Femi­nis­mo Isla­mi­koa­ri buruz­ko jar­du­nal­diei jarrai­pe­na eman­go dio­te oste­gu­nean San Fran­tzis­kon

Urte­ro beza­la Ema­ku­meak, erre­sis­ten­tzia eta erre­bel­dia lema­pean Bil­gu­ne Femi­nis­tak, Aska­pe­nak eta GITE-IPE­Sek anto­latzen dituen jar­du­nal­dien bai­tan koka­tu dute hitzal­dia. Asma Lam­ra­bet Isla­mean eta Kora­nean adi­tuak har­tu­ko du par­te eta San Fran­tzis­ko­ko Auzo etxean egin­go dute 19:00etan.

Bil­gu­ne Femi­nis­tak, Aska­pe­nak eta GITE-IPE­Sek anto­la­tu­ri­ko Femi­nis­mo Isla­mi­koa­ri buruz­ko jar­du­nal­dien jarrai­pe­na egin­go dute aben­dua­ren 15ean. Ema­ku­meak, erre­sis­ten­tzia eta erre­bel­dia pro­gra­man sar­tu­rik, femi­nis­mo isla­mi­ko­ra hur­bil­tze­ko saia­ke­ra­re­kin jarrai­tu­ko dute aipa­tu elkar­teek. Horre­ta­ra­ko, ″Isla­ma­ren para­dig­ma­ren bai­tan egi­tu­ra­tu­ri­ko mugi­men­du, dis­kur­tso eta ekin­tza femi­nis­ta azter­tu­ko dituz­te.

″Era­bi­le­ra intere­sa­tuan edo ezja­kin­ta­su­nean oina­rri­tu­ta­ko este­reo­ti­po sen­tsa­zio­na­lis­tak eta erre­duk­zio­nis­mo gezur­ti eta fal­tsuak albo bate­ra utzi­ta″, isla­miar femi­nis­moa­ren pro­po­sa­men teo­ri­ko eta ideo­lo­gi­koak azter­tu­ko dituz­te bai­ta ″mur­gil­tzen den gizar­teen erai­kun­tza­ri egi­ni­ko ekar­pe­na ere″.

Orain­go hone­tan, ara­biar mun­duan ger­tatzen ari diren alda­ke­ten aurrean ″isla­miar femi­nis­moa­ren erron­ka­ri″ hel­du­ko dio­te, ″bere anto­la­ke­ta, sareak, estra­te­giak, borro­kak eta bes­te femi­nis­moe­ki­ko harre­ma­nak″ azter­tu­ta.

Horre­ta­ra­ko, Asma Lam­ra­bet eka­rri dute anto­latzai­leek. Isla­man eta Kora­nean adi­tua, medi­kua-hema­to­lo­goa, isla­miar femi­nis­moa­ren gara­pe­ne­ra­ko nazioar­te­ko GIERFI tal­de­ko lehen­da­ka­ria eta Isla­ma­ri buruz­ko ema­ku­mez­koen iker­ke­ta Zen­tro­ko zuzen­da­ria (Rabat) da Lam­ra­bet.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *