Saha­ra­rren hiru belau­nal­di­ko borro­ka, ema­ku­meen begietan

Inoren lurral­dean bizi dira saha­ra­rrak. Nazioar­teak ez die nor­ta­su­nik eta herri­tar­ta­su­nik onar­tzen; ez dute beren herria erai­kitze­ko leku fisi­ko­rik, eta herrial­de iku­se­zi­na dira mun­du mapan. Men­de­bal­de­ko Saha­ra­ren lur zabal eta antzue­tan, basa­mor­tu erral­doia­ren ata­rian bizi dira saha­ra­rrak, ihes­la­rien kan­pa­le­kue­tan, beren egoe­ra nor­bai­tek noiz­bait alda­tu­ko zain. Ez aurre­ra ez atze­ra, jada 37 urte dara­ma­te lin­bo egoe­ran. Hiru belau­nal­di hazi eta hezi dira kan­pa­le­ku horie­tan, giza lagun­tza­ra­ko tal­deek eli­ka­tu­ta eta telaz­ko den­de­tan bata bes­tea­ren ondoan pila­tu­ta. Pedro Perez-Rosa­do zine­ma­gi­leak (1953, Valen­tzia, Herrial­de Kata­la­nak) belau­nal­di gaz­teen ingu­ru­ko isto­rio bat lan­du du Wila­ya fil­mean. Erbes­tean hazi dira gaz­te saha­rar asko, eta atze­rrian eza­gu­tu­ta­ko kul­tu­ra jaio­te­rri­koa­re­kin tal­ka egin ohi du. Saha­ra­rren nor­ta­su­na­ren gataz­ka eta alda­ke­ta horiek isla­tu ditu zuzen­da­riak. Gaur, Donos­tia­ko Giza Esku­bi­deen Zine­mal­dia­ri amaie­ra eman­go dio, eta maiatza­ren 4an estrei­na­tu­ko dute zine­ma are­toe­tan.

Lagun­tza eskae­ra ez da berria, Perez-Rosa­dok dioe­nez: «Saha­ra­rren egoe­ra eza­gu­ta­raz­te­ko eta salatze­ko asmoa­re­kin egin­da­ko lan mor­doa dago. Jaial­di hone­tan ber­tan, Alva­ro Lon­go­ria­ren Hijos de las nubes, la últi­ma colo­nia film doku­men­ta­la aur­kez­tu dute, adi­bi­dez. Bai­na Wila­ya ez da sala­ke­ta sozial soi­la; kan­pa­men­due­tan bizi dire­nen egu­ne­ro­ko­ta­su­na, sen­ti­pe­nak, gizar­tea­ren alda­ke­tak jasotzen saia­tu gara».

Hama­sei urtez Valen­tzian bizi ondo­ren, Sma­ra­ko Wila­ya jaio­te­rri­ra buel­ta­tu­ko da Fati­ma­tu (Nadhi­ra Moha­med), ama bio­lo­gi­koa­ren hile­ta­ra. Han, Jatri anaia (Moha­med Mulud) eta Hayat ahiz­pa elba­rria (Memo­na Moha­med) topa­tu­ko ditu. Fati­ma­tuk Men­de­bal­de­ko kul­tu­ra eta bizi­mo­duak sakon bar­ne­ra­tu ditu, eta arrotzak zaiz­kio jaio­te­rri­ko ohi­tu­rak. Valen­tzian utzi­ta­ko bizi­ta­ra buel­tatze­ko irri­kan dago. Bai­na amak fami­lia­ren jai­ma (etxea) utzi dio oinor­de­kotzan, eta ahiz­pa zain­tzen gel­di­tu behar­ko du. Fati­ma­tuk bi kul­tu­ren artean harra­pa­tua iku­si­ko du bere burua; autoa gidatzen duen Wila­ya­ko lehen ema­ku­mea bihur­tu­ko da, eta pix­ka­na­ka, nor­ta­sun pro­pioa gara­tu­ko du, bi herrial­deen arte­ko zubi kul­tu­ra­la eraikiz.

Ema­ku­meak dira fil­me­ko pro­ta­go­nis­tak. Belau­nal­diz belau­nal­di saha­ra­rren nor­ta­su­na eta kul­tu­ra babes­te­ko borro­ka egin dute, eta belau­nal­di berriak borro­kan jarraitze­ko prest dau­de. Memo­na Moha­med akto­reak saria jaso du Abu Dha­bi­ko Zine­mal­dian, eta Ber­li­na­len ere aur­kez­tu dute fil­ma. Moha­me­den lehen akto­re lana da, eta bere herria­ren one­ra­ko asko saia­tu dela adie­ra­zi du: «Saha­ra­rron egoe­ra mun­duak eza­gut dezan leiho bat da fil­ma. Basa­mor­tuan ahaz­tu­ta­ko bedui­noen herrial­dea gara, eta 37 urtez lagun­tze­ta­tik bizi­ta­koa. Ni beza­la, gai­xo dau­den haur eta hel­duak dau­de kan­pa­men­due­tan; ni Tin­du­fen jaio­ta­koa naiz, eta zail­ta­su­nak izan ditut bidaiatze­ko, ez duda­la­ko nor­ta­sun agi­ri­rik. Nire nor­ta­su­na­ren ikur baka­rra melha­fa buru­ko zapia da».

Zapia era­bil­tze­ko aska­ta­su­na dute ema­ku­me saha­ra­rrek, eta herri­tar­ta­su­na berres­ku­ratze­ko borro­ka­ren ikur gisa era­bil­tzen dute. Azi­za Brahim musi­ka­ri eta akto­reak sor­tu du fil­me­ko musi­ka, eta Eus­kal Herria aurre­tik eza­gu­tu du, Ore­ka TXre­kin elkar­la­nean bes­teak bes­te. Eus­kal Herriak saha­ra­rren alde egin­da­ko lana esker­tu du Brahi­mek. «Asko sufri­tu duen herrial­dea­ri lagun­tze­ko balio du film honek. Dena den, pau­so bat aurre­ra­go doa fil­ma. Gure izae­ra­ren barre­nak era­kutsiz, gure kul­tu­ran aza­le­ratzen zai­lak diren sen­ti­pe­nak jasotzen ditu; mai­ta­su­na, adibidez».

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *