Zorio­nak 7Katu! Bost urte… eta aurre­ra!

Itzia­rren Semeak eta Pirritx eta Porrotxek 7Katu Gaz­tetxea­re bos­ga­rren urteu­rre­na ospatze­ko kan­ta kale­ra­tu dute. Aste­bu­ru hone­ta­ra­ko urteu­rre­na­ren ospa­ki­zu­na anto­la­tu dute eta Alde Zaha­rrean zein Gaz­tetxean egi­tas­mo ezber­di­nak buru­tu­ko dituz­te.

Aste­bu­ru hone­tan aur­kez­tu­ko dute Itzia­rren Semeak eta Pirritx eta Porrotxek 7Katu gaz­tetxea­ren urteu­rre­ne­ra­ko egin duten abes­tia. Horre­ta­ra­ko, aste­bu­ruan zehar anto­la­tu diren egi­tas­moen artean Itzia­rren Semea­ken kon­tzer­tua egon­go da larun­bat gauean Gaz­tetxean ber­tan.

7Katuk bost urte bete ditu sen­ti­tuz, pen­tsa­tuz eta oku­pa­tuz. Hiru hitz hauek auke­ra­tu dituz­te Gaz­tetxe­ko kideek euren bost urtee­ta­ko ibil­bi­dea des­kri­batze­ko. 7Katuren proiek­tua sen­titzen duten gaz­teak dire­la azal­du dute, bizi ere­du eta ideia batzuen alde nahi dute­na egi­te­ko eta lor­tze­ko “gai dire­la sen­titzen dute­la­ko”. Orain arte jasan dituz­ten “gol­peen” aurrean argi utzi dute “haien ametsek eta sen­ti­men­duek dirau­ten bitar­tean gel­die­zi­nak” dire­la.

Pen­tsa­men­duak garran­tzi bere­zia du haien­tzat “bost urte haue­tan kohe­ren­tziaz jar­du­ten aha­le­gin­du” dire­la­ko, auzoa­ren­tzat zer nahi duten eta zer behar den pen­tsa­tuz. Lan modu ezber­di­nak sor­tu dituz­te­la azal­du dute eta akatsak izan badi­tuz­te ere, bost urte­tan gau­zak era ego­kian egi­ten ika­si dute­la argi dute.

Bai­na oku­pa­zioa da euren iden­ti­ta­tea, “sen­ti­pe­na eta pen­tsa­men­du guz­tiak adie­raz­te­ko tres­na”. Oku­pa­zioa eskain­tzen ez die­ten guz­tia lor­tze­ko bidea dela dio­te, bai­ta “ilu­sioz eta lana­ren era­gi­nez edo­zein gau­za lor­tze­ko tres­na indar­tsua” ere.

Guz­ti horren aurrean eta bos­ga­rren urteu­rre­na ospatze­ra doa­ze­nean, “inoiz baino indar gehia­go­re­kin” ikus­ten dute euren burua 7Katuko kideek eta gehia­go haz­te­ko asmoa era­kutsi dute.

Bos­ga­rren urteu­rre­na­ren ospa­ki­zu­na aste­bu­ru hone­tan izan­go da, hila­ren 26, 27, 28 eta 29an, “5 urte sen­ti­tuz, pen­tsa­tuz… oku­pa­tuz” lema­pean. Egi­tas­mo ezber­di­nak egon­go dira, ekin­tza kul­tu­ra­lak, kon­tzer­tuak, baz­ka­riak eta jai giroa oro­ko­rrean.

Oku­pa­zioa­ren alde­ko mani­fes­ta­zioa

Aste­bu­ru luze eta bere­zi honek biga­rren data garran­tzitsua supo­sa­tu­ko du Oku­pa­zio Mugi­men­dua­ren­tzat. Larun­ba­tean, arratsal­de­ko 17:00etan, Arria­ga­ko pla­za­tik oku­pa­zioa­ren alde­ko mani­fes­ta­zio nazio­na­la abia­tu­ko da “Gure ametsak dirauen bitar­tean zue­nak egin du!” lema­pean. 19:00etatik aurre­ra, Alde Zaha­rra oku­pa­tuz eki­me­na buru­tu­ko dute 7Katuko kideek, kale ani­ma­zioa, ber­tso­la­riak, DJak eta abar kalee­tan barre­na egon­go dire­la­rik.

Bran­ka

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *