Zutik Eus­kal Herria! Zutik Eus­kal lan­gi­le­ria!» – Ezker Aber­tza­lea

70. hamar­ka­da­ko azken urteak lan­gi­le borro­ka eta mobi­li­za­zio urteak izan ziren, lan arloan esku­bi­de eta hobe­kun­tzak esku­ratzea ber­ma­tu zuten borro­ka horiek; hain­bat fami­lia mise­ria gorri­tik ate­ra zituen sol­da­ta igoe­rak, lan bal­din­tzen hobetzea, gre­ba esku­bi­dea, 40 ordu­ko lan-astea, sin­di­kal­tze esku­bi­dea, etab. Inork ere ez zuen ezer opa­ri­tu, ez bote­re eko­no­mi­koak ez bote­re poli­ti­koak. Borro­ka, mobi­li­za­zio eta anto­la­kun­tza­ri esker esku­ra­tu ziren aurre­ra­pen sozial horiek.

Bai­na azken urte haue­tan, kla­se poli­ti­ko ustel bat eta eskru­pu­lu eta prin­tzi­pio­rik gabe­ko kas­ta sin­di­kal bat, esfor­tzu han­diz lor­tu­ri­ko esku­bi­deak murriz­ten eta edu­kiz hus­ten ari­tu dira. Gutxi batzuen ezin-ase­ta­sun espe­ku­la­ti­boa oina­rri duen egun pai­ratzen dugun sis­te­ma­ren kri­sia, esku­bi­deak gehia­go murriz­te­ko eta lan bal­din­tzak gehia­go pre­ka­ri­zatze­ko balia­tua iza­ten ari da.

Horre­la, pen­tsioak murriz­tea, erre­tre­ta edo aurre-erre­tre­ta adi­na atze­ratzea edo­ta alar­gun­ta­sun pen­tsioak murriz­tea da plan­te­atzen ari dena. Guz­ti horri, ondo­rio latzak dakar­tzan lan erre­for­ma bat gehi­tu behar zaio: kale­ratzeak mer­katzea, gaz­teen­tza­ko ez esku­bi­de­rik ez koti­za­zio­rik izan­go ez duten kon­tra­tuak, lan eta ordu­te­gi mal­gu­ta­su­na, nego­zia­zio kolek­ti­boa­ren zen­tra­li­za­zioa Eus­kal Herrian nego­ziatzea eki­di­te­ko eta eus­kal gehien­go sin­di­ka­la biga­rren plano batean uzte­ko… Kri­sia sor­tu dute­nei mila­ka mili­oi euro­ko diru lagun­tzak ema­ten ari zaiz­kie, sek­to­re sozial zaba­lak lan­ga­be­zia­ra eta pre­ka­rie­ta­te­ra zigor­tuak diren bitar­tean.

2009ko maiatza­ren 21ean, Sanz eta Lopez-en Gober­nuen poli­ti­ka sozie­ko­no­mi­koak aldatze­ko eta neu­rri jus­tuak exijitze­ko Hego Eus­kal Herria gel­dia­ra­zi zuen eus­kal gehien­go sin­di­ka­lak. Ipa­rra alda­tu beha­rrean, bi gober­nu auto­no­mi­koek man­ten­du eta sakon­du egin dute, kapi­ta­la lagun­duz (zer­gen jaitsie­ra eta murriz­ke­ta) eta erren­ta baxue­nak IVA­ren igoe­ra­re­kin edo­ta sol­da­ten izoz­tea­re­kin modu­ko neu­rrie­kin zigor­tuz. Gas­tu publi­koa enple­gua­ren biz­ka­rre­ra murriz­tu nahi dute, eta gas­tu sozia­la, beti­koen kon­tu­ra.

Ezker Aber­tza­lea­ren iritziz ezin­bes­te­koa da esku­bi­de sozial eta labo­ra­len defen­tsan mobi­li­zatzen jarraitzea. Zutik Eus­kal Herria ebaz­pe­nean dio­gun moduan, Ezker Aber­tza­lea­ren iritziz Eus­kal Herriak alda­ke­ta poli­ti­koaz gain alda­ke­ta sozia­la ere behar du. Eta inola­ko zalan­tza­rik gabe, gure herriak behar duen alda­ke­ta­ren oina­rri eta ber­meak herri­ta­rren akti­ba­zio eta mobi­li­za­zioa dira, Eus­kal Herria jus­tu eta soli­da­rio bat nahi duten inda­rren arti­ku­la­zioa.

Guz­ti hone­ga­tik, Ezker Aber­tza­leak eus­kal herri­tar guz­tiei dei egi­ten die Maiatza­ren Lehe­nean buru­tu­ko diren mobi­li­za­zioe­tan par­te har­tze­ra. Alda­ke­ta poli­ti­ko eta sozia­la­ren alde, Maiatza­ren lehe­nean Eus­kal Herria kale­ra.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Share on facebook
Share on Facebook
Share on twitter
Share on Twitter

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *