Maiatza­ren 1ean, eus­kal inter­na­zio­na­lis­tak Bil­bo­ra!- Askapena

maiatzaren 1aAska­pe­na­tik dei bere­zia egi­ten dio­gu eus­kal inter­na­zio­na­lis­ta oro­ri, Bil­bo­ra joan dadin nazioar­te­ko lan­gi­leen egu­na ospatze­ra, alda­rri­katze­ra. Eus­kal gehien­go sin­di­ka­lak dei­tu­ta­ko mani­fes­ta­zioa­re­kin bat egin­go dugu eta gure iku­tu inter­na­zio­na­lis­ta eman asmoz, mun­du­ko hain­bat herri lan­gi­le eta borro­ka­la­rien ban­de­rak astin­du­ko ditu­gu eus­kal iku­rre­kin bat egin dezaten.

Kapi­ta­lis­moa­ren kri­sia dela eta ez dela, han eta hemen, Euro­pan, Afri­kan, Abya-Yalan, Asian eta Ozea­nian abe­ratsak abe­ratsa­go eta pobre­tuak pobre­tua­go izan gai­te­zen neu­rriak har­tzen ari dire­la ikus­ten ari gara berriz ere. Aski da, Eus­kal Herria ezin dugu jokal­di maka­bro honen kon­pli­ze egin, geu­re burua­ri eta mun­du­ko herriei zor die­gu bes­te­la­ko Eus­kal Herri bat eraikitzea.

11etan gera­tu gara Jesu­sen bihotza­ren pla­zan eta mani­fes­ta­zio ondo­ren baz­ka­ria egin­go dugu.

Eto­rri eta egin deza­gun Eus­kal Herrian Maiatza­ren 1 han­di bat, mun­du­ko herri lan­gi­leen ondoan.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on Facebook
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.