Eus­kal Selek­zioa­ren par­ti­da­ra ber­dez jan­tzi­ta joa­te­ko deia egin du inpen­den­tis­tak sareak- Branka

Aben­dua­ren 29an Eus­kal Selek­zioak eta Vene­zue­lak San Mame­sen joka­tu­ko den par­ti­da­ra “zer­bait ber­dea” jan­tzi­ta joa­te­ko eska­tu die ber­ta­ratze­ko asmoa dau­ka­ten guz­tiei. “Eus­kal Herria­ren inde­pen­den­tzia eta gure selek­zioa­ren ofi­zial­ta­su­na­ren alde” esan dute ber­dez jan­tzi­ta joa­te­ko. Edo­zein arro­pa, bufan­da, zapi, ater­ki eta bes­te edo­zer era­ma­te­ko esan dute, “marea ber­dea” sor­tze­ko edo­ze­rrek balio duelako.

[10 – 12-15] Eus­kal selek­zioen ofi­zial­ta­su­na alda­rri­katze­ko mani­fes­ta­zioa Bil­bon, hila­ren 29an

Dagoe­ne­ko sal­gai dau­de inde­pen­den­tis­tak sarea­ren 3.000 ban­de­ra eta 10.000 zapi. Alde Zaha­rre­ko Some­ra kale­ko Inper­nu den­dan ] jarrri dituz­te sal­gai, bai­na, egu­nean ber­tan Bil­bo­ko kalee­tan ere sal­tzen jarri­ko dituz­te­la jaki­na­ra­zi dute. Goi­zean Espe­ran­tza fron­to­ian postua jarri­ko dituz­te, eta arratsal­dean, bes­teak bes­te, areatzan eta San Mames inguruan.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *