Jai­ki Hadi da a cono­cer el nue­vo lis­ta­do de pre­sos y pre­sas con enfer­me­da­des graves

Argi gorriak piztuta

Jai­ki Hadi elkar­teak zabal­du dituen datuen ara­be­ra, eus­kal pre­soen %24 dau­de gai­xo, eta pre­soen %6k gai­xo­ta­sun larri eta sen­dae­zi­nak dituzte

Jokin Sagar­za­zu

Gai­xo dau­den eus­kal pre­soak etxe­ra era­ma­te­ko eska­tu zuten hain­bat lagu­nek urta­rri­lean, Basau­ri­ko espetxea­ren ata­rian egi­ni­ko eki­men sin­bo­li­ko batean bidez. /​JON HERNAEZ /​ARGAZKI PRESS

Kar­tze­lak iku­si egin behar dira, eta jakin zer den 24 ordu han ego­tea; gogo­rra da». Arnal­do Ote­gi­re­nak dira hitzok, due­la bi aste Espai­nia­ko Auzi­te­gi Nazio­na­lean esan­da­koak. 25 urte­tik gora espetxean eman duten eus­kal pre­soak ez ezik, gai­xo­ta­sun larri eta sen­dae­zi­nak izan­da pre­so jarraitzen dute­nen egoe­ra eka­rri zuen gogo­ra ezker aber­tza­le­koak. Eus­kal pre­soei ezar­tzen diz­kie­ten bizi-bal­din­tzek: saka­ba­na­ke­ta, iso­la­men­dua, pre­sioak, eli­ka­du­ra desego­kia, zie­ga ordu luzeak… espetxea­ren egi­tu­ra fisi­koak: gune her­tsiak, modu­lu bere­ziak… eta espetxee­tan urteak era­ma­tea­ren zamak are gogo­rra­goa egi­ten dute espetxeal­dia gai­xo dagoen presoarentzat.

Min­bi­zia, hie­sa, bihotze­ko zein buru­ko gai­xo­ta­su­nak eta bes­te­la­ko gaitz larri eta sen­dae­zi­nak dituz­ten hamar eus­kal pre­so dau­de gaur egun; kopu­ru osoa­ren %6 gutxi gora­behe­ra. Zifra horrek nabar­men egi­ten du gora, osa­sun lagun­tza zuze­na behar duten eus­kal pre­soak har­tzen badi­ra kon­tuan. Jai­ki Hadi eus­kal pre­soak artatzen dituz­ten sen­da­gi­leen elkar­tea­ren ara­be­ra, 143 eus­kal pre­so dau­de gai­xo­rik Espai­nia eta Fran­tzia­ko esta­tuen espetxee­tan: 112k gai­xo­ta­sun fisi­ko­ren bat dute, eta gai­ne­ra­koek lagun­tza psi­ko­lo­gi­koa beha­rrez­koa dute. «Kasu hauek egoe­ra kru­del eta larri baten era­kus­ga­rri dira, alar­ma eta argi guz­tiak piz­te­ra era­man gai­tuz­te­nak», adie­ra­zi dio BERRIA­ri ano­ni­mo­ta­su­na gor­de nahi izan duen elkar­te­ko psi­ko­lo­go batek.

Hain­bat legek jasotzen dute gai­xo dau­den pre­soen kar­tze­la zigo­rra murriz­te­ko auke­ra, Espai­nia­ko Zigor Kodea­ren 92. arti­ku­luak edo espetxe zigo­rra­ren hiru laur­de­nak beteak iza­teak, esa­te­ra­ko. Ala­bai­na, gaur egun ez dituz­te bide horiek era­bil­tzen eus­kal pre­soen kasuan. Maiz, bal­din­tza­pe­ko edo behin-behi­ne­ko aska­ta­su­na ema­tea­ren tru­ke pre­soa «damutzea eta maku­rra­raz­tea» bilatzen dute­la ohar­ta­ra­zi du Jai­ki Hadi­ko kideak. Gai­ne­ra, neu­rri hori apli­katzen die­te­nean, pre­soak etxean «oso bal­din­tza zorrotze­kin» iza­ten dituz­te­la sala­tu du.

Gaur egun, zor­tzi eus­kal pre­so ari dira espetxeal­di arin­dua etxean betetzen: Bau­tis­ta Baran­da­lla, Angel Fige­roa, Belen Gon­za­lez Peñal­va, Mikel Gil Cer­ve­ra, Mari­lo Goros­tia­ga, Juan Jose Rego Vidal, Jose Luis Elko­ro eta Juan Pablo Die­guez. Egoe­ra horre­tan egon zen Mikel Iba­ñez Elgoi­bar­ko pre­soa ere. Min­bi­zi larria izan arren, etxe­tik irte­tea debe­ka­tua zuen, sen­da­gi­lea­re­ne­ra joa­te­ko ez bazen, eta betie­re epai­lea­ren bai­me­na­re­kin. Iaz hil zen.

Pre­soak Eus­kal Herri­ko espetxee­ta­ra ekar­tzea da bes­te auke­ra bat. «Hur­bil­ke­ta­re­kin itxa­ro­pen bat piz­ten da pre­soen barruan, eta oso mese­de­ga­rria da seni­deen­tzat ere», dio Kar­los Iol­dik, Mila­gros Iol­di Lan­graiz­ko espetxean dagoen eus­kal pre­soa­ren anaiak. Hala ere, neu­rri horre­kin Espai­nia­ko Esta­tuak «mal­tzur» jokatzen due­la sala­tu du. «Ger­tu­ratzen dituz­ten pre­soek pre­sio poli­ti­ko han­dia pai­ratzen dute, eta horrek kos­te han­di bat supo­satzen du psi­ko­lo­gi­ko­ki. Pre­soen seni­deok bar­ne­ra­tu­ta dau­ka­gu hur­bil­pe­nak kos­tu han­dia izan­go duela».

Nola­nahi ere, eus­kal pre­soen seni­de eta lagu­nen kolek­ti­bo­ko kideak ager­le­ku poli­ti­ko berria­re­kin itxa­ro­pen­tsu dau­de­la dio Iol­dik. «Bai­kor gara ezker aber­tza­leak ire­ki duen garai berria­re­kin. Orain­dik ez dugu argi­rik ikus­ten tune­lean, bai­na itxa­ro­pen­tsu gaude».

Espetxee­ta­ko bizi-baldintzak

Jai­ki Hadi elkar­te­ko psi­ko­lo­goak nabar­men­du due­nez, eus­kal pre­soei ezar­tzen zaien espetxe poli­ti­ka gogo­rrak era­gin zuze­na dau­ka haien osa­su­na­ren bila­kae­ran. Kasu asko­tan, kar­tze­lan ez dira haien gai­xo­ta­su­nak zain­tze­ko bal­din­tza ego­kiak iza­ten, eta azken hamar­ka­dan gai­xo­rik dau­den eus­kal pre­soen bizi-bal­din­tzek bere­zi­ki oke­rre­ra egin dute. «Gai­ne­ra­ko pre­soei aitor­tzen zaiz­kien esku­bi­deak uka­tu egi­ten diz­kie­te eus­kal presoei».

Espetxe­ko Lege Orga­ni­ko Nagu­sia­ren 36.3 eta Espetxe Legea­ren 212.3 arti­ku­luek jasotzen dute pre­soek kon­fian­tzaz­ko medi­kue­kin ego­te­ko esku­bi­dea dute­la. Haa­tik, due­la zen­bait urte­tik hona, esku­bi­de hori ere uka­tu egi­ten zaie eus­kal pre­soei, eta espetxe­ko sen­da­gi­leen esku uzten da haien osa­sun lagun­tza. Behar dituz­ten boti­kak har­tze­ko ere zail­ta­su­nak iza­ten dituz­te larri­ki gai­xo­rik dau­den pre­soek. Lagun­tza hori «oso aza­le­koa» iza­ten dela nabar­men­du du psikologoak.

Larri gai­xo­tu­rik dau­den eus­kal pre­soen osa­sun egoe­rak espetxean oke­rre­ra egi­teaz gain, kar­tze­le­ta­ko bal­din­tza «txa­rrek» ere pre­soen osa­sun psi­ko­lo­gi­koan era­gin nabar­me­na dute­la dio elkar­te­ko psi­ko­lo­goak. Zen­bait pre­sok kar­tze­lan bizi­ta­koa­ren ondo­rioz gaitz psi­ko­lo­gi­koak iza­ten dituz­te: bes­te­ren artean, depre­sio larriak, para­noia eta zora­men larria, eski­zo­fre­nia, antsie­ta­tea, zora­me­nak dakar­tzan ara­zo psi­ko­ti­koak, atxi­lo­al­dian jaso­ta­ko tra­tu txa­rrek eragindakoak…

Mila­gros Iol­di eus­kal pre­soa­ren egoe­ra jar dai­te­ke adi­bi­de gisa. «Atxi­lo­al­dian tor­tu­ra­tu egin zute­nez, geroz­tik psi­ko­lo­gi­ko­ki gain­behe­rak izan ditu, eta azken garaio­tan haren egoe­rak oke­rre­ra egin du», azal­du du Kar­los Iol­di anaiak.

Zen­bai­te­tan, gai­ne­ra, gai­xo­ta­sun horiek mutu­rre­raino iris­ten dira, eta pre­soak beren buruaz bes­te egi­ten saiatzen dira. Buru­ko nahas­me­nen ondo­rioz, zor­tzi eus­kal pre­sok hil dute beren burua 1985az geroz­tik. Zor­tzi per­tso­na horiek nahas­men edo desore­ka psi­ko­lo­gi­ko nabar­me­nik gabe espetxe­ra­tu zituz­ten, eta den­bo­ral­di ez oso luze baten ondo­ren beren buruaz bes­te egin­da aur­ki­tu zituzten.

Zerk era­ma­ten ditu atxi­lo­ke­ta unean per­tso­na ore­ka­tuak zire­nak han­dik urte batzue­ta­ra gisa hone­ta­ko era­ba­ki latzak har­tze­ra? «Espetxe poli­ti­ka zehatz batek», Jai­ki Hadi­ko kidea­ren ara­be­ra. «Eus­kal pre­soen kasuan pre­soa­ren damutzea bilatzen da, eta hori lor­tzen ez badu, bide baka­rra eta ika­ra­ga­rria era­bi­li­ko du: espetxeal­dia infer­nu bat bila­katzea pre­soa­ren­tzat, eta bizi oso­ra­ko luzatzea», azal­du du.

Buru­ko gaitzak dituz­ten pre­soen zain­tza ere ez da samu­rra. «Utzi­ke­ria da nagu­si», sala­tu du Iol­dik. Kon­fian­tzaz­ko medi­kua­re­kin ger­tatzen den beza­la, azke­nal­dian kan­po­ko psi­ko­lo­goei eta psi­kia­trei ere debe­katzen ari zaie pre­soe­kin ego­tea. Eta espetxe­ra sar­tze­ko auke­ra dute­nek «oso bal­din­tza zai­le­tan» egi­ten dute euren lana, azal­du du Jai­ki Hadi­ko kideak. «Espetxean segur­ta­su­na da balio nagu­sia, pre­soa­ren osa­su­na­ren gai­ne­tik. Segur­ta­su­na­ren aitza­kia era­bil­tzen da gai­ne­ra­ko esku­bi­de guz­tiak urratze­ko», sala­tu du. Kon­tsul­te­ta­ra­ko lekual­datzee­tan suer­tatzen diren egoe­rak «guz­tiz sala­ga­rriak» dire­la dio: bidaia luzeak iza­ten dira, eskuak lotu­rik era­ma­ten dituz­te, jarre­ra behar­tue­tan, asko­tan, fur­go­ne­te­ta­ko ten­pe­ra­tu­re­kin jokatzen dute…

Era berean, ohi­koa da pre­soa­ri, haren fami­lia­ri eta kon­fian­tzaz­ko medi­kua­ri osa­sun egoe­ra­ri buruz­ko infor­ma­zioa ukatzea. Sekre­tu pro­fe­sio­na­la, segur­ta­sun arra­zoiak eta gisa­ko «aitza­kiak» era­bi­li­ta. Har­ta­ra, elkar­te­ko psi­ko­lo­goak dio seni­deen eta abo­ka­tuen kan­po­ko «pre­sioa» ezin­bes­te­koa dela larri­ki gai­xo dau­den pre­soen jarrai­pe­na egi­te­ko. «Mutu­rre­ko egoe­rak dau­de­nean soi­lik mugitzen dira espetxee­ta­ko ardu­ra­du­nak, hau da, pre­soa hil­zo­rian dagoe­nean», dio Jai­ki Hadi­ko kideak, Iba­ñe­zen kasua gogo­ra eka­rriz. Osa­sun arloan heriotza da mutu­rre­ko ondo­rioa, eta espetxe­ko «lagun­tza­rik eza­ren» ondo­rioz ere heriotza zerren­da bel­tza dago. Hala, gutxie­nez hamahi­ru eus­kal pre­so hil dira kar­tze­le­tan 1980az geroztik.

Gai­xo­ta­sun larriak dituz­ten eus­kal presoak

Larri­ta­su­na­ga­tik aske uzte­ko eska­tu duten presoak

Jose Ramon Foru­ria. Basau­ri­ko espetxean dago. 60 urte ditu, eta min­bi­zia dau­ka. 2018an bete­ko ditu zigo­rra­ren hiru laur­de­nak. 2004an eta 2006an 92. arti­ku­lua ezar­tze­ko egin­da­ko eskae­rak atze­ra bota zituz­ten.

Mila­gros Iol­di. Lan­graiz­ko espetxean dago. Nahas­men bipo­la­rra dau­ka. Hama­lau urte­ko espetxe zigo­rra eza­rri zio­ten, eta hil hone­tan zigo­rra­ren hiru laur­de­nak bete­ko ditu.

Ibon Ipa­rra­gi­rre. Sevi­lla­ko espetxean dago. Sero­po­si­ti­boa da orain dela hogei urte baino gehia­go­tik, eta depre­sio sin­dro­mea dau­ka. 2010ean atxi­lo­tu zuten, eta epai­ke­ta­ren zain dago oraindik.

Txus Mar­tin Her­nan­do. Soto del Real­go espetxean dago gaur egun. Nahas­men eski­zo-afek­ti­boa dau­ka, deli­rio osa­ga­rrie­kin. Ia zor­tzi urte bakar­tu­rik egin zituen Fran­tzia­ko espetxee­tan. 2010ean zai­nak moz­ten saia­tu zen, eta para­noia larrie­kin jarraitzen du orain­dik. 2002an atxi­lo­tu bazu­ten ere, epai­ke­ta­ren zain jarraitzen du Espainian.

Eus­kal Herri­ra ekar­tze­ko eskae­ra egin dutenak

Josetxo Ariz­ku­ren. Sevi­lla­ko espetxean dago. Kar­dio­pa­tia iske­mi­koa dau­ka. Ekai­nean lesio larri bat atze­man zio­ten bihotze­ko hodi batean, eta stent bat eza­rri zio­ten. Aurre­tik, hia­to­ko her­nia eta espas­mo eso­fa­gi­koa diag­nos­ti­ka­tu ziz­kio­ten. 1999. urtean atxi­lo­tu zuten, eta 30 urte­ko espetxe zigo­rra eza­rri zio­ten.

Jose Angel Bigu­ri. Donos­tia­ko Mar­tu­te­ne­ko espetxean dago une hone­tan, pros­ta­ta eba­kun­tza baten zain. 1989. urtean atxi­lo­tu zuten, eta 30 urte­ko zigo­rra jarri zio­ten. 2008an, bai­na, 2016ra arte luza­tu zio­ten zigo­rra. 56 urte ditu.

Inma­cu­la­da Berrio­za­bal. Gali­zia­ko A Lama­ko espetxean dago. Hepa­ti­ti­sa, soria­sia, hiper­ten­tsioa eta asma bron­kia­la dauz­ka. 59 urte ditu. 2009an zor­tzi urte eta erdi­ko espetxe zigo­rra eza­rri zioten.

Iña­ki Etxe­be­rria. Zue­ra­ko espetxean dago. Fres­nes­ko espetxean zela, erre­ti­na hemo­rra­gia eta ikus­me­na­ren zorroz­ta­su­na­ren gale­ra diag­nos­ti­ka­tu zio­ten, eta itsu geratze­ko arris­kua dau­ka. 1996an atxi­lo­tu zuten, Fran­tzian, eta Espai­nia­ko Esta­tuak 30 urte­ko espetxe zigo­rra eza­rri zion.

Gotzo­ne Lopez de Luzu­ria­ga. Mar­tu­te­ne­ko espetxe­ra eka­rri zuten martxoan. Bula­rre­ko min­bi­zia dau­ka. Heme­zor­tzi urte dara­matza kar­tze­lan, eta aske egon behar­ko luke, bai­na Espai­nia­ko Auzi­te­gi Nazio­na­lak iaz era­ba­ki zuen 2019ra arte zigo­rra luzatzea. Hain­ba­tean uka­tu dio­te bal­din­tza­pe­ko askatasuna.

Jesus Mari Men­di­nue­ta. Albo­cas­se­re­ko espetxean dago. Her­nia dis­ka­la eta ingi­na­la dau­ka; era berean, aldian aldi­ko pros­ta­ti­sa eta uvei­ti­sa diag­nos­ti­ka­tu diz­kio­te. Hogei urte dara­matza kar­tze­la; abuz­tuan irten behar­ko luke espetxetik.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *