Aro poli­ti­ko berrian «sub­jek­tu poli­ti­ko akti­bo» iza­te­ko deia egin dute gaz­te inde­pen­den­tis­tek

Eus­kal Herrian abia­tu den aro poli­ti­ko berrian beren jar­due­ra poli­ti­koa aska­ta­su­nez garatze­ko esku­bi­dea ber­matze­ko eska­tu dute gaz­te inde­pen­den­tis­tek eta inde­pen­den­tzia eta sozia­lis­moa lor­tze­ko bidean «akti­bo» iza­te­ko deia egin dio­te gaz­te­ria­ri.

AzkenEzkgaz.jpg
Age­rral­di jen­detsua eskai­ni dute gaz­te inde­pen­den­tis­tek Donos­tia­ko Anti­gua auzoan. (Conny BEYREUTHER/​ARGAZKI PRESS)

DONOSTIA-. Gaz­te inde­pen­den­tis­tek «inda­rrez» har­tzen dute egun bizi dugun «momen­tu his­to­ri­koa», Donos­tian egin­da­ko age­rral­dian nabar­men­du dute­nez.

150 gaz­te ingu­ruk komu­ni­ka­bi­deen aurrean gogo­ra eka­rri dute­nez, «gataz­ka egoe­ran jaio eta bizi» diren gaz­te belau­nal­dia dira, eta «ozto­po uga­ri jarri diz­ki­gu­ten arren, ez gai­tuz­te gel­dia­ra­zi».

Egun­go aro poli­ti­koak eta Eus­kal Herriak dituen erron­kek «inoiz baino gehia­go» gaz­te­ria­ren kon­pro­mi­soa eskatzen dute­la nabar­men­du dute, eta ildo horre­tan «ezin­bes­te­ko» jo dute gaz­te­ria­ren lana eta anto­la­kun­tza, «Eus­kal Herria buru­ja­be izan­go den eta bes­te­la­ko ere­du sozial eta eko­no­mi­ko bat erai­ki­ko duen ager­to­ki­ra era­ma­te­ko».

Nola­nahi ere, «gaur-gaur­koz uka­tu­rik jarraitzen duten esku­bi­deak, nor­ba­na­ko zein kolek­ti­boak, ber­matzea» lehen­ta­su­nez­koa dela esan dute eta gaz­teek jar­due­ra poli­ti­koa aska­ta­su­nez garatze­ko duten esku­bi­dea ber­matze­ko exiji­tu dute.

Horre­kin bate­ra, gaz­te­ria «sub­jek­tu poli­ti­ko akti­bo» gisa egi­tu­ratze­ko beha­rra azpi­ma­rra­tu dute eta dei egin dio­te gaz­te­ria­ri «aska­pen pro­ze­suan akti­bo» iza­te­ko.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *