Urta­rri­la­ren 27ko gre­ba eta borro­ka­ren jarrai­pe­na – Ibon Artola

Lan erre­for­ma­ren ondo­ren, lan­gi­le kla­sea­ren aur­ka­ko era­soek jarrai­tu egin dute. PSOE­ren Gober­nua­ren plan guz­tiek hel­bu­ru argi bat dute: kapi­ta­lis­ten intere­sak eta ira­ba­ziak defen­datzea beren sis­te­ma­ren kri­sia­ren aurrean. Azken neu­rrie­ta­ko bat lan­ga­be­zia lagun­tza agor­tu­ta eta kar­ga fami­lia­rrak zituz­ten lan­ga­been 426 euro­ko lagun­tza­ren eza­ba­ke­ta izan da. Aldi berean, dirua eta onda­re publi­koa opa­ri­tu zaie bes­te behin gehien dute­nei AENA eta Esta­tua­ren Lote­ria eta Apus­tuak enpre­sen pri­ba­ti­za­zio par­tzia­la­re­kin, Madri­le­ko eta Bar­tze­lo­na­ko aire­por­tuen kudea­ke­ta­ren pri­ba­ti­za­zio osoa­re­kin eta enpre­sen zer­gen murriz­ke­ta berrie­kin. Eta orain erre­ti­ro adi­na atze­ratzea nahi duen pen­tsioen erre­for­ma dator.

Esta­tu espai­no­le­ko erre­geak aza­roa­ren 15ean eta Zapa­te­rok aza­roa­ren 27an Esta­tu­ko 37 kapi­ta­lis­ta garran­tzitsue­ne­kin (ber­tan ziren eus­kal kapi­ta­lis­ta nagu­siak) egin­da­ko bile­ren ondo­ren, gar­bi dago PSOE­ren Gober­nuak lan­gi­leak era­sotzen jarrai­tu­ko due­la. Har­tzen ari diren neu­rriek era­kus­ten dute demo­kra­zia bur­ge­sa­ren fal­tsu­ta­su­na. Hego Eus­kal Herri­ko eta Esta­tu espai­no­le­ko biz­tan­le­ria­ren gehien­goa­ren bizitza 37 fami­lia abe­ratse­nen dik­ta­du­rak gober­na­tua dago. Gutxien­go bat diren para­si­to hauek ez ditu inork auke­ra­tu, bai­na, hala ere, dena era­ba­kitzen ari dira, ez baka­rrik mai­la eko­no­mi­koan, bai­ta poli­ti­koan ere.

Lan­gi­le kla­seak eta gaz­te­riak ditu­gun era­soen larri­ta­su­nak era­kus­ten du jarrai­tu beha­rre­ko bidea Ipar Eus­kal Herri­ko eta Esta­tu fran­tse­se­ko sin­di­ka­tuek hasi­ta­koa dela, hau da, ekin­tza sin­di­ka­la­ren bata­su­na­re­na. Bur­ge­sia elkar­tu­ta man­ten­tzen bada lan­gi­le mugi­men­dua­ren aur­ka, lan­gi­leok ere beha­rrez­koa dugu gure inda­rrak elkar­tzea. Ekin­tza sin­di­ka­la­ren bata­su­na beha­rrez­koa da; lan­gi­leen zati­ke­taz onu­ra ate­ratzen duten baka­rrak ban­ka­riak eta enpre­sa­riak dira. Borro­ka bate­ra­tuak ez du esan nahi sin­di­ka­tu batek bere erre­bin­di­ka­zioak alde bate­ra utzi edo gai­non­tze­ko sin­di­ka­tuak kri­ti­katzea­ri utzi behar dio­nik; guz­tiz aur­ka­koa, hori posi­ble da eta beha­rrez­koa gai­ne­ra. Bur­ge­sia espai­no­la­ren eta eus­kal herri­ta­rra­ren era­so bate­ra­tuen aurrean, beha­rrez­koa da lan­gi­le mugi­men­dua elkar­tu­ko duen poli­ti­ka defen­tsi­bo bat. Bata­sun hau posi­ble da ira­gan den urtean zehar ELA, LAB, UGT eta CCOOk anto­la­tu­ta­ko mobi­li­za­zio bate­ra­tue­tan fro­ga­tu den beza­la. Azken adi­bi­dea lau sin­di­ka­tuek igan­dee­tan eta jai egu­ne­tan komer­tzioak ire­kitzea­ren aur­ka aben­dua­ren 19an Bil­bon anto­la­tu­ta­ko mani­fes­ta­zioa da. Horre­ga­tik, kasu hone­tan, UGT eta CCOOk eus­kal gehien­go sin­di­ka­lak pen­tsioen erre­for­ma­ren aur­ka anto­la­tu­ta­ko urta­rri­la­ren 27ko gre­ba oro­ko­rra babes­tu behar dute. Hori­xe bera egin behar du CIG sin­di­ka­tu gali­zia­rrak Gali­zia­ra­ko egun berean anto­la­tu­ta­ko gre­ba oro­ko­rra­re­kin eta, nola ez, gre­ba oro­ko­rra Esta­tu oso­ra zabal­du behar­ko lukete.

Ekin­tza sin­di­ka­la­ren bata­su­na­re­kin eta lan­gi­leek borro­ka­ra­ko duten boron­da­tea­re­kin posi­ble da era­soei aurre egi­tea. Hel­bu­ru hone­tan, urta­rri­la­ren 27ko gre­ba oro­ko­rra­ren deial­dia pau­so garran­tzitsu bat da. Bai­na urta­rri­la­ren 27ko gre­ba oro­ko­rrak jarrai­pe­na izan behar du, lan­gi­le kla­sea­ren anto­la­kun­tza mai­la eta kon­tzien­tzia igo­ko dituen goranz­ko borro­ka pro­ze­su bate­kin. E‑29ko eta I‑29ko gre­ben ondo­ren, gau­za bat bis­ta­koa da: bi gre­ba oro­ko­rre­kin lan erre­for­ma gera­tu ez bazen, beha­rrez­koa da gizar­te­ko geru­za berriak mobi­li­za­zio­ra eran­tsi­ko dituen eta sen­do­ta­sun han­dia­goa ema­te­ko den­bo­ran iraun­go duen estra­te­gia. Lan­gi­le eta gaz­te fran­tzia­rren erre­bol­ta sozia­la, 1968ko maiatze­tik han­die­na, edo lan­gi­le gre­zia­rren borro­ka, ins­pi­ra­tu behar gai­tuz­ten adi­bi­deak dira. Bur­ge­sia­ren pla­nak geratze­ko beha­rrez­koa da ekin­tza plan era­ba­te­ko bat, eta U‑27aren ondo­ren era­soak ez badi­ra atze­ra botatzen, agin­ta­ri sin­di­ka­lek plan horre­tan 48 ordu­ko gre­ba oro­kor berri baten deial­dia sar­tu behar dute.

Garai his­to­ri­koen aurrean gau­de. Gre­ba oro­ko­rrek, kapi­ta­lis­moa­ren kri­sia eta honen ondo­rio larriak borro­katze­ko lan­gi­leen adie­raz­pen anto­la­tua dire­nek, ardatz beza­la izan behar dute pro­gra­ma anti­ka­pi­ta­lis­ta eta sozia­lis­ta baten defen­t­sa. Sis­te­ma ustel honen era­soe­kin bukatze­ko modu baka­rra sozia­lis­moa­ren alde borro­katzea da, ban­ka eta mono­po­lio han­diak lan­gi­leen kon­trol­pe demo­kra­ti­koan nazio­na­li­za­tuz. Modu hone­tan lan­ga­be- zia­ren ames­gaiz­toa eza­ba­tu gene­za­ke eta hez­kun­tza, osa­su­na eta zer­bitzu publi­ko eta dui­nak bermatu.

Eus­kal Herria Sozia­lis­ta (Tolo­sa)

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *