Iritsi da “bila­di hadi” bri­ga­da kul­tu­ra­la Pales­ti­na­ra – Aska­pe­na

Bere oso­ta­sue­nan iritsi da “bila­di hadi” ize­ne­ko bri­ga­da kul­tu­ra­la Pales­ti­na­ra (“biladi”-k nire herria/​nire lurra esan nahi du). Atzo, uztai­lak 15, elkar­tu ziren par­tehar­tzai­le guz­tiak, aire­por­tu edo muga­ko kon­tro­le­tan apar­te­ko ara­zo­rik izan gabe Zis­jor­da­nian. Bri­ga­da bere­zi hau iaz­ko “elkar­ta­su­nez tour” ‑aren jarrai­pe­na da. Orduan artis­ta pales­ti­na­rrak (ber­tso­la­riak, abes­la­riak…) izan ziren Eus­kal Herrian ema­nal­di eta harre­man ezber­di­nak egi­ten. Orain­go hone­tan gu gara Pales­ti­na­ra abia­tu gare­nak, arlo ezber­di­ne­tan lan egi­ten dugun eus­kal­du­nak, ber­tso­la­riak, ira­kas­leak, ikas­leak, kaze­ta­riak, musi­ka­riak eta antzer­ki­la­riak izan­go gara Pales­ti­na­ko lurre­tan egun batzu­tan.

Egi­tas­moa argia da, arloz arlo eta elkar­ta­su­nez ber­tan ema­nal­diak edo­ta elkar­la­nean ibi­li ber­ta­ko kul­tu­ra arlo­ko lagun zein herri mugi­men­due­kin. Modu hone­tan bi herrion arte­ko harre­ma­nean sakon­du eta Pales­ti­nar herria­ri gure elkar­ta­sun osoa adie­ra­ziz. Israel­go esta­tu sio­nis­ta­ri boi­ko­ta egi­teaz gain, Pales­ti­na­re­kin harre­ma­nak sus­tatzea bait dela­ko elkar­ta­sun modu­rik era­gin­ko­rre­na.

Esan beha­rra dago, bri­ga­da guz­tie­kin ger­tatzen den beza­la, honek ere bere frui­tuak Eus­kal Herrian eman­go ditue­la gehien­bat. Proiek­tu ezber­di­nak jorra­tu­ko bai­ti­ra espe­rien­tzia honen ondo­rioz eta herria zein beraien borro­ka eta erre­pre­sio bor­titza­ren egoe­ra ber­ta­tik eza­gu­tu ostean, aipatze­koak dira sor­tu­ko diren libu­ruak, doku­men­ta­lak, abes­tiak edo­ta per­for­man­ce-ak.
Bri­ga­da kul­tu­ral honen non­dik nora­ko guz­tiak blog hone­tan topa­tu­ko ditu­zue:

http://​bila​diha​di​.word​press​.com/

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *