Bobby Sands gogoan zaitugu

30 urte bete dira maiatza­ren 5ean Bobby Sands gose gre­ba­ren ondo­rioz hil­tzen utzi zute­la, ondo­ren bes­te bede­ratzi mili­tan­te erre­pu­bli­ka­rren heriotzek jarrai­tu zio­ten. Oro­ta­ra IRA­ko 7 eta INLA­ko 3 mili­tan­te hil ziren gose gre­ba haie­tan. Oihar­tzun han­dia izan zuten heriotzok mun­duan barre­na, hamai­ka txo­ko­tan egin ziren pro­tes­tak eta mobi­li­za­zioak. Hamar gose gre­ba­la­ri irlan­da­rren borro­ka hori bri­tai­niar inpe­ria­lis­moa­ren aurrean duin­ta­sun era­kus­tal­dia itze­la izan zen.

Ondo­rio oso garran­tzitsuak izan zituen 1981eko gose gre­bak, sufri­me­du han­dia era­gin zuen komu­ni­ta­te erre­pu­bli­ka­rrean eta koa­dro poli­ti­ko oso garran­tzitsuak gal­du zituen mugi­men­du erre­pu­bli­ka­rrak, bai­na bes­tal­de, garai­pen han­dia izan zen kri­mi­na­li­za­zio eta uls­te­ri­za­zio kan­pai­na­ri aurre egi­te­ko, ezin­bes­te­koa. Erre­pu­bli­ka­rrek beti dio­te hil­da­ko hamar kideak, gaur egun heroiak, per­tso­na arrun­tak zire­la, bai­na sal­bues­pe­ne­ko egoe­ra batean ego­nik apar­te­koak bihur­tu zire­la, herri­tik ate­ra­ta­ko lan­gi­le kla­se­ko per­tso­nak ziren herria­ren­tzat dena eman zutenak.

Hiru hamar­ka­da pasa dira duin­ta­sun lezio horre­ta­tik, den­bo­ra luzea, Gatzak eta Elurtxu­rik eman digu­ten duin­ta­sun era­kus­tal­diak iraun due­na. Erre­pre­sioa kar­tze­le­ta­ra era­man zuten irlan­dar erre­pu­bli­ka­rren kon­tra eus­kal mili­tan­teen kon­tra egin izan duten eta orain­dik ere egi­ten ari diren moduan. Zorio­nez, asko dira han­go eta hemen­go pre­so poli­ti­koek eman diz­ki­gu­ten lezioak, heroiak egon dira Irlan­dan, gurean ere egon dira eta orain­dik ere badaude.

Bai­na ez dugu heroi gehia­go­rik nahi, nahi­koak dauz­ka­gu gure his­to­ria borro­ka­la­ria idaz­te­ko. Mun­du oso­ko pre­so poli­ti­koak dira heroiak, bai­na ez ditu­gu horre­la­ko heroiak nahi, heroiak baino ohiak nahi ditu­gu, pre­so poli­ti­ko ohiak ale­gia. Pre­so poli­ti­koak kalean nahi ditu­gu, bai­na espetxee­tan bahi­tu­ta man­ten­tzen dituz­ten bitar­tean gure heroaik iza­ten jarrai­tu­ko dute, gure herrian bes­te herrie­ta­ko pre­so poli­ti­koe­ki­ko elkar­ta­su­na lan­tzen jarrai­tu­ko dugu, nazioar­tean eus­kal pre­so poli­ti­koe­ki­ko elkar­ta­su­na sus­tatzen jarrai­tu­ko dugu, eta elkar­ta­su­nez hara­ta­go elkar­la­ne­ra ekin­go diogu.

Tioc­faidh ár lá, gure egu­na hel­du egin­go da.

Bobby, gogoan zaitugu!

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on Facebook
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.