Luis Miguel Ipi­ña oso egoe­ra larrian dago Mexi­kon – Amnis­tia­ren Alde­ko Mugimendua

Luis Miguel Ipi­ña eus­kal ihes­la­ri poli­ti­koa maiatzean atxi­lo­tu zuten Mexi­kon eta geroz­tik oso egoe­ra larrian dago ber­tan espetxe batean. 60 urte ditu eta dia­be­te­saz gain hiper­ten­tsioa eta liki­doen erre­ten­tzioa ditu, oinak guz­tiz han­ditzen zaiz­kio­la­rik. Ondo­rioz eten­ga­be­ko sen­da­gi­lea­ren asis­ten­tzia behar du, eta medi­ka­man­tu jakin batzuk har­tu behar ditu bere eri­ta­su­nak zaintzeko.

Espetxean mutu­rre­ko egoe­ran dago Luis Miguel Ipiña.

12 lagu­nen­tzat den zie­ga batean 53 pre­so daude.

Hasie­ra batean lurrean egin behar iza­ten zuen lo. Orain bi ohe­ren artean jarri­ta­ko ohol baten gai­nean egi­ten du lo bes­te bate­kin bate­ra. Ohol hau gaue­ko 11:30etan jar­tzen dute eta goi­ze­ko 6:00etan ken­du. Zie­ga bete­ta dagoe­nez gauean bata bes­tea­ren gai­nean egi­ten du lo pre­soek eta ezi­nez­koa da gauez komu­ne­ra joa­tea, ez bai­ta­go non­dik ibili.

Egu­nean sei ordu egi­ten ditut patioan, eta bes­te den­bo­ra guz­tia zie­gan pasatzen du. Lotan ez dagoen den­bo­ra guz­tia zutik ema­ten du, ezi­nez­koa dela­ko hain­bes­te jen­de dagoen leku batea ese­ri­ta egotea.

Komu­nak zuloak ditu lurrean eta egin beha­rrak han egi­ten dituz­te. Sukal­da­tu ere ber­tan egin behar iza­ten dute. Dutxa­rik ez dago eta bal­de bate­kin mol­da­tu behar dute garbitzeko.

Espetxean jana­ria banatzen du bai­na ezin dute kubier­to­rik izan. Pre­soei ez die­te ontzi­rik ema­ten eta beraiek ontzi­ren bat lor­tu ezean jana­ria eskuz har­tu behar dute.

Ezin dute arro­pa nor­ma­la jan­tzi, soi­lik urdi­nez jan­tzi dai­tez­ke presoak.

Bi libu­ru eta dirua edu­ki ditza­ke, eta dirua soi­nean era­man behar dute. Dituen gau­za guz­tiak soi­nean eman behar ditu, bes­te­la bes­te pre­soek lapur­tzen dizkiote.

Patio­ra eta sen­da­gi­lea­ren­ga­na bidean behin baino gehia­go­tan asal­ta­tu dute bes­te pre­soek, diru ken­duz. Zapai­lak ere lapur­tu zizkioten.

Zie­ga­ga­tik ordain­du egin behar du.

Bisi­tak larun­ba­tean izan ditza­ke 9:00etatik 15:00k bitar­te. Hale­re zail­ta­sun han­diak ditu bisi­tak egi­te­ko, ila­ra luzeak sar­tzen dira eta den­bo­ra asko behar bai­ta bisi­ta egin ahal izateko.

Zie­ga­ri dago­kio­nez, Luis Migue­lek zie­ga­gai­tik ordain­du egin behar du.

Bisi­ta­ra doa­zen per­tso­nek ere hain­bat neu­rri bete behar iza­ten dituz­te, ezin dute hain­bat kolo­re­ta­ko erro­pa­rik era­man eta sar­tze­ra­koan, ara­zo gabe sar­tzea nahi badu­te, ordain­du egin behar iza­ten dute.

Bes­tal­de, dome­kan pre­soa bisi­ta­tu nahi due­nak ordain­du behar du. Bisi­tak pasi­lo luze batean egi­ten dira, bata bes­tea­ren gai­nean, guz­tiz pila­tu­ta. Nor­bai­tek eser­tzea nahi badu, kubo bat har deza­ke, buel­ta eman eta ber­tan eser­tze­ko. Hauen­gai­tik ere ordain­du behar da.

Komu­ni­ka­zioei dago­kie­nez debe­ka­tua du gutu­nak jaso edo idaz­tea. Tele­fono deiei dago­kie­nez badu tele­fo­noz deitzea, bai­na horren­bes­te jen­de ego­ten da zain tele­fo­noz deitze­ko, ia ezi­nez­koa bai­ta tele­fono librea har­tzea, ordu kon­kre­tu batzu­tan soi­lik dei­tu bai­tai­te­ke. Hori dela eta, tele­fo­noz dei­tu nahi badu, aldez aurre­tik tele­fono bat erre­ser­ba­tu deza­ke eta horre­gai­tik ere ordain­du behar iza­ten du.

Ezin du ika­si, ez dago libu­ru­te­gi­rik, ezta tai­le­rrik ere.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *