Eus­kal Herria bik­ti­ma- Mikel Etxe­be­rria Iztue­ta, «Makauen» Pre­so poli­ti­ko ohia

800 urte haue­ta­ko his­to­ria­ren ondo­rioa: Bik­ti­ma? Eus­kal Herria! Batzuek zapal­kun­tzan eta bes­teek aska­tu nahian era­gin­da­koak. Auto­de­ter­mi­na­zioa eta era­ba­kitze­ko esku­bi­dea Eus­kal Herri osoa­ren­tzat lor­tzen ez den bitar­tean gataz­ka ez da buka­tu­ko

Egun haue­tan, bolo-bolo dabil­tza esal­diak Herri honi aska­ta­sun aitor­tza ukatzen dio­ten alder­di poli­ti­ko eta euren komu­ni­ka­bi­de media­ti­ko eta bote­reen mer­tze­na­rio diren ter­tu­liano uga­ri­ren aho­tan… Bik­ti­mak dara­bil­tza­te luma eta mihi pozoi­tue­tan Eus­kal Herria­ren aska­ta­sun eta bere demo­kra­zia­ren alde borro­ka egin eta egi­ten dute­nen aur­ka.

Bai­na has gai­te­zen Eus­kal Herriaz, «Nafa­rroa» Esta­tuaz solas­tatzen. Garai batean «Errei­nua» iza­na­ga­tik ere ‑Euro­pa oso­ko esta­tu mai­la­ko eza­gutza eta aitor­tza­du­na- era­soa eta inba­di­tua izan zen gaur egu­nean orain­dik ere inpe­rio izan nahi duen Espai­nia honen esku­tik (orduan Gaz­te­la eta Ara­goi). Jar ditza­gun mahai gai­nean Eus­kal Herria desegin nahian orduz geroz­tik zen­bat mila­ka hil­da­ko, zau­ri­tu, eta tor­tu­ra­tu izan diren, Bik­ti­mak azken batean. Has gai­te­zen Gas­teiz setia­tu eta mili­tar­ki har­tzeaz hitz egi­ten, bai­ta ia Gipuz­koa osoa­ren har­tzeaz ere.

Lurral­de horiek domi­na­tu ondo­ren, eta euren alde­ko jauntxoak nola­bai­te­ko agin­te morron­tzan zituz­te­la, Nafa­rroa­ri era­so egin zio­ten orain dela 500 urte, bai­ta men­dean har­tu ere, horre­ta­ra­ko erdi kolo­ni­za­tu­ta­ko bes­te lurral­de Bas­kon­ga­de­ta­ko sol­da­duak lagun­tze­ra behar­tu­ta.

Hil­da­ko eta zau­ri­tu gehie­nak Eus­kal Herri­ko «Nafa­rroa­ko» seme-ala­bak ziren, bai gel­ditzen zen Nafa­rroa defen­di­tu zute­nak, bai­ta Espai­nia­ren ejer­tzi­toa­ren men­pe era­soan ari­tu ziren Bas­kon­ga­de­ta­ko morroiak ere.

500 urtez geroz­tik zen­bat gataz­ka eta gerra, kar­lis­ta­da eta abar Eus­kal Herri hau desegin nahian. Bik­ti­men gutxi gora­behe­ra­ko zerren­da­rik egin dai­te­ke? Zen­batze­rik bada?

Gero Fran­co, Mola eta aba­rren esta­tu-kol­pe mili­ta­rra eto­rri zen, eta kasua­li­ta­tez hemen, Eli­za kato­li­koa­re­kin bate­ra, kolo­ni­za­tu­ta­ko nafar anai-arre­bak izan zituen eus­ka­rri sen­do­ena, Eus­kal Herria desegi­te­ko aha­le­gi­nean. Euz­ka­di­ko Guda­ros­tea osa­tu zen hala­beha­rrez, bai­na inpe­rio­ko inda­rrek men­pe­ra­tu egin zituz­ten Herri honen aska­ta­su­na babes­tu nahi zituz­te­nak. Fran­kis­tek ere bazi­tuz­ten, nola ez, kolo­ni­za­tu­ta­ko morroiak sobe­ra. Orain­dik ere bik­ti­men kon­ta­ke­ta egi­ten ari dira Herri hone­ta­koak, eta hori ere gala­ra­zi­ta egon zen… Zen­bat bik­ti­ma utzi zituz­ten Eus­kal Herria sun­tsitze­ko era­soan? Zen­bat, aska­ta­su­na babes­tea­rren?

Fran­kis­moak Eus­kal Herri honen zuz­ta­rrak desegin nahi zitue­nean sor­tu zen ETA. 50 urte haue­tan ETA era­kun­dea­ren hel­bu­rua, ize­nak dion beza­la, Eus­kal Herria ta Aska­ta­su­na izan da. Esta­tu zapal­tzai­lea­ren inda­rren hel­bu­rua ordea, bai­ta euren ber­ta­ko lagun­tzai­lee­na ere, Eus­kal Herria­ren Inde­pen­den­tzia eta bere aska­ta­sun nahiak men­pe­ratzea izan da, auto­no­mia kolo­ni­za­tu bat bihur­tzea. 50 urte haue­ta­ko borro­kan ere, zoritxa­rrez, bik­ti­mak era­gin dira, nos­ki. Zorio­nez orain­goan, kon­ta­ke­ta egin ahal izan­go da, nahiz eta ez den erra­za izan­go; ETAk era­gin­da­koak ondo kon­ta­tuak dau­de, bai­na esta­tu zapal­tzai­leak eta beren kola­bo­ra­zio­nis­tek era­gin­da­koak? Zer­ga­tik ez dituz­te kon­ta­tu nahi hil­da­koak, zau­ri­tuak eta mila­ka tor­tu­ra­tuak?

Bik­ti­mak batzuk herri honen aska­ta­su­na lor­tze­ko saia­ke­ran era­gin­da­koak izan dira (nahiz eta gerra txi­ki hone­tan ere ger­tatzen diren nahi­ga­be­koak), eta bes­te batzuk esta­tu zapal­tzai­lea­ren alde­tik era­gin­da­koak, zapal­kun­tza eza­rri eta beti­ko­tu nahian egin­da­koak… Nor­be­rak bere ondo­re­nak ate­ra ditza­la batzuen eta bes­teen hel­bu­ruak kon­tuan edu­ki­ta.

Aska­ta­su­na lor­tze­ko hel­bu­rua­re­kin borro­ka­tu eta erre­sis­ten­tzia egi­nez hel­du gara gaur egu­ne­raino, zapal­tzai­leen gizal- die­ta­ko sarras­ki mota guz­tiei aurre egi­nez. Gataz­ka hor dago; Eus­kal Herriak aske nahi du bizi eta bere etor­ki­zu­na era­ba­ki nahi du, eta hor, gu, inde­pen­den­tis­tak gara. Bes­teak, esta­tu espai­niar­za­leak dira, eta indar guz­tiz eki­ten dio­te herri honek era­ba­kitze­ko esku­bi­de­rik ere izan ez dezan. Bes­te batzuk aldiz, auto­no­mis­tak dira, eta hauek dira zoritxa­rrez esta­tu zapal­tzai­le horren morroi leia­le­nak, eta ondo­rioz, Eus­kal Herri­ko aska­pe­na­ren aur­ka lan kol­da­rra mal­tzur­ki egi­ten dute­nak, nahiz eta euren mili­tan­tzia­ren gehien­goa aber­tza­lea izan, engai­na­tu­rik dituz­ten aber­tza­leak. Esta­tu espai­no­lak herri hone­tan dau­kan Troia­ko zal­di nagu­sia PNV da, alder­di horre­ta­ko agin­ta­ri fak­ti­ko nagu­siak; esta­tu­ko indar arma­tu zipaioak eus­kal mili­tan­teen eta era­kun­de poli­ti­koen aur­ka lan ziki­na bul­tza­tu eta agin­duak, tor­tu­rak bar­ne, nola ez. Esta­tu espai­no­la­ren morroi txintxo hauek zen­bat bik­ti­ma dau­de euren biz­kar gai­nean har­tze­ko prest?

Nazio edo esta­tu bati era­sotzen zaio­nean arma­da eta ejer­tzi­toen bidez, eta men­pean har­tzen badu­te ere, nazio horrek badu defen­ditze­ko esku­bi­dea, Eus­kal Herriak ere bai. Esta­tu zapal­tzai­le horrek nazio era­san horri berak nahi dituen arauak jar­tzen badiz­kio, eta nazio horre­tan morroi ezin leia­la­goak lor­tzen badi­tu bere interes ezku­tuak defen­ditze­ko, horrek izen gar­bia du, «cola­bo­ra­cio­nis­ta», fran­tses sal­duek nazie­kin egin zuten beza­la. PNV­ko aber­tza­leek begiak eta buruak argi­tu behar­ko dituz­te Troia­ko zal­dun horiek beren tokian jar­tze­ko. Aber­tza­le horiek auke­ra ede­rra dute orain Inde­pen­den­tzia lor­tze­ko bidean sar­tze­ko.

800 urte haue­ta­ko his­to­ria­ren ondo­rioa: Bik­ti­ma? Eus­kal Herria! Batzuek zapal­kun­tzan, eta bes­teek aska­tu nahian era­gin­da­koak. Auto­de­ter­mi­na­zioa eta era­ba­kitze­ko esku­bi­dea Eus­kal Herri osoa­ren­tzat lor­tzen ez den bitar­tean gataz­ka ez da buka­tu­ko.

Espai­nia eta Fran­tzia­ko esta­tuek indar­ke­ria zapal­tzai­lea inda­rrean man­ten­tzen dute orain­dik ere. Aska­ta­su­na­ren defen­t­sa Eus­kal Herria­ren eskue­tan dago; era­ba­kitze­ko esku­bi­dea lor­tzen badu­gu Eus­kal Herriak aska­ta­su­na ira­ba­zi­ko du. Espai­niak bere lurral­dean era­ba­ki­ko du nola bizi nahi duen; eta lagun­tza nahi badu, auzo­tar beza­la eta boron­da­te inter­na­zio­na­lis­ta­re­kin eskua ema­te­ko prest izan­go da herri hau.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *