Unai Malla­bia, Aitor Fer­nan­dez eta Naia Zurria­ran libre gel­di­tu dira – Amnis­tia­ren Alde­ko Mugimendua

Naia Zurria­ran eus­kal pre­so poli­ti­ko iaz­ko api­ri­lean atxi­lo­tu zuten Bil­bo­ko Elkano kale­ko abo­ka­tuen bule­goan, Guar­dia Zibi­lak buru­tu zuen poli­zia ope­ra­zio batean. Bost egun inko­mu­ni­ka­tu­rik izan zuten, eta tor­tu­ra larriak sala­tu zituen epai­lea­ren aurrean.

Gaur gel­di­tu­ko da aske 60.000 euro­ko ber­mea ordain­du­ta. Une hone­tan Gran­da­ko espetxean aur­kitzen da pre­so etxe­tik ehu­na­ka kilometrotara.

Aitor Fer­nan­dez eta Unai Malla­bia 2003ko ekai­na­ren 17an atxi­lo­tu zituen Ertzain­tzak Bil­bo ingu­ruan buru­tu­ri­ko ope­ra­zio batean, eta kale era­soe­tan par­te har­tzea egotzi­ta zigor­tu zituz­ten. Aito­rrek kon­de­na bete­ta ate­ra zen atzo, eta Unai­ri bede­ratzi egun fal­ta zaiz­kio kon­de­na betetze­ko, bai­na bere kasua kons­ti­tu­zio­na­lean erre­ku­rri­tua zegoen eta honek agin­du du ebaz­pe­na eman arte kon­de­na momen­tuz sus­pen­tsioan gel­ditzen dela, noiz eta bede­ratzi egun fal­ta zaizkionean.

Aitor Alme­ria­ko espetxe­tik ate­ra zen eta Unai berriz Puer­to I espetxetik.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *