Guar­dia Zibi­lak atxi­lo­tu dituen lau bil­bo­ta­rrak inko­mu­ni­ka­tu­rik aur­kitzen dira – Amnis­tia­ren Alde­ko Mugimenduak

Goi­zal­dean Gran­de Mar­las­ka­ren agin­duz Guar­dia Zibi­lak buru­tu duen ope­ra­zioan lau atxi­lo­tu egon dira:

- Danien Pas­tor (Bil­bo­ko Erre­kal­de auzoan)
– Iñi­go Zapi­rain (Bil­bo­ko alde zaharrean)
– Bea­triz Etxe­be­rria (Bil­bo­ko alde zaha­rrean, Iñi­go Zapi­rai­ne­kin batera)
– Lore­na Lopez (Bil­bon, Erre­kal­de auzoan)

Lauak Bil­bo­koak dira.

Gaur arratsal­dean mobi­li­za­zioak buru­tu­ko dira alde zaha­rrean eta Erre­kal­den. Lehen Bara­kal­don mobi­li­za­zioa izan­go dela aipa­tu dugu bai­na momen­tuz ez dugu horren berririk.

Ondo­ren Itur­bi­de kalean Bea Etxe­be­rria­ren etxea mia­tu dute.

Lau atxi­lo­tuen abo­ka­tuek Habeas Cor­pu­sa eska­tu dute, ale­gia, atxi­lo­tuak bereha­la epai­lea­ren aurre­ra era­ma­nak izan dai­te­ze­la. Bes­te­tik, inko­mu­ni­ka­zioa eki­di­te­ko neu­rriak ere eska­tu dituz­te. Seni­deei beraien egoe­ra­ren berri ema­tea maiz­ta­sun bate­kin, kon­fi­dan­tzaz­ko medi­kua­ren bisi­ta iza­tea zor­tzi ordu­ro, eta atxi­lo­al­di osoa kame­raz grabatzea.

Bihar goi­zean Amnis­tia­ren Alde­ko Mugi­men­duak age­rral­dia buru­tu­ko du atxi­lo­tuen seni­dee­kin.Amnis­tia­ren Alde­ko Mugi­men­dua­ren irakurketa:
Guar­dia Zibi­lak gaur goi­zean Biz­kaian buru­tu duen poli­zia ope­ra­zioa dela eta Amnis­tia­ren Alde­ko Mugi­men­du­tik bene­ta­ko kez­ka azal­du nahi dugu atxi­lo­tuak izan diren herri­ta­rrek jasan ditza­ke­ten tor­tu­ra basa­tien aurrean. Guar­dia Zibi­lak sis­te­ma­ti­ko­ki era­bil­tzen du tor­tu­ra horre­la­ko poli­zia ope­ra­zioe­tan, inko­mu­ni­ka­zio aldia baliatzen dute­la­rik atxi­lo­tuei mota guz­tie­ta­ko tra­tu txar físi­ko nahiz psi­ko­lo­gi­koak eragiteko.

Eus­kal Herrian abian den eta astez aste gor­puz­ten ari den pro­ze­su poli­ti­koa­ren aurrean erre­pre­sioa da Espai­nia­ko Gober­nuak har­tu duen jarre­ra poli­ti­koa. Bene­ta­ko pro­ze­su demo­kra­ti­koa baten alde­ko lanak erre­pre­sioa du ordai­ne­tan orain­dik orain. Hone­la tor­tu­ra­re­kin, espetxea­re­kin, saka­ba­na­ke­ta­re­kin eta antze­ko atxi­lo­ke­te­kin eran­tzu­ten die Espai­nia­ko Gober­nuak eus­kal herri­ta­rron aska­ta­sun, kon­pon­bi­de eta bake nahiei.

Erre­pre­sioa­ren aurrean mobi­li­za­zioa eta pre­sio sozia­la area­gotzea dago­ki­gu. Horre­tan ari gara eta hori era­kus­ten dute azken hila­be­teo­tan buru­tu­ko ditu­gun masa mobi­li­za­zio ika­ra­ga­rriek. Herri­ta­rron mugi­men­duak eta akti­ba­zioak eka­rri­ko du erre­pre­sioa­ren gel­ditzea eta desaktibazioa.

Zen­tzu hone­tan dato­zen egu­ne­tan Bil­bon buru­tu­ko diren mobi­li­za­zioe­tan par­te har­tze­ko deia luzatzen dugu.Entzun


Kontaktu interesgarri gehiago

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *