Kukutza: denok ames­tu dugun proiek­tua Erre­kal­den, Bil­bon, Eus­kal Herrian! – Mikel Etxaburu

Kukutza ere­mu askea da, aha­le­gin izu­ga­rri bezain ede­rrak bul­tza­tu­ta egia bihur­tu den amet­sa. Nork dio uto­piak ez dire­la betetzen? Nork esan leza­ke ametsak lo gau­de­ne­ra­ko dire­la soi­lik? Kukutzan egon den inork ez, behin­tzat. Ilu­sio eta lan eder horren par­te gara. Par­te gara ametsak dire­la­ko gure ipar; aska­ta­su­naz hitz egin baino nahia­go dugu­la­ko aske izan, eta batez ere, prest gau­de­la­ko amets egi­ten jarraitzeko.

Agin­duak ema­te­ra ohi­tu­ta dau­de­nek, ordea, bes­te amets batzuk dituz­te buruan. Haiek eza­rri­ta­ko joko araue­ta­rik kan­po ez dute nahi bizitza­rik; nork bere bizitza­ren lema har­tu eta bes­te asko­re­kin bate­ra egi­tas­mo komu­nak sor­tu eta bul­tzatzea arris­kutsue­gia da ezer alda­tu nahi ez due­na­ren­tzat. Bai­na Kukutza ere­mu librea da, eta bote­re­gu­ne kla­si­koen agin­du ilu­nei muzin egin­da, era­ba­kitze­ko esku­bi­dea bere azken mutu­rre­ra era­ma­ten da ber­tan. Auzo, hiri eta herri berri bate­ra­ko oina­rriz­ko prin­tzi­pioe­tan era­gin eta era­ba­kitze­ko esku­bi­dea­ren gai­ne­tik era­ba­kitze­ko gai­ta­su­na prak­ti­kan jar­tzea du hel­bu­ru, bes­teak bes­te. Izan ere, nahiz eta batzuek orain­dik kon­tu­ra­tu ez, denok gara Kukutza.

Kukutza proiek­tu beza­la, Bil­bo­ko belau­nal­di oso baten eta Erre­kal­de­ko auzo­ki­deen kon­pro­mi­so­tik abia­tu zen. 90eko hamar­ka­dan, Bil­bon, oku­pa­zioa­ren alde­ko ola­tuak bere lekua egin zuen eta Erre­kal­dez gain Bil­bo­ko bes­te auzo batzuk ere zipriz­tin­du zituen ola­tu horrek. Sor­men lan­te­gi auto­ges­tio­na­tuak erai­ki ziren auzo asko­tan. Horiek guz­tiak tama­lez egun Kukutzak bizi duen ata­ka­tik iga­ro dira, eta gehie­nak itxi dituz­te: Txa­let de Hie­dra Ira­lan, Ola­bea­ga­ko gaz­tetxea, Sor­gintxu­lo, due­la hila­be­te pare bat Ira­la­ko Gaz­te Loka­la eta abar luze bat itxi dute. Bes­te batzuek borro­ka­ren inda­rraz zutik dirau­te: Deus­tu­ko gaz­te loka­la, Zaz­pi Katu gaz­tetxea, Zorrotza­ko Gaz­tetxea, eta San­tutxu­ko LaKo­mi, Bil­bo Zaha­rrean Sagu­zahar gaz­tetxea, eta Otxar­koa­ga­ko gaz­te loka­la. Bai­na denek Uda­la­ren poli­ti­ka txi­kitzai­le eta ezko­rra sufritzen dute.

Egia da Erre­kal­de auzo bizia izan dela beti, bere auzo­ki­deen alde­ko lanean, egi­tas­mo berritzai­le eta par­te har­tzai­leak sus­ta­tu dituz­te ber­tan bizi direnek.

Kukutza des­obe­dien­tzia egi­tas­moa izan da bere has­ta­pe­ne­tik, auzo­ko hain­bat koka­le­ku­tan, bai­na beti ere exis­titzen ziren espa­zio bizi­ga­beei, kolo­rea, ilu­sioa, eki­men berriak, kudea­ke­ta par­te har­tzai­lea, egi­tas­mo auto­ges­tio­na­tuak eta abar luze bat eskainiz.

Kukutzak gaz­teek eta ez hain gaz­teek proiek­tu auto­ges­tio­na­tuak aurre­ra ate­ratze­ko duten gai­ta­su­na eta inda­rra era­kus­ten du. Bote­re­gu­neek, ordea, gaz­tetxeen eta espa­zio auto­ges­tio­na­tuen aur­ka­ko des­pres­ti­gio saia­ke­ra eten­ga­beak sus­ta­tu izan dituz­te. Horren aurrean, Bil­bo­ko gaz­te­riak, gaz­te­ria anto­la­tuak, gaz­te mugi­men­du­ko espre­sio anitzek, herri mugi­men­du­ko era­gi­leok, Kukutza geu­re egin dugu. Geu­re egin dugu ez soi­lik Bil­bon dau­den gabe­ziei eran­tzu­ten dien espa­zio edo leku bat dela­ko, bai­zik eta proiek­tu horre­ta­tik ber­ta­tik pasa­tu garen mila­ka lagu­nek Kukutza geu­re egin dugu­la­ko, erai­kin horre­tan gora eta behe­ra gogotsu eta etxean beza­la ibil­tzeaz gain, proiek­tu horrek duen xar­ma barru­raino sar­tu zai­gu­la­ko. Denok nahi­ko genu­ke Kukutza bat gure auzoan, gure herrian… nork ez ditu ametsak maite?

Kukutza harre­ma­nak erai­kitze­ko espa­zioa da. Harre­ma­nak Erre­kal­de­ko auzo­ki­deen eta ber­tan lanean dihar­du­te­nen artean, ber­tan bizi dire­nen eta ber­tan proiek­tuak sor­tu dituz­te­nen artean, Bil­bo­ko gaz­te belau­nal­dien eta herri mugi­men­du­ko espre­sio ezber­di­nen artean, Eus­kal Herri­ko gaz­tetxeen zein ber­ta­tik pasa diren eta egun espetxee­tan pre­so dituz­ten gaz­te kon­pro­me­ti­tu asko­ren artean… Kukutza harre­ma­nak erai­kitze­ko espa­zioa da, harre­man sen­do­ak, kon­pro­mi­so eta elkar­ta­su­na­ren bidez lotu­ta­ko harre­man zin­tzo eta eman­ko­rrak erai­kitze­ko leku bizia.

Kukutza ez da ikutzen! Uda­lak ez du uki­tu behar, ezin du uki­tu, erai­ki­na botatze­ko alter­na­ti­ba bat aur­kez­te­ko ez bada; bote­re­gu­ne finan­tza­rioe­tan era­ba­kiak har­tzen dituz­te­nek ezin dute uki­tu espa­zio hori bere horre­tan man­ten­tze­ko ez bada; ins­ti­tu­zioek ezin dute uki­tu bere izae­ra auto­ges­tio­na­tu, publi­ko eta par­te har­tzai­lea ber­matze­ko ez bada… bes­te guz­tiok Kukutza uki­tu, bizi, das­ta­tu, entzun eta sen­titzen jarrai­tu nahi dugu!

Horre­la, idaz­ki hau sinatzen dugu­nok, dato­rren zapa­tuan Bil­bon egin­go den mani­fes­tal­di inter­na­zio­na­lean par­te har­tze­ra deitzen dugu. Kukutza­ren alde­ko lanean eten­ga­be aritze­ko deial­dia egi­ten dugu. Gure herrie­tan eta auzoe­tan ehun­ka Kukutza sor­tze­ra deitzen dugu. Herri aske batean per­tso­na askeak iza­te­ko alda­rria egi­ten dugu. 16an Kukutza Gaz­tetxea­ren kon­tra­ko erais­te agin­dua gel­dia­raz­tea eska­tu­ko dugu Bil­bo­ko mani­fes­tal­dian. Jarrai­tu deza­la ametsak !.

.* Mikel Etxa­bu­ru, Joa­na Reguei­ro Biz­kai­ko ezker aber­tza­le­ko kideak

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *