Israel­go enba­xa­do­rea­ren bisi­ta­ren aurrean Eus­kal Herria-Pales­ti­na Sarea­ren komu­ni­ka­tua- Askapena

Esta­tu espai­no­lean Israe­lek duen enba­xa­do­rea­ren bisi­ta­ren aurrean Eus­kal Herria-Pales­ti­na Sareak komu­ni­ka­tua pla­za­ra­tu du. Alon Bar, enba­xa­do­re sio­nis­ta, Ger­ni­ka-Lumo­ko alka­tea­re­kin eta EBB-ren ordez­ka­rie­kin bil­du zen due­la egin gutxi.

Pales­ti­na Eus­kal Herria Sarea­ren ize­nean, gure harri­du­ra eta hase­rrea adie­ra­zi nahi genu­ke, Israel­go enba­xa­do­rea­ren bisi­ta dela eta.

Hain zuzen ere, Alon Bar, Eus­kal herrian izan dugu pasa den astean, Israel­go Kan­po Ara­zoe­ta­ko Minis­te­rio­ko Kul­tu­ra eta Zien­tzia Zuzen­da­ritza­ko zuzen­da­ria nagu­sia izan­da­koa. Sabin etxean egin­da­ko topa­ke­taz gain, ber­tan Iñi­go Urku­llu eta Iña­ki Goi­koetxea EBBe­ko nazioar­te­ko ardu­ra­du­na­re­kin bil­du baitzen, Ger­ni­ka-Lumo­ko uda­letxean izan zen Israel­go ordez­ka­ria, ber­ta­ko alka­te den Jose Mari Gorro­ñok (Bil­du) harre­ra ofi­zia­la egin ondoren.

Esan beza­la harri­du­ra sorra­ra­zi digu bisi­ta honek eta Ger­ni­ka­koa age­rral­diak bere­zi­ki. Izan ere, pasa den urtean Ger­ni­ka­ko uda­lak eta alka­teak berak pales­ti­na­rre­ki­ko era­kutsi­ta­ko kon­pro­me­zua­ren ostean, uler­gaitza egi­ten baitzai­gu, harre­ra ofi­zia­la burutzea orain­goan, egun­go zapal­kun­tza iru­di­katzen duen sio­nis­moa­ren ordez­ka­ria­re­kin, hain zuzen.

Bes­te­tik hase­rrea ere sorra­ra­zi digu, Ger­ni­ka­ko alka­teak izan­da­ko jarre­ra, arra­za­ke­rian, baz­ter­ke­rian eta geno­zi­dioan oina­rri­tu­ri­ko esta­tua­ren ordez­ka­ria uda­letxean eta ofi­zial­ki onartuz.

Hone­ga­tik, aha­lik eta azka­rren egoe­ra honen ingu­ru­ko azal­pe­nak jasotze­ko asmoz, bile­ra bate­ra­ko deia egin nahi genie­ke, Ger­ni­ka­ko alka­te eta Bil­du­ren ordezkariekin.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *