Eider Zurria­ran eus­kal ihes­la­ri poli­ti­koa atxi­lo­tu dute Lapurdin

Iaz­ko otsai­lean, Ibai Beo­bi­de­ren atxi­lo­ke­ta­re­kin hasi eta Gipuz­koa­ra eta Biz­kaia­ra zabal­du zen poli­zia ope­ra­zioa­ren bai­tan hain­bat eus­kal herri­tar atxi­lo­tu eta anker­ki tor­tu­ra­tu zituz­ten Guar­dia Zibi­lek. Ope­ra­zio honen bai­tan Eider Zurria­ran atxi­lotze­ko egin­dua eman zuen epai­leak bai­na honek ihes egin zuen, eta geroz­tik Lapur­din bizi izan da ihes­la­ri poli­ti­ko bezala.

Bizitza era­bat publi­koa izan du eta ber­ta­ko ikas­to­la batean lanean ari­tu da. Gaur goi­zean lane­ra bidean zela atxi­lo­tu dute.

Amnis­tia­ren Alde­ko Mugi­men­du­tik atxi­lo­ke­ta berri hau sala­tu nahi dugu eta Eus­kal Herrian ire­ki den egoe­ra berrian Fran­tzia­ko Gober­nua era­kus­ten ari den jarre­ra tamal­ga­rria dela esan nahi dugu. Espai­nia­ko Gober­nuak eza­rri­ta­ko iriz­pi­de erre­pre­si­boen men­pe lanean jarraitzen dute Fran­tzia­ko epai­le eta poli­ziek, gaur­ko atxi­lo­ke­tak era­kus­ten duen beza­la. Azken hila­be­tee­tan bizitza era­bat publi­ko egin du Eider Zurria­ra­nek, Iraitz Gesa­la­gak egin duen moduan. Bai­na bien atxi­lo­ke­tak oso une poli­ti­ko zehatze­tan buru­tu dira, hel­bu­ru poli­ti­ko eta media­ti­ko argiekin.

Erre­pre­sioa gel­ditze­ko bidean pre­sioa eta mobi­li­za­zioa area­gotze­ko deia egi­ten dugu.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *