gazteiraultza.info-Sare Anti­fa­xis­ta.

Ara­ba * E.H
Martxan dago iada Ara­ba­ko gaz­te proiek­tu komu­ni­ka­ti­boa. Proiek­tu komu­ni­ka­ti­bo bat iza­nik, adie­raz­pen ezber­di­nak izan­go ditu (irratsaioa, bideoak­ti­bis­moa, argi­tal­pen bat,…), bai­na gaur­koan guz­ti horren ata­ria izan­go den web­gu­nea aur­kez­tu nahi dugu: lais­ter www​.gaz​tei​raul​tza​.info Momen­tuz, http://​www​.gaz​te​-iraul​tza​.tk/ ‑ren bitar­tez sar­tu zaitezkete.

Nor­tzuk gara?
gaz​tei​raul​tza​.info Ara­ba­ko gaz­te proiek­tu komu­ni­ka­ti­bo gisa jaio da, Ara­ba­ko gaz­teok gaz­teon­tzat sor­tua. Ara­ba­ko gaz­te errea­li­ta­teaz eta gaz­te mugi­men­du­ren jar­due­raz infor­matze­ko eta infor­ma­tu­ta ego­te­ko esku­bi­dee­tan eta adie­raz­pen aska­ta­su­nean oina­rritzen da, edo­zein alder­di, era­kun­de edo ins­ti­tu­zio­re­ki­ko inde­pen­den­tzia osoz, eta inola­ko zen­tsu­ra­rik jasan edo­ta eza­rri gabe.

Gaz­teok sor­tua gazteontzat
Alpe­rrak, bio­len­to­ak, dro­ga­za­leak, apa­lan­ka­tuak, ziki­nak,… Egu­ne­ro sis­te­ma­ren sol­da­ta­pe­ko komu­ni­ka­bi­dee­tan gaz­teoi buruz entzun beha­rre­koe­taz koko­te­raino gau­de, eta horri aurre egi­te­ko modu baka­rra guk geuk geu­re errea­li­ta­tea­ren jabe iza­tea da. Don’t hate the media, beco­me the media!

Guz­tio­na
Gaz­te kon­tzien­tzia­ren ber­piz­kun­dea­ri ekar­pe­na egi­tea eta gaz­te­ria­ren tres­na iza­tea da geu­re hel­bu­rua. Edo­zein mota­ta­ko zen­tsu­ra­rik gabe, auto­ges­tioaz eta edo­zein alder­di, era­kun­de edo ins­ti­tu­zio­re­ki­ko inde­pen­den­tzia osoz jar­dun­go gara, ahotsik gabe­koen ahot­sa hedatze­ko eta isi­la­raz­ten diren errea­li­ta­te guz­ti horiek oihu­katze­ko. Horre­ta­ra­ko ezin­bes­te­koa da gaz­te guz­tion, eta berei­zi­ki gaz­te mugi­men­dua­ren ekar­pe­na eta par­tehar­tzea, proiek­tu komu­ni­ka­ti­bo hau guz­tion artean erai­kitzen joan­go den lana­be­sa izan­go baita.

Iraul­tzai­lea
Komu­ni­ka­zioa errea­li­ta­tea islatze­ko (eta are gutxia­go mani­pu­latze­ko) tres­na huts bat baino askoz gehia­go da. Errea­li­ta­tea eza­gutze­ko, errea­li­ta­tean era­gi­te­ko, errea­li­ta­tea eral­datze­ko eta ideien gudan mur­gil­tze­ko ezin­bes­te­ko borro­ka espa­rru gisa uler­tzen dugu komunikazioa.
iraultzagazte@​gmail.​com
http://​www​.gaz​te​-iraul​tza​.tk/

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *