Gabi etxean nahi dugu – Sope­la­ko herri­ta­rrok

Gabi etxean nahi dugu. Erre­pre­sio gehia­go­rik ez!» lelo­pean, dato­rren igan­de­ra­ko, aza­roak 28, mani­fes­ta­zioa aur­ka­ko sare­ka­dan atxi­lo­tu zuten Gabi Basa­ñe­zen aska­ta­su­na alda­rri­ka­tu eta «esku­bi­de guz­tien urra­ke­ta­re­kin bide berriak» zabal­tzen ari diren garai hone­tan. Adie­ra­zi dute­nez, «Gabik, Sope­lan eta Eus­kal Herrian, eus­ka­ra­ren alde lan egin du, inter­na­zio­na­lis­moa­ren alde eki­men publi­koak eta era­bat demo­kra­ti­koak bere ekar­pen alaia eskai­ni digu, bai Olen­tza­roa pres­tatzen, bai herri­ko jaie­tan bere soi­nua­ri era­gi­ten edo­ta ikas­to­la­ko aita beza­la bere neu­rri­ko ekar­pe­na egi­ten». Hori guz­tia deli­tua ez dela eta hori egi­tea­ga­tik ezin dute­la espetxe­ra­tu alda­rri­ka­tu dute. Horren­bes­tez, igan­de­ko mani­fes­ta­zioa 13:00etan abia­tu­ko da, Sope­la­ko uda­letxe­ko pla­za­tik. Argaz­kian, gaur egin dute age­rral­dia Sope­lan.

Aska­pe­na aurre­ra atxi­lo­tuak aska­tu atal bere­zia

Gaur gizon-ema­ku­meek sor­tu­ta­ko herri eki­me­nak asteak dara­matza martxa­ra­ko atxi­ki­men­duak bil­tzen. Gabi Basa­ñez algor­ta­rra izan arren, ez dira gutxi eus­kal­gin­tzan, kul­tur­gin­tzan eta bes­te­la­koe­tan sope­loz­ta­rre­kin izan­da­ko har­tu-ema­nak. Har­ta­ra, bera askatzea zein erre­pre­sioa­re­kin amaitzea eskatze­ko, atxi­ki­men­duak bil­tzen hasi ziren Sope­la­ko (eta eskual­de­ko) herri­ta­rren, kolek­ti­boen, elkar­teen aur­kez­tu­ko dute, Eus­ko Alkar­ta­su­na, Alter­na­ti­ba, Ber­deak eta ezker aber­tza­lea­ren babe­sa­re­kin.
Mani­fes­ta­zio­ra­ko, berriz, aipa­tu era­gi­leak ken­du­ta, ondo­koek eman dute atxi­ki­men­dua: Aitxu! eus­ka­ra elkar­tea, Kos­ka irra­tia, Ukbe​rri​.net Uri­be Kos­ta eta Eran­dio­ko ager­ka­ri digi­ta­la, Hau Pit­tu Hau kon­par­t­sa, Aban­te kon­par­t­sa, Pla­za Bel­tza kul­tur gunea, Gaz­te Asan­bla­da Sope­loz­ta­rra, ber­tso­la­riak, sur­fla­riak, Uri­be Kos­ta­ko AEK­ko ira­kas­leak, Gabi­ren lagu­nak eta 300 herri­tar baino gehia­go.

Alca­lan dau­ka­te

Irai­la­ren 28an goi­zal­dean Espai­nia­ko Poli­zia Nazio­na­lak Aska­pe­na­ren aur­ka­ko sare­ka­dan 7 lagun atxi­lo­tu zituen, horien artean Gabi Basa­ñez. Inko­mu­ni­ka­zioa pai­ra­tu ondo­ren urria­ren 1ean Espai­nia­ko Audien­tzia Nazio­na­le­ko Ruz epai­leak danak jaso eta era­kun­de terro­ris­ta­ko kide iza­tea­ren kar­tze­la­tu zituen. Egun Alca­la­ko (Madril) espetxean dau­ka­te Gabi Basa­ñez, Uri­be Kos­ta eskual­de­tik.

Gabi etxean nahi dugu! Erre­pre­sio gehia­go­rik ez!

Due­la aste batzuk, Gabi Basa­ñez eta ASKAPENA era­kun­de inter­na­zio­na­lis­ta­ko bes­te kide batzuk atxi­lo­tu eta espetxe­ra­tu zituz­ten. Gabik Sope­la­re­kin lotu­ra han­dia du.
Eus­kal Herrian bene­ta­ko demo­kra­zia eta bakea lor­tze­ko bide berriak zabal­tzen ari dira. Beraz, dis­ten­tsio­ra­ko eta ezber­di­nen artean zubiak erai­kitze­ko unea da.
Bai­na tama­lez, egoe­ra itxa­ro­pen­tsu eta berrien aurrean Espai­niar Gober­nu­tik erre­pre­sioa­re­kin eran­tzu­ten ari dira. Gero eta alder­di eta era­gi­le gehia­gok nor­ma­li­za­zio­rantz urratsak ema­ten ari dire­nean, pro­bo­ka­zioak ere ugal­tzen ari dira.
Esku­bi­de guz­tien urra­ke­ta­re­kin amaitzea jen­dar­te gehien­goa­ren hel­bu­rua da eta Gabi Basa­ñe­ze­kin eta bes­te asko­re­kin agi­ten ari dire­na ez da bate­ra­ga­rria. Gabi eta bere fami­lia indar­ke­ri ins­ti­tu­zio­na­la­ren bik­ti­mak dira. Gabi Sope­lan aspal­di­da­nik eza­gutzen dugu eta bada­ki­gu bere lan poli­ti­koa eta sozia­la era­bat zile­gia, publi­koa eta demo­kra­ti­koa dela.
Gabik, Sope­lan eta Eus­kal Herrian, eus­ka­ra­ren alde lan egin du, inter­na­zio­na­lis­moa­ren alde eki­men publi­koak eta era­bat demo­kra­ti­koak buru­tu ditu. Gabik gure itsa­so­ko ola­tue­kin goza­tu egin du.
Gabik gure jaie­tan beti bere ekar­pen alaia eskai­ni digu, bai Olen­tza­roa pres­tatzen, bai herri­ko jaie­tan bere soi­nua­ri era­gi­ten edo­ta ikas­to­la­ko aita beza­la bere neu­rri­ko ekar­pe­na egi­ten. Hori dela ez da deli­tua. Hori egi­tea­ga­tik ezin dute espetxe­ra­tu.
Gaur hemen ager­tzen garen herri­ta­rrok, pen­tsa­mol­de ezber­di­ne­koak gara, bai­na Gabi eza­gutzen dugu eta bera­ri eta bes­te asko­ri egin­da­koa ez dugu ontzat ema­ten.
Eus­kal Herrian bes­te aro bat zabal­tze­ko auke­ra gar­bia sumatzen dugu eta horrek ilu­sioz betetzen gai­tu. Denok era erai­kitzai­lean gure ekar­pe­na egin behar dugu eta gure herrian ger­tatzen diren urra­ke­ta guz­tien amaie­ra iku­si nahi dugu. Gure herrian dau­den egi­tas­mo poli­ti­ko guz­tiak ber­din­ta­su­nean eta bene­ta­ko demo­kra­zia­ren arauen ara­be­ra lehia egi­te­ko aroa iku­si nahi dugu.
Indar­ke­ria guz­tiak ira­ga­ne­ko kon­tua iza­tea desiratzen dugu. Ziur gau­de horre­tan ere Gabi­ren lagu­nak baga­re­la. Hori dela eta, zer­bait egin behar dugu­la deli­be­ra­tu dugu eta “Gabi etxean nahi dugu. Erre­pre­sio gehia­go­rik ez!” lelo­pean Sope­lan mobi­li­za­zio bat buru­tu nahi dugu.

Mabi­li­za­zioa, aza­roa­ren 28an eguer­di­ko 13:00etan, Sope­la­ko uda­letxe­tik abia­tu­ko da eta ber­tan par­te har­tze­ko Sope­la­ko herri guz­tia­ri deia egi­ten dio­gu.
Etor­ki­zu­na­ren alde: esku­bi­de guz­tiak, proiek­tu guz­tiak

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *