Kos­ka irra­tia­ren alde­ko hip hop kon­tzer­tua Itzubaltzetan

Larun­bat hone­ta­ra­ko, api­ri­lak 30, hip hop kon­tzer­tua anto­la­tu du Itzu­bal­tze­ta gaz­tetxean Kos­ka irra­tiak.

Horren­bes­tez, Revol­ta Per­ma­nent, 123 Krew eta Pablo Hasel igo­ko dira ager­to­ki­ra. Sarre­rak 5 euro­tan egon­go dira. Izan ere, bil­du­ta­ko diruaz, Uri­be Kos­ta­ko irra­ti libreak egun pai­ratzen ari den egoe­ra eko­no­mi larria­ri aurre egin nahi dio­te. «Kon­tuan bal­din badu­gu Kos­ka irra­tiak ez due­la libe­ra­tu­rik, musi­ka­ri guz­tiak musu truk dato­ze­la eta Itzu­bal­tze­ta gaz­tetxe­ko lagu­nak lagun­tze­ko prest ager­tu zaiz­ki­gu­la, erron­ka ede­rra dugu esku artean, auzo­la­nean aurre­ra era­man­go dugu­na», azal­du dutenez.

Kon­tzer­tua 20:00etan hasi­ko da. Abes­tu­ko duten lagu­nei dago­kie­nez, musi­ka­ri inter­na­zio­na­lis­ta eta komu­nis­ta dugu Pablo Hasel, erre­pre­sa­lia­tuen alde­ko abes­ti asko egin ditue­na. Inoiz ez du jo Eus­kal Herrian eta «itxa­ro­pen han­diak dau­de» gai­ne­ra. Bes­tal­de, Revol­ta­ko lagu­nak, 16 urte­ko gaz­te bara­kal­do­ta­rrak, hip hope­ko etor­ki­zu­na­ren adi­bi­de gar­biak dira. Azke­nik, Ezke­rral­de­tik dator­ki­gu 123 Krew.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *