Pre­soen argaz­kien afe­ran inpu­tatu zegoen Erron­da­bi­de­ko taber­na­ria atxi­lo­tu du Ertzaintzak

Taber­nan pre­soen argaz­kiak iza­tea egotzi­ra iaz­ko maiatzean Espai­nia­ko Entzu­te­gi Nazio­na­le­ra dekla­ratze­ra joa­te­ko zita­zioa jaso zuen bai­na honek uko egin zion, elkar­ta­su­na ez dela deli­tua argu­dia­tu­ta. Gaur atxi­lo­tu du Ertzaintzak.

Alde zaha­rre­ko taber­na­riek dato­zen ordue­tan era­ba­ki­ko dute nola eran­tzu­ten dio­ten elkar­ta­su­na­ren aur­ka­ko era­so honi.

Atxi­lo­ke­ten eta erre­pre­sioa­ren aur­ka­ko mobilizazioak:

Asteaz­ke­na:

Zumaian, 19:30etan kotxe kara­ba­na Kofradiatik

Oste­gu­na:

Donos­tian, 19:30etan elka­rre­ta­ratzea uda­letxe aurrean

Zumaian, 19:30etan elka­rre­ta­ratzea Mag­no­lio aurrean

Ber­ga­ran, 19:30etan mani­fes­ta­zioa pla­za­tik abiatuta

Osti­ra­la:

Zumaian, 20:15etan mani­fes­ta­zioa Kofra­dia­tik abiatuta

Bil­bon, 20:00etan mani­fes­ta­zioa San­tia­go plazatik

Gas­tei­zen, 20:30etan mani­fes­ta­zioa Andra Mari Zuria­ren plazatik

Larun­ba­tean:

Arratsal­de­ko 15:00etan giza katea Saint Leonetik

Tor­tu­rak eki­di­te­ko neu­rriak har­tzea­ri uko egin dio Mar­las­ka epaileak:

Atzo Biz­kaian atxi­lo­tu zituz­ten lau herri­ta­rren abo­ka­tuek Habeas Cor­pu­sa eska­tu dute, atxi­lo­tuak bereha­la epai­lea­ren aurre­ra pasatzea hain zuzen ere. Espai­nia­ko Entzu­te­gi Nazio­na­lak uka­tu egin du eskae­ra hori. Inko­mu­ni­ka­zio aldian atxi­lo­tuak tor­tu­ra­tuak izan dai­te­zen eki­di­te­ko neu­rriak ere eska­tu ditu defen­tsak, eta hau ere atze­ra bota dute.

3 neu­rri eska­tu dira zehazki:

- Atxi­lo­ke­ta aldian kon­fian­tza­ko medi­kua­ren bisi­tak izatea.
– Atxi­lo­ke­ta une guz­tia bideo kame­raz gra­ba­tua izatea.
– Bere seni­deek atxi­lo­tua non dagoen eta nola dagoen jakin dezatela.

Atxi­lo­tuak inko­mu­ni­ka­tuak aur­kitzen dira eta ez dago beraien egoe­ra­ren gai­ne­ko inola­ko berririk.

Amnis­tia­ren Alde­ko Mugi­men­du­tik ez gara neka­tu­ko atxi­lo­tuak une hone­tan jasa­ten ari dai­tez­keen tra­tuaz gure kez­ka adie­raz­ten. Bitar­tean mobi­li­za­zioe­tan par­te har­tze­ko deia luzatzen dugu.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *