Los agen­tes socia­les y polí­ti­cos darán nue­vos pasos ante la repre­sión

Tra­duc­ción en el enla­ce!.

Tex­tos en eus­ka­ra y cas­te­llano, ver­sión cas­te­llano en PDF pul­san­do aquí

Age­rral­dia hasi aurre­tik, elkar­ta­su­na adie­ra­zi die­te aste hone­tan atxi­lo­tuak izan diren eta inko­mu­ni­ka­tu­rik aur­kitzen diren eus­kal herri­ta­rrei, eta kez­ka azal­du dute jaso deza­ke­ten tra­tua­ga­tik.

AAM, TAT, Alter­na­ti­ba Ara­lar, Eus­ko Alkar­ta­su­na, Ezker Aber­tza­lea, EHNE, ESK, HIRU, LAB, STEE-EILAS, Alter­na­ti­ba Gaz­teak, Gaz­te Aber­tza­leak, Gaz­te Inde­pen­den­tis­tak eta Iratza­rri­ko kideek har­tu dute par­te age­rral­dian. Hona­koa adie­ra­zi dute:

Eus­kal Herrian hamar­ka­daz hamar­ka­da luza­tu den gataz­ka, bor­tiz­ke­ria eta erre­pre­sio egoe­ra gain­ditze­ko aurre­ka­ri­rik gabe­ko momen­tuak bizi ditu­gu. Gataz­ka poli­ti­koa gain­ditzeak bakea eta demo­kra­zia erdies­tea esan nahi du. Boron­da­te horre­tan bat egin dugu azken hila­be­teo­tan sek­to­re poli­ti­ko garran­tzitsuek, gehien­go sin­di­ka­lak, hamai­ka gizar­te era­gi­lek eta mila­ka eta mila­ka eus­kal herri­ta­rrek. ETA era­kun­deak irai­le­tik hona egin dituen ira­gar­pe­nak bide hone­tan aurre­ra egi­te­ko beha­rrez­koak izan dire­la uler­tzen dugu hala­ber.

Kon­pro­mi­so asko batu dira gure herriak bakea eta demo­kra­zia eza­gu­tu ditzan. Boron­da­teak, nahiak, alda­rri­ka­pe­nak eta ametsak kon­pro­mi­so zehatze­tan gor­puz­ten joan dira hila­be­teen joan eto­rrian. Atze­rae­zi­nak diren urratsak eman dira. Mobi­li­za­zio his­to­ri­koek hiri­bu­rue­ta­ko kaleak bete dituz­te. Adie­raz­pen eta akor­dioek herri­ta­rren babes zaba­la izan dute. Gataz­ken kon­pon­ke­tan espe­rien­tzia han­dia duten nazioar­te­ko adi­tuak gure herri­ra begi­ra jarri dira, lane­ra­ko gogoz, beraien ekar­pe­na egi­te­ko eskua luza­tuz.

Kon­pro­mi­so, boron­da­te eta urrats haue­kin tal­ka egin due­na egu­nez egun Espai­nia­ko Gober­nuak era­kutsi duen jarre­ra izan da. Eus­kal Herrian lora­tu den ilu­sioa ito nahi izan dute Espai­nia­ko agin­ta­riek, adie­raz­pen poli­ti­ko etsi­ga­rrien ondoan, ezku­tuan, mutu­rre­ko bortxa­ke­ria era­bil­tze­ra iritsi dire­la­rik. Horre­tan dihar­du­te, eta logi­ka horre­tan soi­lik uler­tu ditza­ke­gu aste­ro­koak bihur­tu diren poli­zia ope­ra­zio zaba­lak eta ondo­ren­go tor­tu­ra tes­ti­gan­tza bel­dur­ga­rriak.

64 eus­kal herri­ta­rrek tor­tu­rak sala­tu zituz­ten iaz. Pol­tsak, sexu jazar­pe­nak, umi­lia­zioak, kol­peak, mehatxuak, behar­tu­ri­ko dekla­ra­zioak. Oiar­tzun txi­kia duten basa­ke­ria han­diak. Espai­nia­ko segur­ta­sun inda­rren zie­ga ilu­ne­tan leku­tuak. Inon­go tele­bis­ta kame­ra edo argaz­ki maki­nak sarre­ra­rik ez duten infer­nuan ikus­ten diren iru­diak. Inon­go mikro­fono edo gra­ba­gai­luk sarre­ra­rik ez duten zoko­rik ilu­ne­ne­tan entzu­ten diren oihuak.

Aurrez pen­tsa­tuak, ondo kal­ku­la­tuak eta hel­bu­ru poli­ti­ko argie­kin era­bi­liak dira sare­ka­dak eta tor­tu­rak. Ez da kasua­li­ta­tea pro­ze­suak urrats berriak eza­gu­tu aha­la Espai­nia­ko Gober­nua erre­ze­ta zaha­rre­kin etor­tzea. Atxi­lo­tu ia guz­tiak auzo eta herrie­tan lan poli­ti­koa eta sozia­la age­rian egi­ten zihar­du­ten mili­tan­te­ak izan dira. Era­gin­kor­ta­sun poli­zia­la­ren kea sal­du nahi izan dute Espai­nia­ko gizar­tean, atzean eus­kal herri­ta­rren artean bene­ta­ko izua zabal­tzea bila­tu dute­nean. Gal­de­ke­ta poli­ti­koak, behar­tu­ri­ko dekla­ra­zio poli­zia­lak, bel­du­rra­ren heda­pe­na. Horri deitzen dio­te era­gin­kor­ta­sun poli­zia­la.

«azt­nu­gaL» idatzi zuen urta­rri­lean atxi­lo­tua izan zen Patxi Arra­ti­be­lek, tor­tu­ra saioen erdian, ezin­ta­su­nak jota, dekla­ra­zio poli­zia­la­ren orri zuriak eskai­ni zion auke­ra baka­rra­ri eutsiz. Eus­ka­ra da gure terri­to­rio libre baka­rra idatzi zuen idaz­leak, pre­so zela. Terri­to­rio berean iltza­tu zuen bere mina Etxa­rri­ko gaz­teak.

Lagun­tza oihu bat izan zen Patxi­re­na, eta gaur oihu horri eran­tzu­te­ra gatoz. Adie­raz­pen hone­tan batu garen guz­tiok atxi­lo­ke­tak eta tor­tu­rak amai­tu dai­te­zen urrats berriak eman­go ditu­gu­la jaki­na­ra­zi nahi dugu. Azken hila­be­teo­tan izan­da­ko ope­ra­zio eta tor­tu­ra kasuek eran­tzun zaba­la izan dute gure herrian. Nahi­koa dela erre­pi­ka­tu dugu hamai­ka aldiz. Mobi­li­za­zioa han­diak buru­tu ditu­gu. Egin­da­koa ez da alpe­rrik izan. Bai­na gaur egin­da­koa ez dela nahi­koa izan uler­tzen dugu. Horre­ga­tik, atxi­lo­ke­ta eta tor­tu­ra kasuen aurrean gure kon­pro­mi­so­ak bider­katze­ko boron­da­tea eta kon­pro­mi­so­ak ager­tu nahi ditu­gu:

- Bizi dugun une poli­ti­koan atxi­lo­ke­tak eta tor­tu­rak ego­tea onar­te­zi­na dela pen­tsatzen dugu. Ez dugu onar­tu­ko Eus­kal Herrian zio poli­ti­koe­kin burutzen den atxi­lo­ke­ta gehia­go­rik, ez inko­mu­ni­ka­zio egoe­ra­rik, ez eta hel­bu­ru poli­ti­koak dituen bortxa­rik basa­tie­na­ren era­bil­pe­nik ere. Tor­tu­rak beti­ra­ko des­ager­tu behar du.

- Espai­nia­ko Gober­nua­ri behin­goz erre­pre­sio­ra­ko poli­ti­kak alda­tu eta kon­pon­bi­de­ra­ko pau­suak eman ditzan eskatzen dio­gu, bake eta demo­kra­zia ager­to­ki bate­rantz dagoz­kion urratsak eman ditzan. Gaur­tik aurre­ra erre­pre­sio poli­ti­kak albo­ratze­ko eska­ri zuze­na, irmoa eta argia luzatzen dio­gu.

- Bide hone­tan jarraitzen badu­te gu ez gare­la eskuak gurutza­tu­ta gel­di­tu­ko jaki­na­ra­zi nahi die­gu. Orain arte beza­la era­so guz­tiek jarre­ra argia izan­go dute parez pare. Gaur­tik aurre­ra erre­pre­sioa­ren aurrean har­tu­ko dugun jarre­ran urrats eta kon­pro­mi­so berriak gau­za­tu­ko dire­la esan nahi dugu.

- Pro­ze­su demo­kra­ti­koa buru­raino era­ma­te­ko hel­bu­ruan jarrai­tu­ko dugu lanean. Bide horre­tan atxi­lo­ke­tak eta tor­tu­rak amaitzea beha­rrez­koa izan­go da. Guk hori horre­la izan dadin lan egin­go dugu.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *