­ten­tan en una defi­ni­ción del capi­ta­lis­mo mun­dial, es decir, no apa­re­ce en ellos una míni­ma refe­ren­cia radi­cal al modo de pro­duc­ción capi­ta­lis­ta como modo obje­ti­va­men­te estruc­tu­ran­te de la reali­dad y de la for­ma­ción eco­nó­mi­co-social vas­ca, o Eus­kal Herria a comien­zos del siglo XXI. No entran al pro­ble­ma cru­cial de la pro­pie­dad pri­va­da de las fuer­zas pro­duc­ti­vas, es decir, huyen de la pre­gun­ta que alien­ta al inde­pen­den­tis­mo socia­lis­ta: ¿de quién es Eus­kal Herria? No defi­nen las estruc­tu­ras de poder, es decir, los Esta­dos ocu­pan­tes y sus agen­tes cola­bo­ra­cio­nis­tas ape­nas apa­re­cen en los tex­tos, o están ausen­tes. No defi­nen las cla­ses socia­les y sus intere­ses anta­gó­ni­cos, es decir, gran bur­gue­sía fran­co-espa­ño­la, media­nas bur­gue­sías regio­na­lis­tas y auto­no­mis­tas, peque­ñas bur­gue­sías empo­bre­ci­das, y pue­blo tra­ba­ja­dor macha­ca­do. No defi­nen la com­ple­ji­dad del pue­blo tra­ba­ja­dor, el suje­to colec­ti­vo que pue­de mate­ria­li­zar un pro­gra­ma vago. No esta­ble­cen nin­gu­na inter­ac­ción entre los obje­ti­vos his­tó­ri­cos, la estra­te­gia des­ti­na­da a con­se­guir­los, y las tác­ti­cas median­te las que se mate­ria­li­za esa estra­te­gia, es decir, no hay lógi­ca his­tó­ri­ca. No se desa­rro­lla la dia­léc­ti­ca entre el socia­lis­mo y la inde­pen­den­cia nacio­nal, peor, el tér­mino «socia­lis­mo» ape­nas aparece.

Se dirá que tales ausen­cias son com­pren­si­bles por­que la izquier­da aber­tza­le clá­si­ca no pue­de impo­ner una estra­te­gia radi­cal al res­to de fuer­zas refor­mis­tas con las que ha esta­ble­ci­do una «alian­za estra­té­gi­ca». Esta excu­sa sería un argu­men­to si la izquier­da aber­tza­le his­tó­ri­ca tuvie­ra una estra­te­gia revo­lu­cio­na­ria en el pre­sen­te, la hicie­ra públi­ca, la expli­ca­se entre su amplia mili­tan­cia y si la con­cre­ta­se en medi­das tác­ti­cas. Si dis­pu­sie­ra de esta visión en pers­pec­ti­va enton­ces sí podría apli­car con cier­tos alia­dos otra polí­ti­ca simul­tá­nea más «sua­ve», menos radi­cal para atraer con el ejem­plo sec­to­res popu­la­res inde­ci­sos, con­fu­sos, ganán­do­los con el ejem­plo y demos­trán­do­les que hay que avan­zar en medi­das más radi­ca­les y acti­vas. Una polí­ti­ca tác­ti­ca en ayun­ta­mien­tos, dipu­tacio­nes, etcé­te­ra, que estu­vie­se jus­ti­fi­ca­da por la estra­te­gia asu­mi­da por la mili­tan­cia. Una polí­ti­ca tác­ti­ca con auto­no­mía de apli­ca­ción aun­que supe­di­ta­da en últi­ma ins­tan­cia a la estra­te­gia gene­ral de la izquierda.

