LABek, azken osti­ra­la dela eta “Herri­ra” mugi­men­duak ospi­ta­le zein herrie­tan anto­la­tu­ta­ko mobi­li­za­zioe­tan par­te har­tze­ko deia egin du

Dato­rren osti­ra­lean, hilak 24, mobi­li­za­zioak buru­tu­ko ditu “Herri­ra” mugi­men­duak ospi­ta­le zein herrie­tan eta auzoe­tan. Eguer­di­ko 12:00etan buru­tu­ko dira ospi­ta­lee­ta­ko kon­tzen­tra­zioak, Basur­ton (Bil­bo), Donos­tian, Vir­gen del Cami­non (Iru­ñean) eta San­tia­gon (Gas­tei­zen). Arratsal­dez, ohi­ko mobi­li­za­zioak buru­tu­ko dira herri eta auzoe­tan. Mobi­li­za­zio hauen bidez gai­xo­ta­sun larriak dituz­ten pre­soak aske uzte­ko alda­rri­ka­pe­na zabal­du­ko da.
LABen ustez, mutu­rre­ko espetxe egoe­rak gain­ditzeak izan behar du lehen­ta­su­na. Eta horrek, bete-betean, gai­xo­ta­sun larriak dituz­ten eus­kal pre­so poli­ti­koez hitz egi­te­ra gara­matza.
Azken asteo­tan izan­da­ko ger­tae­ra larriek egoe­ra­ren larri­ta­su­naz ohar­ta­raz­te­ra bul­tzatzen dute. Hor dugu Txus Mar­ti­nen adi­bi­dea, Jose Mari Pere­ze­na edo egoe­ra larrian dau­den lau pre­so poli­ti­ko nafa­rre­na.

Espetxee­tan egoe­ra larrien berri txos­ten medi­kuek ema­ten dute. Asko adi­nean aurre­ra doa­zen pre­soak dira, jada 15, 20 edo 25 urte­ko espetxe zigo­rrak bete dituz­te­nak, kon­de­na betea iza­na­ga­tik orain­dik pre­so man­ten­tzen dituz­te­nak. Kasu gehie­ne­tan etxe­tik ehu­na­ka kilo­me­tro­ta­ra saka­ba­na­tuak dau­de, iso­la­men­du egoe­ran, osa­sun asis­ten­tzia kax­ka­rra­re­kin, eli­ka­du­ra desego­kia­re­kin.

LABek dei egin die gober­nuei espetxe poli­ti­ka anker hau aldatze­ko urratsak eman ditza­ten, bes­teak bes­te gai­xo­ta­sun larriak dituz­ten pre­soak aska­tuz. Azken finean eus­kal pre­so poli­ti­koen giza esku­bi­deez ari gara, herri­tar guz­tiei dagoz­kien giza esku­bi­deez. Esku­bi­de hauek urratzen jarraitzeak ondo­rio atze­rae­zi­nak izan ditza­ke.

Eus­kal Herrian, 2012ko otsai­la­ren 21ean

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *