Erre­pre­sioa izan­go dute azter­gai Ezke­rral­de­ko Gaz­te Inde­pen­den­tis­ten jar­du­nal­die­tan- Herrikolore

gazte jardunaldiak

Dato­rren larun­ba­tean, api­ri­lak 4, Gaz­te Jar­du­nal­di Anti­erre­pre­si­boak ospa­tu­ko dira Ezkerrral­de­ko Gaz­te Inde­pen­den­tis­tek anto­la­tu­ta. Azken urteo­tan erre­pre­sioak gogor kol­pa­tu du eus­kal gaz­te­ria, eta hor­tan ere Ezke­rral­dea ez da sal­bues­pe­na izan. Segi gaz­te anto­la­kun­dea­ren aur­ka­ko sare­ka­de­tan Ses­tao eta Por­tu­ga­le­te­ko lau gaz­te atxi­lo­tuak eta tor­tu­ra­tuak izan dira; aspal­di­ko kale borro­ka ekin­tzak lepo­ra­tu­ta San­tur­tzi eta Bara­kal­do­ko bes­te bi gaz­te espetxe­ra­tuak izan dira; eta Bara­kal­do­ko bes­te lau gaz­te gar­tze­la­ra bida­li­ko dituen epaia­ren zain dau­de. Gai­ne­ra gogo­ra­tu beha­rra dago, due­la gutxi egoe­ra laz­ga­rri hau salatze­ko Gaz­te Inde­pen­den­tis­tek Ballon­tin egin­da­ko eki­me­na­ren ondo­rioz 10 gaz­te epai­tuak izan dire­la eta 5000 €ko isu­na eza­rri die­la epai­leak. Egoe­ra larri honen gai­ne­ko haus­nar­ke­ta bul­tza­tu asmoz jar­du­nal­dia anto­la­tu dituz­te Mama­ri­gan, egun osoan zehar.

Jar­du­nal­diak Gaz­te Anto­la­kun­dea­ren his­to­ria­ren bir­pa­sa burutzen hasi­ko dituz­te Ezke­rral­de­ko gaz­teak, gaur egun arte erre­pre­sioak izan duen bila­kae­ra eta ere­du ezber­di­nak azter­tzen ahaz­tu barik. Bes­teak bes­te inko­mu­ni­ka­zioa, tor­tu­ra eta euro­agin­duaen ingu­ruan ere hitz egin­go eta «Gaz­te 1+EZ» dina­mi­ka aur­kez­tu ere. Eguer­dian Mama­ri­gan ber­tan baz­kal­tze­rik egon­go da, 5 euro­ren tru­ke. Arratsal­dean ordea, berri­ro hel­du­ko die­te jar­du­nal­diei, herrie­ki­ko Elkar­ta­su­na lan­duz. Mau­lets (Pai­sos Cata­lans) eta Regüel­ta (Can­ta­bria) gaz­te anto­la­kun­deen par­te-har­tzea izan­go dute horre­ta­ra­ko. Jar­du­nal­diak buka­tu­ta­koan Kale­ji­ra egin­go da Mama­ri­ga­ko kalee­tan zehar eta Fron­to­ian egin­go den eki­tal­dia­re­kin eman­go zaie amaie­ra gaz­te jardunaldiei.

jardunaldiak

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *