«Borro­kan­rro­la», faxis­moa­ren eta arra­za­ke­ria­ren aur­ka­ko soi­nu ban­da berria

«Borro­kan­rro­la», faxis­moa­ren eta arra­za­ke­ria­ren aur­ka­ko soi­nu ban­da berria

p048_f02_97x97.jpg

Kol­do OTAMENDI | DONOSTIA

Faxis­moa­ren eta arra­za­ke­ria­ren kon­tra­ko borro­kak badu soi­nu ban­da berria: «Borro­kan­rro­la». Eus­kal Herri­ko mugi­men­du anti­fa­xis­ta­ren eki­me­nez, eta Fer Apoa (Estri­ca­lla) eta Aitor Koli­nas (Sus­pen­ders) musi­ka­riek bul­tza­tu­ta, Eus­kal Herri­ko hogei musi­ka tal­dek bat egin dute bil­du­ma berri hau osatze­ko: tar­tean, Maca­rra­da, Stu­pen­da Jones, Oli­ba Gorriak, Ihes­ki­de, Sermond“s, Des-Kon­trol, Pib All Stars, Sus­pen­ders, Itzia­rren Semeak, Akatz eta The Spar­teens… Bil­du­man par­te har­tzen duten tal­deen artean, musi­ka aniz­ta­su­na da nagu­si, beti ere rock musi­ka­ren bai­tan, tal­deak auke­ratze­ko unean eus­kal musi­ka esze­na­ko errea­li­ta­te ezber­di­nak jaso nahi izan dire­la­rik. Tal­de eza­gun eta kon­tsa­kra­tue­ta­tik bidea urratzen ari diren tal­dee­ta­raino, under­ground giro­ko musi­ka tal­deak ahan­tzi gabe, bil­du­ma era­kar­ga­rria osa­tu dute, gaur egun egi­ten den musi­ka zuta­be nagu­sitzat hartuta.

Faxis­moa­ren eta arra­za­ke­ria­ren kon­tra­ko bil­du­ma hau orain argi­ta­ratzea ez da kasua­li­ta­te hut­sa. Fer Apoak, dis­koa­ren sor­kun­tzan eta musi­ka tal­deen auke­ra­ke­tan ibi­li denak, horre­la uler­tzen du egun bizi dugun egoe­ra: «Azken hila­be­tee­tan faxis­moa­ren adie­raz­pi­de ezber­di­nen gora­ka­da nabar­men bat bizi izan dugu gurean. Hegoa­fri­ka­ko Mun­du­ko Fut­bol Txa­pel­ke­ta­ren ondo­re­nak adi­bi­de txi­ki bat bes­te­rik ez dira izan, non eskui­ne­ko espai­niar­ta­sun bor­titze­na kale­ra­tu den».

Alta, kez­ka hori ez da azken hila­be­te­ta­ko ger­ta­ka­rie­ta­ra soi­lik mugatzen. Azken urte haue­tan eskui­ne­ko mugi­men­duek pau­so era­gin­ko­rrak eman dituz­te ire­kiak dituz­ten fren­te anitze­tan. «90eko hamar­ka­dan, Euro­pa osoan heda­tu zen Skin-Nazi mugi­men­dua gure­ra ere iritsi da, eta sen­dotzen ari da. Hemen badi­ra espai­niar faxis­moa­re­kin lotu­ri­ko era­kun­deak, bai­na eus­kal naziak ere badi­ra. Inter­net sarean dute pre­sen­tzia nagu­si­ki, baino kalean ere nabar­men­tzen hasi dira. Zen­tzu horre­tan, ez dugu ahan­tzi behar eskuin mutu­rre­ko Falan­ge y Tra­di­cion Espa­ño­la beza­la­ko era­kun­deak inpu­ni­ta­te osoz eki­nean ari dire­la… Eta bide berean, Espa­ña 2000, Fren­te Nacional…Beti izan dira hor, ez da gau­za berria, bai­na inoiz baino indar­tsua­go dau­de egun», azal­du du. Musi­ka mun­duan ere eskuin mutu­rre­ko adie­raz­pe­nek isla badu­te. Due­la urte batzuk ezi­nez­koa ziru­die­na, egun errea­li­ta­tea da: «Irun eta Erren­te­ria aldean bada RAC (Rock Against Comu­nist) musi­ka era lan­tzen duen eus­kal tal­de bat. Odo­la­ren Men­de­kua dute ize­na, eus­ka­raz abes­ten dituz­te kan­tuak eta eskuin mutu­rre­ko pen­tsae­ra faxis­ta argia ager­tzen dute».

Musi­ka mugimendutik

Dis­ko bil­du­ma hau osatze­ko, musi­ka tal­deen inpli­ka­zioa han­dia izan da. Pro­po­sa­me­na musi­ka mun­du­tik jaio zen, eta musi­ka­ri berak izan dira egi­tas­moa koor­di­natzen eta anto­la­ke­ta lane­tan ibi­li dire­nak. Aitor Koli­na­sek honeal azal­du du: «Musi­ka tal­deen inpli­ka­zioa han­dia izan da pro­ze­su osoan zehar. Musi­ka beti izan da boz­go­rai­lu era­gin­ko­rra mezua hedatze­ko, eta faxis­moa­ren kon­tra­ko borro­ka­ren gaur egun­go soi­nu ban­da egin nahi izan dugu». Dis­koa­ren libu­rux­kan ager­tzen den esal­di batek labur­bil­du deza­ke argi­ro bil­du­ma­ren mezua: «Mai­ta eza­zu musi­ka. Gorro­to itza­zu faxis­moa eta arra­zis­moa!». Lelo eza­gun horre­kin bat egin dute hogei musi­ka tal­dek, zein­tzuk kan­tu bana eskai­ni duten musutruk.

Oro­ko­rrean, bil­du­man ager­tzen diren kan­tu gehie­nak azken bi urte haue­tan gra­ba­tu­ta­koak dira, eta tal­de bakoitzak argi­ta­ra­tu ditu beren dis­koe­tan. Horie­ta­ko asko, berri­ki kale­ra­tu diren dis­koe­tan dira, eta bes­te batzuk las­ter iku­si­ko dute argia, ordea. Alta, bil­du­man badi­ra kan­tu zaha­rra­goak eta zen­bait bitxi­ke­ria ere. «Mor­tis Cau­sa tal­dea­ren kan­tu esan­gu­ratsu bat berres­ku­ra­tu nahi izan dugu bil­du­ma­ra­ko», dio Koli­na­sek. «Tal­deak gra­ba­ke­tak eta kan­tu berriak egi­ten jarraitzen badu ere, “Fuer­za con­tra el sis­te­ma” kan­tua ere­ser­ki modu­ko bat da eta abes­ti hau bil­du­man sar­tzeak balio bere­zia ema­ten dio lana­ri», zehaz­tu du musi­ka­ri bil­bo­ta­rrak. Aipa­tu­ri­ko kan­tua 1993. urtean gra­ba­tu zen, eta nahiz eta den­bo­ra asko pasa erre­gis­tra­tu zene­tik, ez du bere zen­tzua galdu.

Musi­kal­ki dis­ko anitza egin nahi izan dute anto­latzai­leek. «Ez genuen musi­ka mota baka­rre­ko bil­du­ma bat osa­tu nahi. Faxis­moa borro­katze­ko era uga­ri dago, eta musi­ka errit­mo ezber­di­nak horren leku­ko argia dira», dio Fer Apoak. Rock hitza era­bi­li dute dis­koa­ren aza­lean, bai­na lau hiz­ki horien atzean musi­ka era ezber­di­nek bat egi­ten dute dis­koak irau­ten duen ia 70 minu­tue­tan. Reg­gaea, pun­ka, hard­co­re azka­rra, punk-rock bizia, ye-ye era­koak… bai eta bala­da antze­ko bat ere. Zen­tzu horre­tan, «musi­ka era guz­tiak dira balio­ga­rri faxis­moa­ren aur­ka­ko borrokan».

Mezua eta jarrera

Bil­du­ma­ko kan­tuen gaiak ez dau­de espre­su­ki lotu­ta faxis­moa­ren kon­tra­ko borro­ka­re­kin. Alde horre­ta­tik, musi­ka tal­deei aska­ta­su­na eman nahi izan die­te abes­tia auke­ratze­ko orduan: «Ez genuen nahi dis­ko osoan zehar ideia bera erre­pi­katzea. Tal­deen kon­pro­mi­soa egu­ne­ro­koan islatzen da, eta ez baka­rrik kan­tu zehatz batzue­ta­ko hitze­tan», dio Sus­pen­ders tal­de­ko ahots Aitor Kolinasek.

Disei­nu ede­rre­ko libu­rux­kan bil­du­ta, musi­ka tal­deen gai­ne­ko infor­ma­zioa eta kan­tuen letrak bil­tzen dira tal­dea­ren argaz­kia­re­kin bate­ra. Era berean, faxis­moa­ren kon­tra borro­kan era­gi­le diren zen­bait web­gu­ne eta era­kun­de ezber­di­nen lotu­rak ere jasotzen dira, infor­ma­zioa esku­ratzeaz gain, musi­ka eta alda­rri­ka­pe­na uztar­tuz. Dis­ko bil­du­ma­ren lehen edi­zio hau zaz­pi euro­ren tru­ke esku­ra dai­te­ke ohi­ko leku alter­na­ti­boe­tan eta musi­ka den­de­tan. Sarean hel­bi­de elek­tro­ni­ko bat ego­ki­tu dute Inter­net bidez­ko eskae­rak egi­te­ko: sare.​[email protected]​gmail.​com. Hor bidal­tze gas­tuak gehi­tu­ta, dis­koa etxe­raino bidal­tzen dute. Dis­koen sal­men­ta­tik esku­ratzen diren ete­kin guz­tiak borro­ka anti­fa­xis­ta sus­tatze­ko era­bi­li­ko dituz­te, zehaz­ki, azken urte haue­tan guz­tie­tan izan diren epai­ke­ta eta isu­nak ordain­tze­ra bide­ra­tu­ko da.

Aurre­ra begi­ra, dis­ko bil­du­ma aur­kez­te­ko zuze­ne­ko kon­tzer­tuak anto­latzen hasiak dira. Lehen­da­bi­zi­koa, abuz­tua­ren 21ean izan­go da, Bil­bo­ko Zaz­pi Katu gaz­tetxean. Epe labu­rrean, dis­koan par­te har­tu duten musi­ka tal­dee­kin jaial­di han­di bat egi­te­ko asmoa dute, bai­na orain­dik ez dute data erabaki.

Fitxa

Dis­koa: «Borro­kan­rro­la Faxis­moa­ren aurka».

Dis­koetxea: Autoekoizpena.

Kan­tu kopu­rua: Hogei.

Tal­deak: Stu­pen­da Jones + Ihes­bi­de + Bajo Pre­sion + Kale­gi­nez + Radio Akti­va + Des-Kon­trol + Akatz + Infer­nu­ko Pan­pi­nak + Sus­pen­ders + Trig­ger Tra­vis + Maca­rra­da + Estri­ca­lla + Itzia­rren Semeak + Mor­tis Cau­sa + Sermond´s + Oli­ba Gorriak * Pleo­na­kis Plek­tos + Dale Ke Aun Res­pi­ra + Pib All Stars + The Sparteens.

Irau­pe­na: 67 minutu.

For­ma­toa: CD‑a.

Sal­neu­rria: 7 euro.

Sarean: sarean​ti​fa​xis​ta​.blogs​pot​.com.

musu-truk

«Dis­koan par­te har­tu duten tal­de guz­tiek musu-truk egin dute, tru­kean inon­go diru sari­rik jaso gabe. Aurre­ra begi­ra, bil­du­ma lan gehia­go izan­go dire­la­koan gaude»

mezua heda­tuz

«Gure mezua hedatze­ko tres­na era­gin­ko­rra da musi­ka. Asko gara faxis­moa­ren kon­tra­ko borro­kan anpli­fi­ka­do­reak era­bil­tzen ditugunak»

Mezu baka­rra hedatze­ko, musi­ka era ezberdinak

Uga­riak dira gurean urtean zehar argi­ta­ratzen diren dis­ko bil­du­mak: dis­koetxeek, musi­ka kolek­ti­boek, elkar­teek, era­kun­deek edo­ta gaz­te kolek­ti­boek for­mu­la hau era­bi­li izan dute noiz edo noiz. Horie­ta­ko asko, borro­ka mota bati, edo­ta sala­ke­ta zehatz bati atxi­ki­ta hel­tzen dira, musi­ka, ideiak zabal­tze­ko eta mezua hedatze­ko tres­na balia­ga­rria dela alda­rri­ka­tuz. Horie­ta­ko bat dugu faxis­moa­ren kon­tra­ko bil­du­ma berri hau.

Dis­ko bil­du­ma anitza eta kolo­retsua da «Borro­kan­rro­la Faxis­moa­ren aur­ka» ize­ne­ko bil­du­ma hau. Hogei musi­ka tal­dek bat egi­ten dute, bakoitzak kan­tu bat eskai­niz eta tru­kean inola­ko diru sari­rik jaso gabe, musu-truk. Eus­kal Herria luze-zaba­lean har­tzen duen bil­du­ma da hona­koa; nagu­si­ki Biz­kaia eta Gipuz­koa­ko tal­deak batu ditu eta emaitza anitza izan da musi­ka esti­loei dago­kie­nez. Egia da ber­tan topa­tu ahal diren 20 kan­tuek ez dio­te­la ezer berri­rik eskain­tzen Eus­kal herri­ko musi­ka esze­na­ri, izan ere, lehen bolu­men hone­ta­ko kan­tu guz­tiak aurrez argi­ta­ra­tuak izan dira tal­de bakoitzak pla­za­ra­tu­ta­ko dis­koe­tan. Alta, bil­du­ma entzu­ne­rraz, atse­gin eta esan­gu­ratsua dela ezin dai­te­ke uka, gaur egun egi­ten den musi­ka­ren ispi­lu argi bila­ka­tu­ta. Bitxia da ikus­tea, nola, ideia eta mezu zehatz baten geriz­pean, musi­ka era ezber­di­ne­ko musi­ka tal­deek bat egin deza­ke­ten. Estri­ca­lla­ren hard­co­re azka­rre­tik, Stu­pen­da Jone­sen punk-roc­ke­ra, Akatz tal­dea­ren errit­mo beroe­ta­tik, The Spar­teens tal­dea­ren ye-ye esti­lo­raino, musi­ka eskain­tza zabal eta kolo­retsua ager­tzen du lanak. Alta, musi­ka tal­de hauek guz­tiak ideia bakar batek elkar­tzen ditu: faxis­moa­ren eta arra­za­ke­ria­ren kon­tra­ko eten­ga­be­ko borro­kak, hain zuzen.

Kol­do OTAMENDI

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *