Alda­ke­ta­ren bidean dele­ga­tuak indar­tsu – LAB Sindikatua

01

Gaur, martxoak 2, LAB sin­di­ka­tuak Dele­ga­tuen Asan­bla­da egin du Donos­tia­ko Atano III pilo­ta­le­kuan, «Inda­rrak bil­duz, alda­ke­ta­ren bidean pau­so bat hara­go» lema­pean. Dele­ga­tuen urte­ko hitzor­du nagu­si hau gaur ber­tan lan istri­puan hil den lan­gi­lea gogo­ra eka­rriz hasi dute, hone­kin bate­ra azken urteo­tan pre­ka­rie­ta­teak utzi­ta­ko balan­tze bel­tza pla­za­ra­tu da (1853 hil­da­ko 1996tik, 23 hil­da­ko amian­toa­ren era­gi­nez 2010 urtean, 84 heriotz istri­pu 2010ean…).

Sin­di­kal­gin­tzan azken hila­be­tee­ta­ko erre­pa­soa egi­nez hau­tes­kun­de sin­di­ka­lak hiz­pi­de izan ditu LABe­ko idaz­ka­ri nagu­sia­ren ondo­ko den Jabi Gar­ni­kak. Egun­go tes­tuin­gu­ruak jar­tzen dituen ozto­poen gai­ne­tik lan­gi­leek LABen alde, sin­di­ka­tu honek defen­datzen duen ere­dua­ren alde egin­da­ko apus­tua­ren garran­tzia azpi­ma­rra­tu nahi izan du. Beti­ko dele­ga­tuen lana aitor­tu eta dele­ga­tu berriei ongi eto­rria eman die.

Eus­kal Pre­soen kolek­ti­boak ere bere lekua izan du batza­rrean, hone­tan ere alda­ke­ta­ren bidean pau­so bat hara­go egi­nez kon­pro­mi­soa adie­ra­zi du LABek dato­zen hila­be­tee­tan eus­kal pre­soak lan­to­kie­ta­ra itzul­tzea­ren alda­rri­ka­pe­na enpre­sas enpre­sa zabaltzeko.

Eta hain zuzen ere alda­ke­ta­ren bidean sin­di­ka­tuak eman asmo dituen gai­ne­ra­ko urratsez min­tza­tu da Ainhoa Etxai­de idaz­ka­ri nagu­sia. Bizi dugun une poli­ti­ko, eko­no­mi­ko eta sozia­la­ri erre­fe­ren­tzia egi­nez adie­ra­zi du buru­ja­betza dela Eus­kal Herria­ren­tzat inber­tsio­rik one­na eta beha­rrez­koe­na. Etxai­de­ren esa­ne­tan PNV, PP, PSE eta UPN­ren hege­mo­nia­ren aurrean «ezke­rre­ko alter­na­ti­ba ins­ti­tu­zio­nal aber­tza­lea» behar dugu eus­kal langileok.

MANIFESTAZIOA
Eki­tal­dia­ren ostean dele­ga­tuek mani­fes­ta­zioa egin dute Donos­tia­ko PSE­ren egoitzarai

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *