Rim Ban­na artis­ta pales­ti­na­rra Mikel Laboa­ren kan­ta­ri, bila­di hadi! (Arra­maz­ka)- Askapena

bideoa iku­si: http://​www​.you​tu​be​.com/​w​a​t​c​h​?​v​=​A​Z​R​j​g​N​0​F​T​w​w​&​f​e​a​t​u​r​e​=​p​l​a​y​e​r​_​e​m​b​e​d​ded

Kai­xo habi­bix, bri­ga­da­ko sek­zio musi­ka­la­ren azken komu­ni­ka­tua­re­kin gatoz Arra­maz­ka­ta­rrok. Bri­ga­da­ra­ko eza­rri­ta genuen hel­bu­rua guz­tiz bete dugu­la­koan gaude.

Musi­ka­ren bote­re kox­kor hori balia­tuz, ehun­da­ka pales­ti­na­rren bihotze­ta­ra hel­tze­ko auke­ra izan dugu, Balla­tan, Al Ainen, Sheik Jarran, Hebro­nen… eman ditu­gun saioei esker. Era berean, eza­rri­ta genuen hel­bu­ru nagu­sia ere bete dugu, Rim Ban­na eus­ka­raz Mikel Laboa­ren kan­ta­ri jar­tzea, eta DAMe­koe­kin proiek­tu hau elkar­lan­tzea. Hau ede­rra iza­teaz gain his­to­ri­koa ere bada, eus­kal tal­de bate­kin pales­ti­na­ko musi­ka­ri han­di honek egi­ten duen lehen elkar­la­na bai­ta Rimen kasuan. Ti Ta gaztek!

http://​www​.biladha​di​.word​press​.com

Argi eta gar­bi adie­ra­zi nahi dizue­gu zuek gabe egun­do hau ezi­nez­koa litza­te­ke­la. Adie­ra­zi digu­zuen mai­ta­su­na, poza ezin­bes­te­ko fak­to­rea izan da gure proiek­tua­ren gara­pe­nean. Jaso eza­zue gure besar­ka­da­rik goxoe­na, egin­da­ko dan­tza saio, Txi­kia­ri ome­nal­di, barre eta argi­laz lagun­du­ri­ko gau eder eta ezin­bes­te­ko guz­ti horien­ga­tik. Bri­ga­da hasi aurre­tik gogoan dut nonork Kolo­sa­la iza­nen da esal­dia era­bi­li zue­la, eta hala izan da. Beno, ta pix­kat gehia­go ere bai. Kolo­sa­le­gia, ede­rre­gia egi iza­te­ko. Aroak dio bri­ga­da hasi bes­te­rik ez dela egin eta uste dut Makil­ni eta biok ber­di­na sen­titzen dugu­la, bakoitzak bere era­ra, bere mun­dua ikus­te­ko leihotxotik.

Bar­tze­lo­na­ra hel­du eta zail da Al Martxel­da­rron Mar­ti­rien 14. Bri­ga­da­re­kin ezin ego­tea onar­tzea. Inbi­dia sanoa sor­ta­raz­ten digu­zue… goza­tu geratzen zaiz­ki­zuen egunak!!!

HURRA HURRA FALISTINE, HURRA AL MARTXEL MARTIRIEN 14.BRIGADA!!

GEUREA DA GARAIPENA, BRIGADA HONTAKO PARTIDA BEHINTZAT IRABAZI DUGU!!

ESKERRIK ASKO ZUEN LAGUNTASUNAGATIK HABIBIX!!

-ARRAMAZKA-
http://​www​.aska​pe​na​.org

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *