Aro poli­ti­ko berrian «sub­jek­tu poli­ti­ko akti­bo» iza­te­ko deia egin dute gaz­te independentistek

Eus­kal Herrian abia­tu den aro poli­ti­ko berrian beren jar­due­ra poli­ti­koa aska­ta­su­nez garatze­ko esku­bi­dea ber­matze­ko eska­tu dute gaz­te inde­pen­den­tis­tek eta inde­pen­den­tzia eta sozia­lis­moa lor­tze­ko bidean «akti­bo» iza­te­ko deia egin dio­te gazteriari.

AzkenEzkgaz.jpg
Age­rral­di jen­detsua eskai­ni dute gaz­te inde­pen­den­tis­tek Donos­tia­ko Anti­gua auzoan. (Conny BEYREUTHER/​ARGAZKI PRESS)

DONOSTIA-. Gaz­te inde­pen­den­tis­tek «inda­rrez» har­tzen dute egun bizi dugun «momen­tu his­to­ri­koa», Donos­tian egin­da­ko age­rral­dian nabar­men­du dutenez.

150 gaz­te ingu­ruk komu­ni­ka­bi­deen aurrean gogo­ra eka­rri dute­nez, «gataz­ka egoe­ran jaio eta bizi» diren gaz­te belau­nal­dia dira, eta «ozto­po uga­ri jarri diz­ki­gu­ten arren, ez gai­tuz­te geldiarazi».

Egun­go aro poli­ti­koak eta Eus­kal Herriak dituen erron­kek «inoiz baino gehia­go» gaz­te­ria­ren kon­pro­mi­soa eskatzen dute­la nabar­men­du dute, eta ildo horre­tan «ezin­bes­te­ko» jo dute gaz­te­ria­ren lana eta anto­la­kun­tza, «Eus­kal Herria buru­ja­be izan­go den eta bes­te­la­ko ere­du sozial eta eko­no­mi­ko bat erai­ki­ko duen ager­to­ki­ra eramateko».

Nola­nahi ere, «gaur-gaur­koz uka­tu­rik jarraitzen duten esku­bi­deak, nor­ba­na­ko zein kolek­ti­boak, ber­matzea» lehen­ta­su­nez­koa dela esan dute eta gaz­teek jar­due­ra poli­ti­koa aska­ta­su­nez garatze­ko duten esku­bi­dea ber­matze­ko exiji­tu dute.

Horre­kin bate­ra, gaz­te­ria «sub­jek­tu poli­ti­ko akti­bo» gisa egi­tu­ratze­ko beha­rra azpi­ma­rra­tu dute eta dei egin dio­te gaz­te­ria­ri «aska­pen pro­ze­suan akti­bo» izateko.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *