Bil­gu­ne Femi­nis­ta «Aurre­ra begi­ratze­ko erron­kak» fin­ka­tu­ko ditut V. Topa­ke­ta feministetan

burua4

Ema­ku­me Aber­tza­leen V. Topa­ke­ta Femi­nis­tak buru­tu­ko dituz­te aste­bu­ru hone­tan Leitzan. Ber­tan, Borro­ka Femi­nis­ta­ren bila­kae­ra­ri buruz­ko gogoe­ta egi­tea bilatzen dute eta par­te har­tze­ko ize­na ema­tea beha­rrez­koa da. Bil­bo­tik auto­bu­sak ate­ra­ko dira osti­ra­lean 16:15enean.

Bil­gu­ne Femi­nis­tak 10 urte bete­ko ditu eta ondo­rioz, beha­rrez­koa iku­si dute Eus­kal Herri­ko ema­ku­meen aska­pe­ne­ra­ko pro­ze­sua­ren eta ber­ta­ko Mugi­men­du Femi­nis­tak gara­tu­ta­ko estra­te­gia­ren ingu­ruan haus­nar­tzea. Guz­ti horre­ga­tik, martxoa­ren 2, 3 eta 4an V. Topa­ke­ta Femi­nis­tak izan­go dira Leitzan, due­la 10 urte “Eus­kal Herri­ra­ko estra­te­gia femi­nis­ta bir­de­fi­ni­tu eta gain­behe­ran zegoen mugi­men­du femi­nis­ta berrak­ti­batze­ko asmoa” era­kutsi zuten toki beran.

Azken urtee­tan “aurre­ra pau­su naba­riak” eman ditu Bil­gu­ne Femi­nis­tak eta aur­ten­go topa­ke­te­tan “aurre­ra begi­ra­ko erron­kak fin­katzea” bilatzen dute bes­teak bes­te. Bai­na pro­po­satzen duten gogoe­tan hel­bu­ru nagu­siak bitan bana­tu dai­tez­ke; lehe­nik eta behin, sexua­ren ara­be­ra­ko zapal­kun­tza­ren bila­kae­ran lehen­ta­su­nez­ko gataz­kak iden­ti­fi­katzea eta biga­rre­nik, Eus­kal Herria femi­nis­ta bila­katze­ko pro­ze­sua­ren sub­jek­tu poli­ti­koak akti­batze­ko era eta bitar­te­ko berriak pentsatzea.

Topa­ke­te­tan par­te har­tze­ko ize­na eman beha­rra dago. Egun guz­tie­ta­ra­ko bonoak 25 euro balio ditu eta egun bate­koak (otor­duak bar­ne) 12 euro. Ordan­ke­ta 3035 0129 19 1290033730 kon­tuan egi­tea bes­te­rik ez dago. Nagu­si­tu­ko den hiz­kun­tza eus­ka­ra izan­go bada ere, han­bat tai­ler eus­ke­raz eta gaz­te­le­raz izan­go dira eta fran­tse­ses min­tzatzen dire­nen­tzat itzul­tzai­leak egon­go dira. Herri­ko kirol­de­gia lota­ra­ko gune moduan ego­ki­tu dute bai­na nor­be­rak lo zakua era­man behar­ko du eta dutxatze­ko tokiak ere egon­go dira. Bukatze­ko haur­tzain­de­gi zer­bitzua jarri­ko dute­la ira­ga­rri dute.

Nola hel­du

Bil­bo­tik auto­bu­sak ate­ra­ko dira osti­ra­lean 16:15ean eta Iurre­tan gel­dal­dia egin­go dute. Horie­tan joa­te­ko ize­na ema­tea beha­rrez­koa da. Bes­tal­de, egu­ne­ro hain­bat auto­bus dau­de Eus­kal Herri­ko txo­ko ezber­di­ne­ta­tik Leitza­ra hel­du ahal izateko:

Donos­ti-Leitza: egu­ne­ro, 11:15etan eta 20:00etan.

Leitza-Donos­ti: egu­ne­ro, 8:50etan eta 18:05ean.

Iru­ña-leitza: lan egu­nak 13:00etan eta 19:30etan /​/​Larunbata, 13:00 eta 19:30.

leitza-Iru­ña: lan egu­nak 7:50 eta 15:30//Larunbata, 9:00 etan 15:30.

Tolo­sa- Leitza: lan egu­nak, 7:50, 13:10, 18:00, 21:10// Larun­ba­ta, 13:35 eta 18:25.

Leitza- Tolo­sa: lan egu­nak, 8.30, 13:45, 19:00//Larunbata, 19:00.

Infor­ma­zio gehia­go hemen

Ize­na eman

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *