10 urte Eus­kal Herria femi­nis­ta erai­kitzen- Hegoa Ugal­de

Aur­ten Eus­kal Herri­ko Bil­gu­ne Femi­nis­tak 10 urte betetzen ditu eta hori ospatze­ko Leitza­ra buel­ta­tu­ko gara. 2001. urtean Ema­ku­me Aber­tza­leon I. Topa­ke­ta Femi­nis­tak egin geni­tuen ber­tan. Ema­ku­meon egoe­ra­ren gai­ne­ko diag­nos­ti­ko­ra hur­bil­du eta borro­ka femi­nis­tan egon zitez­keen beha­rrak iden­ti­fi­katzen saia­tu ginen.

Dina­mi­ka femi­nis­ta berri bat ere­muz ere­mu, sarean eta bakoitza­ren lan eta borro­ka espa­rru­tik abia­tu­ko zena sor­tze­ko era­ba­kia izan zen ate­ra­ta­ko ondo­rio nagu­sia. Eta han­dik urte­be­te­ra, Bil­gu­ne Femi­nis­ta sor­tu genuen.

Martxoa­ren 2, 3 eta 4rako Ema­ku­me Aber­tza­leon V. Topa­ke­ta Femi­nis­tak anto­latzen ari gara, 10 urte haue­tan egin­da­ko ibil­bi­dea­ren balo­ra­zio bat egin eta aurre­ra begi­ra gure eskain­tza poli­ti­koa zein izan­go den zehaz­te­ko asmoz.

Hiru mahain­gu­ru egin­go dira Leitza­ko topa­ke­te­tan femi­nis­moa ikus­pun­tu ezber­di­ne­ta­tik lan­tze­ko

Ber­tan, egun dau­ka­gun egoe­ra poli­ti­ko eta sozio eko­no­mi­koa­re­kin ezin­bes­tez lan­du behar diren gaiak jorra­tu­ko ditu­gu. Hiru mahain­gu­ru nagu­si izan­go dira: Pro­ze­su demo­kra­ti­koa eta ema­ku­meon hitza: han eta hemen (nazioar­te­ko espe­rien­tziak eza­gu­tu eta gurean fin­tzen joa­te­ko tar­tea), Ere­du eko­no­mi­ko eta sozial femi­nis­ta erai­kitze bidean, gaur­da­nik urratsak ema­nez, eta Inde­pen­den­tzia dugu bidea, eta hel­bu­rua: Eus­kal Herria femi­nis­ta. Haue­taz gain tai­ler eta ezta­bai­da anitze­tan par­te har­tu ahal izan­go dugu: zain­tza, eli­ka­du­ra subirautza, pros­ti­tu­zioa, osa­su­na, ema­ku­me pre­soak, auto­de­fen­t­sa femi­nis­ta, hez­ki­detza, sexua­li­ta­tea,… Gai­ne­ra ema­nal­di, kon­tzer­tu, poteo eta fes­ta­ra­ko den­bo­ra ere izan­go dugu.

Guz­ti hau anto­latzen ari garen femi­nis­ta guz­tiok ilu­sio han­diz espe­ro dugu data. Ber­tan eten­ga­be lan­tzen ari garen ema­ku­me anitzen sarea erai­kitzen jarrai­tu­ko dugu. Denon artean barreak, nega­rrak, sor­pre­sak, hase­rreak, ago­bio­ak, eta batez ere momen­tu onak par­te­ka­tu­ko ditu­gu. Ames­tu­ta­ko Eus­kal Herri femi­nis­ta­ra egi­ten ari garen bidea jarrai­tuz.

Bran­ka

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *