Otsai­lak 15, itza­lal­di oro­ko­rra, 22:00etan enpre­sa elek­tri­koen tari­fen igoe­ra­ga­tik

Enpre­sa elek­tri­koak, gero eta ete­kin han­dia­goak izan arren, euren zer­bitzua­ren pre­zioa eten­ga­be igotzen ari dire­nez, deial­di bat zabal­tzen ari da pos­ta elek­tro­ni­koa­ren bidez, Espai­nian itza­lal­di oro­kor bat egi­te­ko etxe guz­tie­tan, otsai­la­ren 15ean, gaue­ko 22:00etan, 5 minu­tuz.
Hego Eus­kal Herrian zer­bitzu hori ema­ten duten enpre­sek Espai­nian ema­ten duten ber­be­rak dire­nez, mezua eus­ka­raz hedatzea ez diru­di kal­te­ga­rria izan­go denik.
Hona hemen mezua:
ENPRESA ELEKTRIKOAK PREZIOAK %11 IGO DITUZTELA OSPATZEN ARI DIRA
BIDERA DEZAGUN GURE HASERREA EKINTZA ZEHATZETARA


OTSAILAREN 15ean ITZALALDI OROKORRA


OTSAILAREN 15ean, KONTSUMITZAILEAREN EGUNA IZANIK, argin­da­rra­ren itza­lal­di oro­ko­rra Espai­nia­ko etxe guz­tie­tan, 22:00etan, pro­tes­ta gisa, ENDE­SAk, IBER­DRO­LAk eta FENO­SAk argin­da­rra­ren tari­fan egin duten igoe­ra neu­rri­ga­bea­ga­tik.


Eten­gai­lu auto­ma­ti­koa solik 5 MINUTUZ ITZALIZ ZULOA EGINGO DUGU EUREN DIRU-KUTXETAN ETA TRANSFORMADOREAK GELDIARAZI BEHARKO DITUZTE. HORRELA, LAPURTZEN DIGUTEN GUZTIA IZANGO DUTE GOGOAN!!!

Aztin ditza­gun euren pol­tsi­koak itza­lal­di soil baten bidez. Minu­tu batzue­tan ilu­ne­tan ego­teak ez digu kal­te­rik egin­go, ez dio inori kal­te­rik egin­go. Bes­tal­de, Argi­ta­su­na ilun­ta­su­nean baino ezin da iku­si.

Saia zai­tez­te! Oso erra­za da etxe­ko eten­gai­lu auto­ma­ti­koa 5 minu­tuz ama­tatzea, ez da kal­te­ga­rria. Ber­bidal eizaie­zue mezu hau zuen lagun guz­tiei.
Garran­tzitsua da eten­gai­lu auto­ma­ti­koa itzal­tzea. Argiak baino ez badi­tu­gu ama­tatzen, kon­tsu­moa ez da ete­ten, hain­bat elek­tro­tres­na eta apa­ra­ilu bai­tau­ka­gu etxean argin­da­rra kon­tsu­mitzen jarrai­tu­ko dute­nak. Bost minu­tuz itza­li­ta man­ten­duz ez du kal­te­rik era­gin­go, izotz­kai­lu­ko eli­ka­gaiak ez dira desizoz­tu­ko. Gehie­nez, iratzar­gai­lua des­pro­gra­ma­tu­ko zai­gu, edo horre­la­ko­ren bat. Bai­na mere­zi du. Argin­da­rra guz­tiz moz­tuz gero, «zuloa» %30 iza­te­tik %87ra iza­te­ra iritsi dai­te­ke, soi­lik etxee­ta­ko ener­gia-kon­tsu­moa­ren ete­nal­dia­re­kin.

Apro­betxa­tu auke­ra zure etxea ilu­ne­tan eza­gutze­ko.

Ez ahaz­tu, otsai­la­ren 15ean, gaue­ko 10etan, 5 minu­tuz. Jar eza­zu abi­sua zure sake­le­koan edo etxe­ko hor­me­tan zin­tzi­lik ditu­zun egu­te­gie­tan.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *