Amnis­tia­ren Alde­ko Mugi­men­dua­ren oha­rra

Guar­dia Zibi­lak gaur goi­zean Biz­kaian buru­tu duen poli­zia ope­ra­zioa dela eta Amnis­tia­ren Alde­ko Mugi­men­du­tik bene­ta­ko kez­ka azal­du nahi dugu atxi­lo­tuak izan diren herri­ta­rrek jasan ditza­ke­ten tor­tu­ra basa­tien aurrean. Guar­dia Zibi­lak sis­te­ma­ti­ko­ki era­bil­tzen du tor­tu­ra horre­la­ko poli­zia ope­ra­zioe­tan, inko­mu­ni­ka­zio aldia baliatzen dute­la­rik atxi­lo­tuei mota guz­tie­ta­ko tra­tu txar físi­ko nahiz psi­ko­lo­gi­koak era­gi­te­ko.

Eus­kal Herrian abian den eta astez aste gor­puz­ten ari den pro­ze­su poli­ti­koa­ren aurrean erre­pre­sioa da Espai­nia­ko Gober­nuak har­tu duen jarre­ra poli­ti­koa. Bene­ta­ko pro­ze­su demo­kra­ti­koa baten alde­ko lanak erre­pre­sioa du ordai­ne­tan orain­dik orain. Hone­la tor­tu­ra­re­kin, espetxea­re­kin, saka­ba­na­ke­ta­re­kin eta antze­ko atxi­lo­ke­te­kin eran­tzu­ten die Espai­nia­ko Gober­nuak eus­kal herri­ta­rron aska­ta­sun, kon­pon­bi­de eta bake nahiei.

Erre­pre­sioa­ren aurrean mobi­li­za­zioa eta pre­sio sozia­la area­gotzea dago­ki­gu. Horre­tan ari gara eta hori era­kus­ten dute azken hila­be­teo­tan buru­tu­ko ditu­gun masa mobi­li­za­zio ika­ra­ga­rriek. Herri­ta­rron mugi­men­duak eta akti­ba­zioak eka­rri­ko du erre­pre­sioa­ren gel­ditzea eta des­ak­ti­ba­zioa.

Zen­tzu hone­tan dato­zen egu­ne­tan Bil­bo neta Bara­kal­don buru­tu­ko diren mobi­li­za­zioe­tan par­te har­tze­ko deia luzatzen dugu.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *