Pre­soen esku­bi­deak alda­rri­ka­tu dituz­te Doni­ba­ne Garazin

Mila lagun ingu­ru bil­du dira gaur arratsal­dean Doni­ba­ne Gara­zin, eus­kal pre­so poli­ti­koen esku­bi­deak alda­rri­katze­ko egin den mani­fes­ta­zioan. Esta­tuek «sal­bues­pen neu­rriak» ber­tan behe­ra utz ditza­ten pre­sio egi­te­ko deia egin dute.

21/​05/​2011 18:06:00

AzkenEzkga.jpg
Pre­soen argaz­kiak zihoa­zen mani­fes­ta­zioa­ren buruan. (Gaiz­ka IROZ)

DONIBANE GARAZI-. «Dagoz­kien esku­bi­deen jabe, eus­kal pre­soak Eus­kal Herri­ra» lelo­pean egin dute mani­fes­ta­zioa gaur arratsal­dean Doni­ba­ne Gara­zin. Martxa­ren buruan eus­kal pre­soen 150 argaz­ki ingu­ru zihoa­zen, seni­de eta lagu­nen eskutan.

Herri­ko kaleak zehar­ka­tu ondo­ren, amaie­ra­ko eki­tal­dian Etxe­ra­te­ko bi kidek eta Aska­ta­su­na­ko ordez­ka­ri batek har­tu dute hitza. Horren aurre­tik, ordea, aurres­kua dan­tza­tu dute pre­soen argaz­kien aurrean.

Etxe­ra­te­ko kideek pre­soek eta ihes­la­riek bizi duten egoe­ra gogo­ra­tu dute. Espetxean hogei urte­tik gora dara­matza­te­nen ize­nak aipa­tu dituz­te eta ber­ta­ra­tu­ta­koek txa­loe­kin eran­tzun die­te. Esta­tu fran­tses nahiz espai­no­lean seni­de pre­soak dituz­ten Ipar Eus­kal Herri­ko 27 fami­lien ize­nak esan dituz­te­nean ere txa­lo zapa­rra­da jaso dute.

Aska­ta­su­ne­ko ordez­ka­riak mobi­li­za­zioa­ren beha­rra nabar­men­du du, Gober­nu fran­tses eta espai­no­la­ri sal­bues­pen neu­rriak ber­tan behe­ra utz ditza­ten pre­sio egiteko.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *