Ertzain­tzak bi lagun atxi­lo­tu zituen larun­ba­tean Her­na­nin: AAM

Pasa den larun­ba­tean, goi­zal­de­ko 3:00ak aldean biko­te bat etxe­ko por­ta­le­ra iris­ten ari zenean Ertzain­tza­ren auto bat hur­bil­du eta zer egin dizu­gu? gal­dez­ka hasi zen Ertzai­ne­ta­ko bat, hone­kin bate­ra doku­men­ta­zioa eska­tuz.

Muti­lak ez zue­la ezer esan adie­ra­zi eta lasai ego­te­ko eska­tu zien, doku­men­ta­zioa eman­go zio­la gai­ne­ra­tuz. Une horre­tan, doku­men­ta­zio ate­ratzen ari zela lurre­ra bota zuten, ber­tan hain­bat kol­pe eman ziz­kio­te­la­rik. Doku­men­ta­zioa eskuan zuen uneo­ro, eta kol­peak jasotzen ari zenean ere iden­ti­fi­ka­tu­ko zela adie­ra­zi zien Ertzai­nei. Bai­na poli­ziek bere horre­tan jarrai­tu zuten barra­bi­le­tan eta saihetse­tan kol­peak ema­nez. 

Den­bo­ra gutxi­ra kalea Ertzai­nez bete zen eta biak atxi­lo era­man zituz­ten. Muti­la osa­sun etxe­ra era­man behar izan zuten zau­riak artatze­ra. Gaua atxi­lo pasa ondo­ren goi­zean epai­lea­ren aurre­ra era­man zituz­ten, epai­lea­ri dena kon­ta­tu eta Ertzain­tza­ren ber­tsioa gezu­rra dela adie­ra­zi zio­te­la­rik. Auto­ri­ta­tea­ri aten­ta­tua egi­tea egoz­ten dio­te.

Amnis­tia­ren Alde­ko Mugi­men­du­tik gogor sala­tu nahi Ertzain­tzak era­bi­li­ta­ko bor­tiz­ke­ria. Neu­rriz kan­po­ko bor­tiz­ke­ria­ren era­bi­le­ra ohi­koa izan da beti gor­putz erre­pre­si­bo honen alde­tik, eta kasu hone­tan ere inola­ko jus­ti­fi­ka­zio­rik gabe bi herri­tar atxi­lo­tu eta haue­ta­ko bat zau­ri­tu iza­na sala­tu nahi dugu. Ertzain­tza gor­putz erre­pre­si­bo beza­la desegi­te­ko urratsak eman behar dire­la uste dugu, poli­zia honen mili­ta­ri­za­zioak eta izae­ra erre­pre­si­boak kale han­diak era­gin ditue­la­ko herri hone­tan.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *