Inpo­si­zio fase­tik era­ba­kitze fase­ra: Celaa, «go home»!- Jon Urrusolo

Isa­bel Celaa buru duen Hez­kun­tza Sai­lak hiru ildo har­tu ditu erre­fe­ren­te gisa: elea­niz­ta­su­na, bizi­ki­detza eta Esko­la 2.0. Ildo hauek hez­kun­tza era­gi­lee­kin par­te­ka­tu gabe eta hez­kun­tza era­gi­leen ados­ta­su­nik gabe jarri dira abian. Horre­ga­tik, beha­rrez­koa da hauen gai­nean gogoe­ta egi­tea eta ados­ta­su­nak bilatzea.

Elea­niz­ta­su­na­ri dago­kio­nez, Celaak lehen­da­bi­zi argi­tu behar­ko luke zer diag­nos­ti­ko­tan oina­rritzen den egi­ten duen pro­po­sa­me­na martxan jar­tze­ko. Izan ere, hez­kun­tza era­gi­leok bat egi­ten dugu alda­rri­katzean esko­le­ta­tik ikas­le eus­kal­dun elea­niz­tu­nek ate­ra behar dute­la. Eus­kal­du­nak, eus­ka­ra gure hiz­kun­tza nazio­na­la dela­ko eta elea­niz­tu­nak, jabetzen gare­la­ko mun­du glo­bal hone­tan hiz­kun­tzek duten balioaz eta eza­gutza­ren trans­mi­sioan inge­le­sak duen esta­tu­saz. Zen­tzu hone­tan, inge­le­sa­ren ira­kas-ikas­kun­tza pro­ze­sua hez­kun­tza arlo­tik at ere nola indar­tu azter­tu behar­ko genu­ke, esa­te­ra­ko, peli­ku­lak jato­rriz­ko ber­tsioan eskai­niz. Horre­tan, bada ere­du era­gin­ko­rrik espai­niar ere­duaz gain, adi­bi­dez, Fin­lan­dian. Hiz­kun­tzen ikas­kun­tzan orain dela hiru urte Eus­ka­ra­ren Kon­tsei­luak egin­da­ko pro­po­sa­me­na ados­ta­su­ne­ra­ko abia­pun­tua izan dai­te­kee­la­koan gau­de, hez­kun­tza era­gi­le gehie­nok gure atxi­ki­men­dua ager­tu baikenion.

Ados­ta­sun honi biz­ka­rra eman­da, Hez­kun­tza Sai­lak dato­rren ikas­tur­te­ra­ko deial­dia egin­go du aur­ki, ikas­tetxe gehia­go sar dadin proiek­tuan, bai­na bes­te porro­tik ezin dute­nez jasan, deial­dia ate­ra baino lehe­na­go ikas­tetxeak bul­tzatzen ari dira xan­taia­ren bidez: sar­tzen baza­re­te, bes­te ira­kas­le bat izan­go duzue, edo fron­to­ia esta­li­ko dizue­gu, edo zorrak kita­tu. Guk ikas­tetxeei dei egi­ten die­gu horre­la­ko jokoe­tan ez sar­tze­ko, eta orain arte sar­tu diren ikas­tetxeei hiru ele­ko ere­du­tik ate­ratze­ko eskatzen diegu.

Bizi­ki­detza dela-eta, ikas­tetxeei egi­ten die­gun plan­te­amen­dua ber­din­tsua da: pla­nean ikas­tetxe gehia­go ez sar­tzea, eta dagoe­ne­ko par­te har­tzen ari dire­nak ate­ratzea. Asko­tan esan dugu plan­te­amen­du hau inpo­si­zio eta dok­tri­na­men­du hut­sa dela. Jen­dar­tean honen gai­nean ados­ta­su­nik ez dagoen bitar­tean, esko­le­ta­ra bik­ti­ma­rik ez. Dagoe­ne­ko ikas­tetxe batzue­tan badi­ra pro­po­sa­men txu­ku­nak bizi­ki­detza lan­tze alde­ra, lan­gi­leen eta esko­la komu­ni­ta­te osoa­ren pres­ta­kun­tza kon­tuan har­tzen dute­nak, tuto­retza eta orien­ta­zioa bul­tzatzen dituz­te­nak, ikas­lea akti­boa kon­tsi­de­ratzen dute­nak… Bai­na orain arte­koa, berri­ro dio­gu, inpo­si­zioan eta xan­taian oina­rri­tu da.

LABek Celaak bezain ongi daki pres­ta­kun­tza-min­te­gian par­te har­tu duten hain­bat ikas­tetxe­tan, esko­la komu­ni­ta­teak ez due­la eza­gutzen horre­tan ari dire­nik. Zeren bel­dur, zeren tru­ke har­tu dute par­te? Nola ari dira par­te har­tzen? Par­te har­tzen ari diren ikas­tetxeen zerren­da eta era­ba­kia zein orga­nok har­tu duen argi­tu egin behar da. Celaak ire­ki­ta­ko web­gu­nean ager­tzen diren este­ka inter­es­ga­rrien artean Israel­go Gober­nua­re­na dago. Bakea­ren hez­kun­tzan Israel ere­dua omen da Celaa­ren­tzat. «Bitxi­ke­ria» larria da hori.

Esko­la 2.0‑ari lotu­ta, ukae­zi­na da tek­no­lo­gia berrien eza­gu­pe­nak eta era­bil­pe­nak duten garran­tzia. Bai­na pro­gra­ma­ren 2. ikas­tur­te hone­tan, pro­pa­gan­daz hara­ta­go, ikas­tetxee­tan gau­zak ezer gutxi alda­tu dira. Lezo­ko ikas­tetxeak wifi-rekin egin ordez sare­ra kablez konek­tatzea era­ba­ki ondo­ren, Celaak aurre­tik eman­da­ko orde­na­gai­luak ken­du iza­nak era­kus­ten digu sail­bu­ruak nola­ko jarre­ra duen ikas­tetxeen auto­no­mia­ren aurrean.

Hiru ildo nagu­si horie­tan izan­da­ko jarre­raz gain, sala­tu beha­rre­koa da lan­gi­leon bal­din­tzei dago­kie­nez era­kutsi­ta­ko utzi­ke­ria ere. Utzi­ke­ria ira­kas­le labo­ral eta hezitzai­leen kolek­ti­boa­re­kin, ez bai­tu izan ara­zoak bide­ratze­ko inola­ko boron­da­te­rik. Nagu­si­ke­ria sukal­da­ri eta gar­bitzai­lee­kin, ez bai­tu betetzen inda­rrean dagoen lan hitzar­me­na. Eta harro­ke­ria, aurre­ko uda­be­rrian ira­kas­le fun­tzio­na­rioen akor­dioa gutxien­goan sinatzean adierazitakoa.

Isa­bel Celaa­ri eta bere Gober­nua­ri exijitzen die­gu inpo­sa­tu­ta har­tu­ta­ko era­ba­kie­tan atze­ra egi­tea eta lan­gi­le eta esko­la komu­ni­ta­te osoa­ri hitza ema­tea. Bide horre­tan, sail­bu­ruak bizi­ki­detzaz, hiru ele­ko hez­kun­tzaz eta Esko­la 2.0aren bai­tan orain arte egin­da­koaz eta aurre­ra begi­ra­ko ibil­bi­de orriaz infor­ma­zioa eman behar du, eta lan­gi­lee­kin eta hez­kun­tza era­gi­leo­kin ados­ta­su­nak bila­tu. Mahai nego­ziatzai­leak dei­tu behar ditu, eta urratsak eman esko­le­tan bes­te­la­ko giroa sor dadin: ordez­ka­pe­nak lehe­nen­go egu­ne­tik bete eta hez­kun­tza­ko lan­gi­leoi lapur­tu­ta­ko sol­da­ta zatia bueltatu.

Azken hau­tes­kun­de sin­di­ka­le­ta­ko emaitzek gar­bi era­kutsi digu­te ira­kas­kun­tza­ko lan­gi­le gehie­nek alda­ke­tak eskatzen dituz­te­la. Orain, horre­ta­ra­ko auke­ra ez ezik, beha­rra eta egin­beha­rra ere badu­gu. Lan­gi­leok orain arte­ko inpo­si­zio fase­tik era­ba­kitze fase­ra iga­ro behar dugu. LABek hau­tes­kun­de sin­di­ka­le­tan lor­tu­ta­ko emaitzak horren mese­de­tan jar­tze­ko pres­tu­ta­su­na du. Alda­ke­tak exijitzen ditu­gu­nok gehien­go gare­la­ko eta inpo­si­zioa­ren fasea gida­tu due­na era­ba­kitze­ko fasean sobe­ran dagoe­la­ko, berri­ro dio­gu: etxe­ra joan zai­tez­te, iros a casa, go home.

JON URRUSOLO LAB-IRAKASKUNTZAKO ARDURADUNA

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *