Eran­tzu­ki­zu­nez joka deza­gun- Borro­ka Garaia


Ez da ira­kur­le asko­ren­tzat nobe­da­dea izan­go azke­nen­go urtee­tan zehar ezker aber­tza­le­ko herri­tar bata­su­ne­tik zehaz­ki, ibil­bi­de dei­ga­rri eta kez­ka­ga­rri bat, hain­bat adie­raz­pen zein eki­men zehatze­tan gau­za­tu izan dena. Honek mili­tan­tzia­ren hain­bat sek­to­reen­gan, uler­te­zin­ta­su­ne­tik abia­tuz, hain­bat sen­tsa­zio eta joe­ra bul­tza­tu izan ditu, kasu­rik tamal­ga­rrie­ne­tan hain­ba­ten alde­gi­tea izan dela­rik.

Ezau­ga­rri esan­gu­ratsu ‑ezker aber­tza­lea­ren tra­di­zio his­to­ri­ko eta prin­tzi­pioei begi­ra­tu­ta- zein kez­ka­ga­rriak ditu ibil­bi­de honek. Lehen­bi­zi­koa, esa­te­ra­ko, zuzen­da­ritza poli­ti­ko bera zein ezker aber­tza­lea­ren kon­fi­gu­ra­zioa uler­tze­ko modua. Dei­ga­rria oso da, esa­te­ra­ko, herri­tar bata­su­na­ren zuzen­da­ritza­tik ezker aber­tza­lea­ren ezau­ga­rritzea­ri buruz­ko ikus­pe­gia.

Erre­for­ma poli­ti­koaz geroz­tik, ezker aber­tza­leak, ikus­pe­gi eta sek­to­re des­ber­di­nen arte­ko ore­ka lehe­netsi zuen. Era horre­tan, aska­pen pro­ze­sua osatzen zuten sek­to­re des­ber­di­nek bere burua ordez­ka­tu­rik zeu­ka­ten zuzen­da­ritza­tik abia­tuz, herri mai­la­ko mar­koe­ta­raino, ikus­pe­gi abe­ras­ta­sun horrek ezker aber­tza­lea­ri ore­ka eta ibil­bi­de kohe­ren­te eta herri­tar baten ber­mea supo­sa­tu zio­la­rik.

Ezau­ga­rritze horrek ezker aber­tza­lea­ri mugi­men­du izae­ra eman zion. Lan­gi­le mugi­men­dua, gaz­te mugi­men­dua, herri mugi­men­dua, alder­di iraul­tzai­lea, herri­tar bata­su­na… guz­tien arte­ko ore­kak ber­ma­tu zuen gaur egun arte eza­gutzen dugun ezker aber­tza­lea.

Garai berean alder­di baka­rra­ren zuzen­da­ritza­ren bai­ta­ko ere­dua disei­na­tu zue­nik ere izan zen. Haiei buruz PSEn eman deza­ke­te berri. Asi­mi­la­tu­ri­ko EEren ere­dua dugu.

Gaur egun­go herri­tar bata­su­na­ren zuzen­da­ritza­ren bai­ta­ko indar harre­ma­na­ren ondo­rioz, estra­te­gia alda­ke­ta soi­lik ez, eta izae­ran zein ezau­ga­rritzean ere alda­ke­tak iza­te­ko arris­ku errea­la dago. Herri­tar bata­su­na­ren bai­tan zuzen­da­ritza koka­tu eta gai­non­tze­ko herri espre­sioen pisua arin­tze­ko arris­kua inoiz baino indar han­dia­goz age­ri zai­gu. Urratsak ema­ten hasiak dira nora­bi­de horre­tan dagoe­ne­ko: lan­gi­le eta gaz­te mugi­men­duen auto­no­mia berez erres­pe­ta­tu egi­ten da, anto­la­kun­tza mar­koak ahal­bi­de­ra­tuz. Herri mugi­men­dua­ren auto­no­mia aldiz, uka­tu. Horre­la, herri mugi­men­du­ko kideen ikus­pe­gi pro­pioa­re­kin ekar­pe­na egi­te­ko auke­ra ukatze­ko, anto­la­ke­ta gale­raz­ten da, auke­ra baka­rra eskai­niaz: herri mugi­men­du­ko mili­tan­te oro alder­dia­ren dizi­pli­na­ren bai­tan kokatzea.

Herri mugi­men­dua­ren ingu­ru­ko “saretzea” Sor­tu­ren bai­tan anto­la­kun­tza­ri dago­kion ata­lean jasotzen du zehatz-mehatz ponen­tziak. Ez da beraz idatzi honen asma­ki­zu­na herri mugi­men­dua­ren dina­mi­za­zioa herri­tar bata­su­na­ren bai­tan kokatzea­ren ten­ta­zioa dagoe­la esa­tea.

Herri mugi­men­dua, hain zuzen ere, herri­ta­rrak anto­latzen dire­ne­ko espa­zioa. Poli­ti­ka ins­ti­tu­zio­na­la inola­ko ozto­po­rik gabe eta herria­ri biz­ka­rra ema­nez ber­ma­tu deza­keen ere­dua hain zuzen ere. Eta horre­ta­ra­ko herri mugi­men­dua­ren ingu­ru­ko anto­la­kun­tza, poli­ti­ka ins­ti­tu­zio­na­la garatzen duen alder­dia­ren dizi­pli­na­ren bar­nean koka­tu, herri­tar eta iraul­tzai­le litza­te­keen proiek­tu zein pro­ze­su bati begi­ra ekar ditza­keen arris­ku guz­tie­kin.

Bana­tu berri diren ponen­tzien azter­ke­ta idatzi hone­tan jorra­tu­ko ez bal­din bada ere, hain­bat aipa­men labur luza dai­te­ke, arris­ku hauen ten­den­tzia hutsa­la ez dela baiez­tatze­ko. Bi adi­bi­de bes­te­rik ez. Oina­rri ideo­lo­gi­koen ata­lean nazio erai­kun­tza­ri ema­ten zaion garran­tzia bate­tik. Ira­kur­lea­ren­tza­ko azter­gai geratzen dena: zen­ba­te­tan eta zein garran­tzi­re­kin, zein mai­la­ke­ta­tan, azal­tzen da nazio erai­kun­tza aipa­tu tes­tuan? Biga­rre­na nazio erai­kun­tza bera­ren kon­tzep­zioa anto­la­kun­tza­ri dago­kion ata­lean. Modu nabar­me­nean nazio erai­kun­tza masa borro­ka­ren bai­tan koka­tu nahi da ‑Eus­kal Herria ezke­rre­tik erai­kiz eta masa borro­ka­ren arte­ko bino­mioa age­ri­koa da testuan‑, nazio erai­kun­tza­ri duen dimen­tsio eta balio estra­te­gi­koa uka­tuz.

Ares­tian aipa­tu­ri­ko ezau­ga­rrie­ta­tik lehen­bi­zi­koa izan da labur­ki azal­du­ri­koa. Badi­ra gehia­go, hala nola, estra­te­giaz gain­di ezker aber­tza­lea­ren balio tra­di­zio­na­len alde­ran­tzi­ke­ta, izan­da­ko hau­tu tak­ti­ko dei­ga­rri ‑zein kez­ka­ga­rri- dezen­te, edo eta dis­kur­tso eta ere­mu ideo­lo­gi­koan izan­da­ko atze­ra­ka­da, etsaia­ren ter­mi­no­lo­gia bar­ne­ra­tuz sarri­tan. Bai­na hauen ingu­ruan sakon­tzeak, tes­tua neu­rri­rik gabe luza­tu­ko due­la eta, bes­te bate­ra­ko gor­detzea izan­go da ego­kie­na.

Joe­ra kez­ka­ga­rria, ezker aber­tza­le­ko mili­tan­te askok daku­sa­gu­na. Tama­lez, mili­tan­te izan­da­ko zen­bai­tek etxe­ra joa­te­ko hau­tua egin du. Ez du mili­tatzen hasi zene­ko ezker aber­tza­lea eza­gutzen, eta ez da par­tai­de sen­titzen. Bai­na alde egin duten edo haien burua kan­poan iku­si berri duten haien alden­tzea­ren efek­tu edo ondo­rioaz jabe­tu behar­ko lira­te­ke. Ibil­bi­de honek arris­ku nabar­me­nak dauz­ka sis­te­ma eta esta­tuen asi­mi­la­zioa­ren nora­bi­dean, eta indar des­ber­di­nen arte­ko harre­ma­nak joe­ra hori indar­tzen du. Par­te ez sen­titzeak, indar harre­man horre­tan era­gi­tea supo­satzen du, ibil­bi­de kez­ka­ga­rri honen indar­tzea ale­gia. Ez da etxe­ra joa­te­ko ordua. Ezker aber­tza­lea hamar­ka­da asko­tan zehar izer­di zein odo­lez erai­ki­ta­ko mugi­men­dua­ren ere­dua arris­kuan egon bai­li­te­ke. Era­gi­te­ko ordua iritsi da.

Sor­tu pro­ze­sua abian da, ber­tan herri­tar bata­su­na­ren ingu­ru­ko era­ba­kiak har­tu­ko dire­la­rik. Ber­tan dugu borro­ka­ra­ko espa­rrua. Ezker aber­tza­lea­ren mugi­men­du izae­ra ber­ma­tu nahi dugu­nak nahi eta nahi ez espa­zio hura izan­go dugu horre­ta­ra­ko. Aska­pen pro­ze­sua bene­tan askatzai­lea, herri­ta­rra, iraul­tzai­lea, sozia­lis­ta eta anti-patriar­ka­la izan­go den ezta­bai­da horre­tan era­ba­ki­ko da neu­rri batean. Esku­bi­de osoa, bai­ta bete­beha­rra ere, dugu ikus­pe­gi hori herri­tar bata­su­na­ren bai­tan ber­ma dadin. Ikus­pe­gi hori txer­ta­tu­ko luke­ten emen­da­ki­nak aur­kez­ten. Ikus­pe­gi horren ara­be­ra jar­dun­go diren ardu­ra­du­nak auke­ratzen, pro­po­satzen. Herri edo auzo mai­lan ideo­lo­gi­ko­ki nora­bi­de horre­tan era­gi­ten. Harre­ma­nak saretzen.

Ez dago alter­na­ti­ba­rik. Sor­tu pro­ze­suan era­gin, eta aska­pen pro­ze­sua ber­ma dadin eran­tzu­ki­zu­nez joka­tu beha­rra dau­ka­gu. Alden­du­ta­ko jen­dea berres­ku­ra­tu, inpli­ka­tu, indar herri­tar eta iraul­tzai­leak batu, Sor­tu etor­ki­zu­ne­ko herri­tar bata­su­na izan dadin. Eta horre­ta­ra­ko indar harre­ma­nean era­gi­te­ko par­te har­tzea fun­tsez­koa izan­go da. Abes­tiak dioen beza­la “hire inda­rra­ren beha­rra dia­gu gure inda­rra­re­kin bate­ra”. 15 urte barru ez du balio damutzea eki­di­te­ko auke­ra izan denean ezer egin ez bada. (latza litza­te­ke egin gene­za­kee­naz oroitzea, ira­ga­ne­ko auke­ra gal­du gisa) Gure esku dago. Denon esku. Eran­tzu­ki­zu­nez jokatze­ko garaia iritsi da.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *