Espetxee­ta­ko ger­tae­rak – AAM

Ando­ni Zen­go­ti­ta­ben­goak gose gre­ba­ri ekin dio gaur:

Ando­ni Zen­go­ti­ta­ben­goa eus­kal pre­so poli­ti­koa Por­tu­ga­le­ko Mon­san­to espetxean aur­kitzen da 2010ean Por­tu­ga­len atxi­lo­tua izan zene­tik. Ordu­tik bizi­bal­din­tza oso latzak pai­ra­tu behar ditu. Bera da ber­tan dagoen eus­kal pre­so poli­ti­ko baka­rra, eta honez gain baka­rrik zie­gan ordu asko eman behar iza­ten ditu. Bisi­te­kin ara­zo han­diak ditu. Bere lagu­nek ez dute auke­ra­rik bera bisi­tatze­ko, eta bere bi ala­ba txi­kie­kin urtean bi aldiz baka­rrik egon dai­te­ke. Egun guz­tia espetxe­ko buzoa jan­tzi­ta iga­ro behar du, eta irte­ten den bakoitzean goi­tik behe­ra miatzen dute espetxezainek.

Egoe­ra honen aurrean gose gre­ba­ri ekin dio Ando­ni Zen­go­ti­ta­ben­goak gaur ber­tan. Amnis­tia­ren Alde­ko Mugi­men­duak elkar­ta­su­na era­kutsi nahi dio Ando­ni­ri eta bere seni­deei eta dei egin nahi Elo­rrio dato­zen egu­no­tan buru­tu­ko diren mobi­li­za­zioe­tan par­te hartzera.

Saioa San­chez eus­kal pre­so poli­ti­koa era­so­tua lekual­datze batean:

Ekai­na­ren 25ean Poi­tier­se­ko espetxe­tik epai­te­gi­ra era­man behar zuten bere aur­ka­ko estra­di­zio eske­ra baten hari­ra dili­gen­tzie­tan par­te har­tze­ra. Espetxe­ra kaputxa­dun poli­ziak joan ziren bere bila eta esku­bur­di­na atzean jarri ziz­kio­ten. Berak aurrean jar­tze­ko eska­tu arren hauek orain­dik eta gehia­go estu­tu ziz­kio­ten esku­bur­di­nak atzean. Berriz pro­tes­ta egin zue­nean poli­ziek besoak for­tza­tu, lurre­ra bota eta arras­ta­ka era­man zuten fur­go­ne­ta­ra, kol­peak eman ziz­kio­te­la­rik. Fur­go­ne­tan etzan­da era­man zuten epaitegiraino.

Epai­te­gian zela poli­zia bati bere iden­ti­fi­ka­zio zen­ba­kia eska­tu zion bai­na honek ez zion eman nahi izan. Espetxe­ra buel­tan zela ber­ta­ko medi­kuak erre­ko­no­zi­men­dua egin zion, bai­ta argaz­kiak ate­ra ere. Saioak sala­ke­ta jarri du ger­ta­tu­ri­koa­ren harira.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *