Ernai con­vo­ca una Mani­fes­ta­ción Nacio­nal el 3 de Mayo en Bilbo

Ernai con­vo­ca su pri­me­ra Mani­fes­tac­ción Nacio­nal para denun­ciar la pre­ca­rie­dad, el mode­lo hete­ro­pa­triar­cal y la mer­can­ti­li­za­ción del mode­lo educativo.

La cita será el 3 de mayo en el puen­te de Deus­to, que para Ernai, es un sím­bo­lo de la lucha obre­ra, el mis­mo lugar don­de hace 30 años los tra­ba­ja­do­res de los Asti­lle­ros de Eus­kal­du­na lle­va­ron a cabo una gran lucha por los dere­chos de la cla­se trabajadora.


Ernai, M3, Mani­fes­tak­zio­ra­ko deial­dia (Eus­ka­raz)

Eus­kal Herri­ko lan­gi­le borro­ka­ren ikur den zubi hone­tan bil­du gara gaur Maiatza­ren 3an Bilbon
anto­la­tu dugun mani­fes­tAK­ZIO­ra­ko deia luzatze­ko. Maiatza­ren 1aren tes­tuin­gu­ruan, ez dugu geure
alda­rria urte­ko egun baka­rre­ra mugatze­rik nahi, maiatzak 1a atzo, gaur, bihar eta ondo­ren datozen
egun guz­ti horie­tan izan behar dela­ko. Egun orok borro­ka egu­na behar due­la­ko izan sistema
zapal­tzai­le honek bere putzu ilu­nean mur­gil­tzen gai­tuen bitartean.

Buru­tak­zio Topa­ke­te­tan sis­te­ma­ri aurre egi­te­ko ideia eta espe­rien­tziak tru­ka­tu ditu­gu. Orain,
buru­tak­zion beza­la, guz­tiok elkar­tu eta prak­ti­ka­ren bidez sis­te­ma iraul­tzen jarraitze­ko unea da.
Otsai­lean aur­kez­tu genuen Dos­sie­rrean argi aza­le­raz­ten zen moduan, gaz­teok prekarietate
basa­tie­ne­ra kon­de­na­tuak gau­de egun inpo­sa­tua zai­gun sis­te­mak bere horre­tan jarrai­tu bitarte,
horregatik…

…Maiatza­ren 3an Ernai­ko gaz­teok gure lehen mani­fes­tak­zio nazio­na­la anto­la­tu dugu Bilbon,
ekin­tza eta alda­rria uztar­tu­ko dituen mobi­li­za­zioa. Ber­tan, gaz­teok pre­ka­rie­ta­te­ra, eredu
hete­ro­pa­triar­ka­le­ra eta hez­kun­tza ere­du mer­ka­ti­li­za­tu, eli­tis­ta eta inpo­sa­tu­ra kon­de­natzen gaituen
sis­te­ma larru­tu eta bes­te­la­ko ere­du baten erai­kun­tzan sakon­tze­ko batu­ko gara. Buru­ja­betza oinarri
duen bes­te­la­ko ere­du baten alde zehazki.

Horre­ga­tik bil­du gara hemen, Deus­tu­ko zubian, hain zuzen ere due­la 30 urte Astilleros
Eus­kal­du­na­ko lan­gi­leek euren esku­bi­deen alde egi­ni­ko borro­kal­dia eman zen tokian. Euskaldunako
bata­lla lan­gi­le mun­gi­men­duan eta bai­ta Eus­kal Herri­ko borro­kan ere­du­ga­rria izan da eta gazteok
egun bizi dugun egoe­ra pre­ka­rio eta zapal­kun­tzen aurrean erre­fe­ren­te historikoa.

Gure gura­so edo aiton amo­nek sis­te­ma­ren zapal­kun­tzen aurrean egin­da­ko borro­ka desagertarazten
utzi gabe, eta gaz­te lan­gi­le moduan dago­ki­gun memo­ria lana egi­nez, orain guri dago­ki­gu amesten
dugun herria­ren alde ekin eta zapal­tzen gai­tuen sis­te­ma honen aurrean parez pare jar­tzea. Gazteok
buru­ga­be nahi gai­tuz­te bai­na ezin die­gu txontxon­gi­loak bagi­na beza­la era­bil­tzen utzi; gaz­teok geure
era­ba­kien jabe izan behar dugu, geu­re bizien jabe, burujabe!

Beraz, maiatza­ren 3an, arratsal­de­ko 17.30etan, zubi­pe hone­tan ber­tan elkar­tu­ko gara, due­la 30 urte
gure aiton-amo­nek hasi­ta­ko borro­ka­ri segi­da ema­te­ko! Sis­te­ma larru­tu­ko dugu, eral­da­ke­ta gure
baitan!

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *