LAB con­vo­ca una mani­fes­ta­ción para denun­ciar “los recor­tes en la sani­dad públi­ca y el des­vío de dine­ro públi­co al Opus Dei”

Gober­natzen gai­tuz­ten eli­te eko­no­mi­ko eta poli­ti­koek osa­sun sis­te­ma publi­koa eraus­ten hasi dira. Urteak dara­matza­te zer­bitzuak pri­ba­ti­zatzen eta gai­xoak Opus Dei­ren Cli­ni­ca Uni­ver­si­ta­ria beza­la­ko lekue­ta­ra des­bi­de­ratzen. Orain gas­tu murriz­ke­ta bor­titza inpo­sa­tu dute, ondo­rio larrie­kin: per­tso­nal fal­ta, osa­sun zen­troen itxie­ra larun­ba­te­tan, ospi­ta­le­ko oheak eza­batzea…

Osa­sun sis­te­ma publi­koa sos­ten­gatze­ko diru­rik ez dagoe­la esa­ten digu­te. Bai­na hau gezur boro­bi­la da. Los Arcos-eko zir­kui­tuan sar­tu duten dirua, edo­ta AHTra­ko aurrei­ku­si­ta­koa, nahi­koa eta sobe­ra da kali­ta­te­ko arre­ta ber­matze­ko osa­sun­gin­tzan, bai­ta zer­bitzu sozia­le­ta­ra­ko bene­ta­ko sis­te­ma publi­koa ber­matze­ko.

Osa­sun­bi­dean ger­tatzen dena ice­berg-aren ton­to­rra bes­te­rik ez da. Jen­dar­tea ez bada mobi­li­zatzen, UPN-PSNk eta Opus Deik geratzen zaiz­ki­gun zer­bitzu publi­koe­kin amai­tu­ko dute. Hain zuzen ere, zer­bitzu publi­koak eraus­tea, kri­sia­ren aitza­kia­re­kin bul­tzatzen ari diren “kapi­ta­lis­moa­ren bir­fun­da­zioa­ren” hiru han­ke­ta­ko bat da. Bes­te biak hona­ko hauek dira:

  • Pen­tsioen erre­for­ma, pen­tsio bat esku­ratze­ko ozto­po­ak jarri eta pen­tsio funts pri­ba­tuak bul­tzatze­ko.
  • Lan erre­for­ma, lan mer­ka­tua mal­gu­tu eta kale­ratzea orain­dik gehia­go mer­katze­ko.

Pasa den urte­ko maiatza­ren 21ean Gre­ba Oro­ko­rra egin genuen, gero neu­rrien DEKALOGO baten alde­ko 130.000 sina­du­ra bil­du geni­tuen eta martxoa­ren 27an ELA, ESK, EHNE, HIRU eta EILA­Se­kin mobi­li­za­tu ginen berri­ro ere. Des­in­dus­tria­li­za­zioa­ren kon­tra­ko eki­me­nak bul­tzatzen ari gara, Bor­tzi­rin api­ri­la­ren 22an egin­da­ko bi ordu­ko lanuz­tea edo­ta Saka­nan maiatza­ren 21erako kon­bo­ka­tu dena kasu. Osa­sun­gin­tza­ko murriz­ke­tei ere aurre egi­ten ari gara, bes­te sin­di­ka­tue­kin, ospi­ta­le­tan aste­ro-aste­ro mobi­li­za­zioak egi­nez.

Fun­tsean, fron­te ezber­di­ne­tan Eus­kal Herri­ko lan­gi­le­riak behar duen alda­ke­ta­ren alde lanean ari gara. Eta aldi berean, gure nazio­ra­ko nahi dugun poli­ti­ka eko­no­mi­ko eta sozia­la era­ba­ki ahal iza­te­ko, alda­ke­ta poli­ti­koa alda­rri­katzen ari gara.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *