LAB-ek bat egi­ten du «Nazio bat gara, inpo­sa­ke­ta­rik ez!» lema­pean Bil­bon abuz­tua­ren 26an buru­tu­ko den manifestazioarekin

Bil­bo­ko Aste Nagu­sia­ren tes­tuin­gu­ruan Eus­kal Herria­re­kin eta Bil­bo­ko hiria­re­kin kon­pro­mi­soa duten herri­ta­rrek dei­tu­ta­ko mani­fes­ta­zioa­ri atxi­ki­men­dua eman dio sin­di­ka­tuak eta eus­kal lan­gi­le­ria­ri, ber­tan par­te har­tze­ko deia egin.

Egun, Eus­kal Herrian alda­ke­ta­ra­ko nahia nabar­me­na da. Egoe­ra berri bat sor­tzen ari da, bake eta demo­kra­zia ager­to­ki bat sor­tze­ko urrats nabar­me­nak eman dira urteo­tan, nor­ma­li­za­zio poli­ti­ko eta demo­kra­ti­ko pro­ze­suan aurre­ra egi­naz. Hori dela eta, inoiz baino lekuz kan­po­ra­go dau­de eus­kal herri­ta­rrok pai­ratzen ditu­gun urra­ke­tak eta gure kul­tu­ra, hiz­kun­tza zein nazio izae­ra­ri muzin egi­ten dio­ten eki­men zein iku­rren inpo­sa­ke­tak. Azken honen adi­bi­de dira Eus­kal­du­na Jau­re­gian bil­tzar espai­no­lak ospatzea, Bil­bon sasi­ki­ba­loi­ko erre­ge espai­nia­rra­ren kopa­ra­ko fina­la ospatzea bul­tzatzea, Aste Nagu­si­ko jai ere­du par­te har­tzai­le eta eus­kal­du­na­ren kon­trak erao­soak bul­tzatzea, Espai­ni­ko fut­bol selek­zioak San Mame­sen joka deza­la hain­bat aldi­tan eskatzea edo «Vuel­ta Ciclis­ta a Espa­ña» Bil­bo eta Gas­tei­ze­tik pasatzea.

Sin­di­ka­tuak dei egi­ten du guz­tion artean Eus­kal Herria ziklo berri bate­ra era­man­go duen alda­ke­ta poli­ti­ko eta sozia­la lagun­tze­ra. Hone­taz gain, inpo­si­zio guz­tiak gain­di­tu eta heri­ta­rren hitza eta era­ba­kia onar­tua eta erres­pe­ta­tua izan­go den Eus­kal Herri berria erai­kitzea­ren alde lan egi­te­ko dei zaba­la egi­ten du.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *