Non dago ELA? – Flo­ren Aoiz

ELA sin­di­ka­tuak 1997an, non eta Ger­ni­kan, Esta­tu­tua­ren agor­pe­na­ren ingu­ru­ko alda­rri­ka­pen solem­nea egin zuen. Ongi dakit, nihaur ber­tan nen­goe­la­ko. Han­dik egun gutxi­ta­ra, kar­tze­lan sar­tu nin­du­ten, bes­te mahai­ki­dee­kin bate­ra, bai­na atxi­lo­tu aurre­tik eman nuen azken pren­tsau­rre­koa ELA­ren egoitza batean izan zen. Jakin bada­kit ELAk urrats ausar­tak egin ditue­la eta haren ekar­pe­na bizi­ki eman­ko­rra izan dela azken urteo­ta­ko ibil­bi­dean. Nabar­me­na da, bes­tal­de, EAJ­re­ki­ko izan duen urrun­tze joe­ra. Hala­ber, urrun gel­di­tu dira UGT eta CCOO­re­kin bate­ra ibil­tzen zen garaiak. Azken erre­for­ma neo­li­be­ra­lei aurre egin die ELAK LABe­kin nahiz bes­te sin­di­ka­tu aurre­ra­koie­kin, espai­niar buro­kra­zia sin­di­ka­lek ez beza­la.

Ez dut, honen­bes­tez, ELA­ren kon­tra­ko inola­ko joe­ra­rik. Erres­pe­tu han­dia mere­zi dute­la­koan nago. Bai­na, horre­ga­tik hain zuzen ere, ez dut uler­tzen zer egi­ten ari diren orain­goan. Hobe esa­nik, zai­la egi­ten zait egi­ten ez dute­na­ren zer­ga­tia kon­pre­nitzea.

Aspal­di buka­tu zen hitz ede­rren teno­rea. Alda­rri­ka­pen solem­neak ongi dau­de, bai­na era­gi­le guzien kon­pro­mi­so argi eta ausar­tak behar dira orain. Urratsak, mobi­li­za­zioak, akor­dioak, eki­me­nak, pro­po­sa­me­nak, bide berriak… Hauek guziak gau­zatzen ari dira dagoe­ne­ko, bai­na, esan­gu­ratsu­ki, kasu gehie­ne­tan ELA­ren par­te har­tze­rik gabe!

Zer­ga­tik? Teo­rian, ELAk aspal­di eskatzen zuen egoe­ran gau­de. ELAk eskatzen zion urrat­sa egin du ETAk. ELAk elkar­la­ne­ra­ko ozto­po nagu­sitzat jotzen zitue­nak des­ager­tu­ta edo des­ager­tze­ko bidean dau­de. Urrats berrie­ta­ra­ko auke­ra inoiz baino erra­za­goa da. Inoiz baino jen­dar­te pre­sio han­dia­go eta zaba­la­goa dago indar bil­ke­ta­ren alde, bai­ta ELA­ki­deen artean ere. Berriz, aitza­kiak nagu­sitzen dira eta ELA­ren sina­du­ra­ren fal­ta dei­ga­rri bihur­tzen da jen­de asko­ren­da­ko.

Indar bil­ke­tak denon aha­le­gi­nak eskatzen ditu. Urtee­ta­ko isto­rio itsu­siak gain­di­tu behar dira, nork berea­ri etsi gabe. Nor­ta­sun ikur berriak sor­tu, zabal­du eta erro­tu behar dira eta batzuek bel­du­rrez ikus­ten ahal dute hau dena, zer­bait gal­du­ko dute­la­koan edo. ELA lider­go jarre­ran dago lan­gi­le mugi­men­duan. Bil­du dituen zaleen kopu­rua izu­ga­rria da. Ibil­bi­de luzea egin du, ongi sus­trai­tu­ta­ko egi­tu­ra, mezu eta zuzen­da­ritza ditue­la­rik. Ez dute, nik daki­da­nez, inola­ko bar­ne kri­si­rik. Pen­tsa­tu nahi dut EAJk ELA­ren­gan izan deza­keen era­gi­na muga­tua dela, ira­ga­ne­ko garai batzue­tan ez beza­la. Non dago, orduan, ara­zoa? Non, gain­di­tu ezi­ne­ko ozto­poa? Non urratsak gala­raz­ten dituen arra­zoia, ELA­ren zuzen­da­ritzan? Hau da, boron­da­tean datza auzia? Zuzen esan deza­dan, ez dute urrats gehia­go egin nahi?

Mahai gai­nean jarri dituz­ten arra­zoiak, egia esan, aitza­kiak dira, batez ere. Bes­teen­gan jarri nahi dute beren ausar­dia eza­ren ardu­ra. Nekez gain­di­tu­ko dugu gaur egun­go egoe­ra era­gi­le guziek hori­xe bera egi­ten bal­din badu­te. Ongi dago bes­teek egi­ten dute­na eta egi­ten ez dute­na azter­tzea edo­ta kri­ti­katzea, bai­na hone­kin bate­ra, nork bere burua ere azter­tu behar du.

Zori­gaitzez, uste dut ELAk ezin due­la «auto­az­ter­ke­ta» hau gain­di­tu. Jaki­na, bizi­ki gus­ta­tu­ko litzai­da­ke oker ego­tea eta las­ter idatzi ditu­dan hitzak iren­tsi behar iza­tea. Hala bedi!

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *