Saha­ra­rren hiru belau­nal­di­ko borro­ka, ema­ku­meen begie­tan

Inoren lurral­dean bizi dira saha­ra­rrak. Nazioar­teak ez die nor­ta­su­nik eta herri­tar­ta­su­nik onar­tzen; ez dute beren herria erai­kitze­ko leku fisi­ko­rik, eta herrial­de iku­se­zi­na dira mun­du mapan. Men­de­bal­de­ko Saha­ra­ren lur zabal eta antzue­tan, basa­mor­tu erral­doia­ren ata­rian bizi dira saha­ra­rrak, ihes­la­rien kan­pa­le­kue­tan, beren egoe­ra nor­bai­tek noiz­bait alda­tu­ko zain. Ez aurre­ra ez atze­ra, jada 37 urte dara­ma­te lin­bo egoe­ran. Hiru belau­nal­di hazi eta hezi dira kan­pa­le­ku horie­tan, giza lagun­tza­ra­ko tal­deek eli­ka­tu­ta eta telaz­ko den­de­tan bata bes­tea­ren ondoan pila­tu­ta. Pedro Perez-Rosa­do zine­ma­gi­leak (1953, Valen­tzia, Herrial­de Kata­la­nak) belau­nal­di gaz­teen ingu­ru­ko isto­rio bat lan­du du Wila­ya fil­mean. Erbes­tean hazi dira gaz­te saha­rar asko, eta atze­rrian eza­gu­tu­ta­ko kul­tu­ra jaio­te­rri­koa­re­kin tal­ka egin ohi du. Saha­ra­rren nor­ta­su­na­ren gataz­ka eta alda­ke­ta horiek isla­tu ditu zuzen­da­riak. Gaur, Donos­tia­ko Giza Esku­bi­deen Zine­mal­dia­ri amaie­ra eman­go dio, eta maiatza­ren 4an estrei­na­tu­ko dute zine­ma are­toe­tan.

Lagun­tza eskae­ra ez da berria, Perez-Rosa­dok dioe­nez: «Saha­ra­rren egoe­ra eza­gu­ta­raz­te­ko eta salatze­ko asmoa­re­kin egin­da­ko lan mor­doa dago. Jaial­di hone­tan ber­tan, Alva­ro Lon­go­ria­ren Hijos de las nubes, la últi­ma colo­nia film doku­men­ta­la aur­kez­tu dute, adi­bi­dez. Bai­na Wila­ya ez da sala­ke­ta sozial soi­la; kan­pa­men­due­tan bizi dire­nen egu­ne­ro­ko­ta­su­na, sen­ti­pe­nak, gizar­tea­ren alda­ke­tak jasotzen saia­tu gara».

Hama­sei urtez Valen­tzian bizi ondo­ren, Sma­ra­ko Wila­ya jaio­te­rri­ra buel­ta­tu­ko da Fati­ma­tu (Nadhi­ra Moha­med), ama bio­lo­gi­koa­ren hile­ta­ra. Han, Jatri anaia (Moha­med Mulud) eta Hayat ahiz­pa elba­rria (Memo­na Moha­med) topa­tu­ko ditu. Fati­ma­tuk Men­de­bal­de­ko kul­tu­ra eta bizi­mo­duak sakon bar­ne­ra­tu ditu, eta arrotzak zaiz­kio jaio­te­rri­ko ohi­tu­rak. Valen­tzian utzi­ta­ko bizi­ta­ra buel­tatze­ko irri­kan dago. Bai­na amak fami­lia­ren jai­ma (etxea) utzi dio oinor­de­kotzan, eta ahiz­pa zain­tzen gel­di­tu behar­ko du. Fati­ma­tuk bi kul­tu­ren artean harra­pa­tua iku­si­ko du bere burua; autoa gidatzen duen Wila­ya­ko lehen ema­ku­mea bihur­tu­ko da, eta pix­ka­na­ka, nor­ta­sun pro­pioa gara­tu­ko du, bi herrial­deen arte­ko zubi kul­tu­ra­la erai­kiz.

Ema­ku­meak dira fil­me­ko pro­ta­go­nis­tak. Belau­nal­diz belau­nal­di saha­ra­rren nor­ta­su­na eta kul­tu­ra babes­te­ko borro­ka egin dute, eta belau­nal­di berriak borro­kan jarraitze­ko prest dau­de. Memo­na Moha­med akto­reak saria jaso du Abu Dha­bi­ko Zine­mal­dian, eta Ber­li­na­len ere aur­kez­tu dute fil­ma. Moha­me­den lehen akto­re lana da, eta bere herria­ren one­ra­ko asko saia­tu dela adie­ra­zi du: «Saha­ra­rron egoe­ra mun­duak eza­gut dezan leiho bat da fil­ma. Basa­mor­tuan ahaz­tu­ta­ko bedui­noen herrial­dea gara, eta 37 urtez lagun­tze­ta­tik bizi­ta­koa. Ni beza­la, gai­xo dau­den haur eta hel­duak dau­de kan­pa­men­due­tan; ni Tin­du­fen jaio­ta­koa naiz, eta zail­ta­su­nak izan ditut bidaiatze­ko, ez duda­la­ko nor­ta­sun agi­ri­rik. Nire nor­ta­su­na­ren ikur baka­rra melha­fa buru­ko zapia da».

Zapia era­bil­tze­ko aska­ta­su­na dute ema­ku­me saha­ra­rrek, eta herri­tar­ta­su­na berres­ku­ratze­ko borro­ka­ren ikur gisa era­bil­tzen dute. Azi­za Brahim musi­ka­ri eta akto­reak sor­tu du fil­me­ko musi­ka, eta Eus­kal Herria aurre­tik eza­gu­tu du, Ore­ka TXre­kin elkar­la­nean bes­teak bes­te. Eus­kal Herriak saha­ra­rren alde egin­da­ko lana esker­tu du Brahi­mek. «Asko sufri­tu duen herrial­dea­ri lagun­tze­ko balio du film honek. Dena den, pau­so bat aurre­ra­go doa fil­ma. Gure izae­ra­ren barre­nak era­kutsiz, gure kul­tu­ran aza­le­ratzen zai­lak diren sen­ti­pe­nak jasotzen ditu; mai­ta­su­na, adi­bi­dez».

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *