Ehu­na­ka oiar­tzua­rren harre­ra jaso dute Ander Erran­do­neak eta Esta­nis Lope­zek- Askatu

Ehu­na­ka oiar­tzua­rren harre­ra jaso dute Ander Erran­do­neak eta Esta­nis Lopezek

Bi eus­kal pre­so poli­ti­ko ohiak herri­ra iritsi dire­nean kalea har­tu duten herri­ta­rren txa­loak, besar­ka­dak eta muxuak jaso dituzte. 

BIZI ARTEKO ZIGORRIK EZ!! ANDER ERRANDONEA “ORDOXELAI” ETA ESTANIS LOPEZ ETXERA!!!

25 urte espetxean pasa eta gero, Maiatza­ren 10ean aska­tu­ko dituz­te bi Oiartzuarrak

1986ko Maiatza­ren 17 geroz­tik Espai­nia­ko espetxee­tan bahi­tu­rik edu­ki dituz­te bi herri­tar hauek. 25 urte luzee­tan beraien seni­de eta lagu­nen­gan­dik urrun, abe­rria ezin iku­si­rik. Azken urtee­tan espetxean bizi duten egoe­ra kru­de­la­ren tes­ti­gu gar­biak izan dira bai eurek eta bai eta seni­deak. Esta­nis Lopez Agi­riano momen­tu haue­tan Cas­te­llo­nen aur­kitzen da eta Ander Erran­do­nea Arru­ti berriz, Herre­ra de la Manchan.

Esta­nis Lopez Agi­riano 1967ko Urta­rri­la­ren 15ean jaio zen eta 19 urte zitue­la (1986ko Maiatza­ren 17an) atxi­lo­tu zuen Guar­dia Zibi­lak ETA­ko kide iza­tea lepo­ra­tu­ta. 25 urte haue­tan gober­nuak disei­na­tu­ta­ko espetxe poli­ti­ka hil­tzai­lea­ren ondo­rioz EHtik urru­ti egon da. Espetxe ezber­di­ne­ta­tik iga­ro da bes­te hain­bat eus­kal pre­so bezala.

Ander Erran­do­nea Arru­ti “Ordo­xe­lai” 1963ko Maiatza­ren 18an jaio zen eta 23 urte zitue­la (1986ko Maiatza­ren 17an) atxi­lo­tu zuen Guar­dia Zibi­lak egin­da­ko sare­ka­dan ETA­ko kide iza­tea lepo­ra­tu­ta. . 25 urte haue­tan gober­nuak disei­na­tu­ta­ko espetxe poli­ti­ka hil­tzai­lea­ren ondo­rioz EHtik urru­ti egon da. Espetxe ezber­di­ne­ta­tik iga­ro da bes­te hain­bat eus­kal pre­so bezala.

25 urte iga­ro ostean berriz herrian izan­go ditu­gu oiartzuarrak.

KONDENA BETEA DUTENAK ETA GAIXO LARRIAK ETXERA!!

Oiar­tzun­go Amnis­tia­ren Alde­ko Mugimendua.

Pre­soe­ki­ko elkar­ta­sun eki­me­na Matie­na­ko jaietan


Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.