Pero no exis­te tal estra­te­gia. Más con­cre­ta­men­te: ¿qué es una estra­te­gia en la Eus­kal Herria actual? Es la plas­ma­ción prác­ti­ca a medio y lar­go pla­zo de la con­cep­ción teó­ri­ca ela­bo­ra­da tras un estu­dio rigu­ro­so de las con­tra­dic­cio­nes que estruc­tu­ran a nues­tro pue­blo, ela­bo­ra­ción teó­ri­ca que debe estar en per­ma­nen­te (re)elaboración, y que debe ser revi­sa­da siem­pre que se pro­duz­can cam­bios impor­tan­tes en el sis­te­ma capi­ta­lis­ta. Con­si­de­ran­do los docu­men­tos dis­po­ni­bles, la izquier­da aber­tza­le care­ce de esta con­cep­ción teó­ri­co-estra­té­gi­ca que engar­za las tác­ti­cas inme­dia­tas con los obje­ti­vos his­tó­ri­cos irreconciliables.
La línea deci­di­da en el «deba­te» pasa­do no es una estra­te­gia teó­ri­co-polí­ti­ca sino meras tesis de renun­cia al pasa­do, que no tie­nen sus­ten­to teó­ri­co e his­tó­ri­co alguno, y unas decla­ra­cio­nes de prin­ci­pios refor­mis­tas con bases neo­kan­tia­nas cuyo úni­co efec­to es una hila­ran­te eufo­ria en los Esta­dos espa­ñol y fran­cés, y un dolo­ro­so des­con­cier­to en la mili­tan­cia revo­lu­cio­na­ria abertzale.

Desa­rro­llar una estra­te­gia teó­ri­co-polí­ti­ca es impo­si­ble sin el desa­rro­llo de la teo­ría de la ver­dad arri­ba expues­ta, lo que inevi­ta­ble­men­te nos devuel­ve al pro­ble­ma de las rela­cio­nes de la cas­ta inte­lec­tual y aca­dé­mi­ca con el par­ti­do revo­lu­cio­na­rio de van­guar­dia. Si este segun­do no exis­te, o está debi­li­ta­do o enmu­de­ci­do, enton­ces van impo­nién­do­se las ten­den­cias refor­mis­tas inhe­ren­tes al inte­lec­tua­lis­mo pro­gre, posi­ti­vis­ta y pos­mo­derno. Vea­mos dos ejem­plos: uno, el lla­ma­mien­to públi­co de EH Bil­du a par­ti­ci­par en el deba­te des­ti­na­do a con­cre­tar la cam­pa­ña muni­ci­pal se mue­ve den­tro del «ciu­da­da­nis­mo», tópi­co bur­gués que ocul­ta la lucha de libe­ra­ción nacio­nal de cla­se, pri­mer requi­si­to para su pos­te­rior nega­ción; y, otro, las decla­ra­cio­nes de un repre­sen­tan­te de una de las fuer­zas social­de­mó­cra­tas de EH Bil­du plan­tean­do la posi­bi­li­dad de acuer­dos con Ahal Dugu (Pode­mos), lo que nos devuel­ve a la cues­tión deci­si­va de la exis­ten­cia o no de una estra­te­gia teó­ri­co-polí­ti­ca que inte­gre los acuer­dos tác­ti­cos con colec­ti­vos refor­mis­tas como es Ahal Dugu: el grue­so de la mili­tan­cia de Sor­tu se ente­ra por la pren­sa de que son posi­bles acuer­dos tác­ti­cos, pero care­cien­do aún, como Sor­tu, de las bases estra­té­gi­cas y teó­ri­cas dis­cu­ti­das en el deba­te fun­da­cio­nal, que siguen sin ser publi­ca­das tras casi dos años transcurridos.

En defi­ni­ti­va, la izquier­da aber­tza­le his­tó­ri­ca care­ce de una con­cep­ción teó­ri­co-estra­té­gi­ca que dé cohe­ren­cia a las alian­zas tác­ti­cas con orga­ni­za­cio­nes y gru­pos ofi­cial­men­te refor­mis­tas, como EA, Ara­lar y Alter­na­ti­ba, pre­ci­sa­men­te en un momen­to his­tó­ri­co carac­te­ri­za­do por una cri­sis sis­té­mi­ca de una gra­ve­dad mun­dial nun­ca antes vis­ta. Des­de la pers­pec­ti­va de este tex­to, los pun­tos míni­mos nece­sa­rios y urgen­tes que deben ser deba­ti­dos para crear dicha estra­te­gia revo­lu­cio­na­ria son los que no apa­re­cen en los docu­men­tos cita­dos arri­ba, a saber y dicho de for­ma positiva:

Pri­me­ro: defi­nir el capi­ta­lis­mo mun­dial actual, sus con­tra­dic­cio­nes esen­cia­les y la agu­di­za­ción de otras que ante­rior­men­te esta­ban en cier­nes, laten­tes. Segun­do, defi­nir cómo ese capi­ta­lis­mo se mate­ria­li­za aho­ra mis­mo en Eus­kal Herria, en la for­ma­ción eco­nó­mi­co-social vas­ca. Ter­ce­ro, defi­nir de quién es Eus­kal Herria, a qué cla­se social per­te­ne­ce, o sea, pre­ci­sar la cues­tión de la pro­pie­dad de las fuer­zas pro­duc­ti­vas. Cuar­to, defi­nir las estruc­tu­ras de poder, los Esta­dos ocu­pan­tes y sus agen­tes cola­bo­ra­cio­nis­tas. Quin­to, defi­nir las cla­ses socia­les anta­gó­ni­cas, gran bur­gue­sía fran­co-espa­ño­la, media­nas bur­gue­sías regio­na­lis­tas y auto­no­mis­tas, peque­ñas bur­gue­sías, pue­blo tra­ba­ja­dor y cla­se obre­ra. Sex­to, defi­nir la com­ple­ji­dad del pue­blo tra­ba­ja­dor y los sec­to­res no pro­le­ta­rios con los que hay que aliar­se. Sép­ti­mo, defi­nir la estra­te­gia que engar­ce los obje­ti­vos his­tó­ri­cos con las tác­ti­cas con­cre­tas. Octa­vo, desa­rro­llar la dia­léc­ti­ca entre el socia­lis­mo y la inde­pen­den­cia nacio­nal y pre­ci­sar lo ele­men­tal del socia­lis­mo inde­pen­den­tis­ta. Noveno, defi­nir la estra­te­gia inter­na­cio­na­lis­ta del inde­pen­den­tis­mo socia­lis­ta. Y déci­mo, defi­nir la for­ma orga­ni­za­ti­va de van­guar­dia nece­sa­ria para desa­rro­llar los nue­ve pun­tos anteriores.

La ver­dad es siem­pre revo­lu­cio­na­ria por­que pene­tra en el inte­rior de estos diez pun­tos, los sin­te­ti­za en una visión teó­ri­co-estra­té­gi­ca y la lle­va a la prác­ti­ca dia­ria median­te una orga­ni­za­ción for­ma­da por mili­tan­tes comu­nis­tas ‑por ello mis­mo inde­pen­den­tis­tas- esco­gi­dos entre las mejo­res per­so­nas por sus cua­li­da­des éti­cas y polí­ti­cas, por su for­ma­ción teó­ri­ca, por su espí­ri­tu crí­ti­co y por su auto­con­cien­cia eus­kal­dun y nacio­nal de clase.

Mien­tras que la izquier­da aber­tza­le his­tó­ri­ca pier­da el tiem­po sin con­cre­tar estas nece­si­da­des impe­rio­sas, el impe­ria­lis­mo fran­co-espa­ñol dis­pon­drá del tiem­po y de la ini­cia­ti­va sufi­cien­te como apli­car sus estra­te­gias, siem­pre con el apo­yo direc­to o indi­rec­to de las diver­sas bur­gue­sías que resi­den en Eus­kal Herria.

Petri Reka­ba­rren

14 de agos­to de 2014

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on Facebook
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.